Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errepaso (orobat errepasu g.er.) 1 iz errepasatzea.

Batasunaren «mirarien» eta atzerri politikaren erronken errepasoa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Besteok ere, falta direnak, errepaso bat merezi dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 77. orr.

Eta, argazkiari so, amonak noiznahi egiten zidan errepasoa, jokalariak hatzaz seinalaturik: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 11. orr.

Eldarnio betean, errepaso egiten nien behin eta berriro azkeneko egunetan egondako tokiei, ahora eramandako jakiei, ukitutako gauzei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

Aurreko orduen errepasoa egiten jardun zuen bere baitan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 61. orr.

Kamioiari errepaso bat eman, eta Joxe Mariri eraman nion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 162. orr.

Beti da onuragarri, etxeko sabaiko itoginei errepaso bat ematea, teila berriren bat bere tokian kokatzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.

Haren begirada lasai ari zitzaioan gelari errepasoa ematen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 180. orr.

Joko bat da bidezidorren errepasoa esaten diodan hori.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 118. orr.

Izan ginenaren errepasoa egin dut, baina nostalgiarik gabe, iraganari aurre egiterakoan nostalgia faltsua baita.  Berria - Kultura   2004-04-16

Banaka batzuek hik hiru hilabete luzeetan diktatu -bai, diktatu- dizkiean apunteak eskuetan zerabiltzatek, azken orduko errepasoan.     «Bizia lo», 2003 - 103. orr.

Iazko ekitaldiaren errepasoarekin batera, urte honetarako asmo eta aurreikuspenak ere jakinarazi zituen Jesus Cataniak.  Berria - Ekonomia   2004-05-21

2 (izenlagunekin eta izenondoekin)

Orain arte idatzi ditudanen errepaso mentala eginez: ez dakit gogoratzen ari naizen ala ahanzten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 120. orr.

Interesgarria izan daiteke kasinoari loturiko espekulazioaren historia laburrari errepaso txiki bat ematea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.

Errepaso zehatza ematen diot gauero gelako ordenari: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 180. orr.

Errepaso orokor bat baino ez dugu egin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 277. orr.

Hitzontzia zen Anton, eta ordu eta erdi iraun zuen berriketan errepaso osoa eman zion bere bizitzari.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 6. orr.

Uste dut oro har istorio guztiak esan nahi nituela, zergatik gauden hemen errepaso luze hau egiten...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 307. orr.

Nire irakurketei buruzko errepaso labur honetan esan beharko nuke zerbait liburu debekatuez ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 85. orr.

Bozak egin egingo direla berretsi zuen atzo urteko errepasoa egiteko emandako diskurtsoan: «Irak aurki demokrazia bat izango dela ziur naiz».  Berria - Mundua   2004-12-21

Azken errepaso honetan hiztegi eta gramatika-liburuak eskura izatea komeni da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 379. orr.

Uste dut oro har istorio guztiak esan nahi nituela, zergatik gauden hemen errepaso luze hau egiten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 307. orr.

Eskaileretan behera, lagunen gorabeherei errepaso azkarra eman diegu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 147. orr.

3 adkor

Osaba Tomasen mutilek errepaso galanta eman zieten liberalei.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errepaso bat (13); errepaso bat eman (4); errepasoa egin (19); errepasoa egin eta (4); errepasoa egin zuen (4); errepasoa eginez (3); errepasoa egiteko (3); errepasoa egiten (17); errepasoa eman (7); errepasoa ematen (5); historiari errepasoa (3); ibilbideari errepasoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus