Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agendan idatzi dudan zerrenda errepasatu dut. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 51. orr.
Errepasatu ditut orain arteko idazkiak, eta La Femelle du Requin aldizkariko kideei emandako erantzunaren zati honekin egokitu naiz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 31. orr.
Bien bitartean Anselmok behin eta berriz errepasatu zuen dokumentazio hura guztia. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 142. orr.
Idazmahaian ezarri zituen ukondoak, pentsati, ikasgaia errepasatzen ari den eskola-ume zintzo bat irudi, gutunean finkatu zuen begirada, eskuzko lerro bakan haietan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.
Kontaduria koadernoa ireki zuen, zenbaki zerrendak hatz erakusleaz errepasatzen hasiz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 40. orr.
Artean hiru aurkezleak beren paperak errepasatzen ari zirela aprobetxatuz, alboan nuen gizaseme gorraizetu samartzen hasiari bere estasi-une propialari buruz itaundu nion. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 155. orr.
Aita Renteríak bistarekin errepasatu zituen inguruan, azken unearen zain, zeuzkan figurak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.
Egingo zizkidaten galderak asmatzen entretenituko nuen bidaia, Fokker eta Heinkel hegazkinen ezaugarriak errepasatuko nituen mentalki, kontzentratuta iritsiko nintzen Adlerhausera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 126. orr.
Estatistikak errepasatzen hasiz gero, 1984-1985 sasoira jo behar da antzeko zerbait aurkitzeko. Berria - Kirola 2004-12-11
Irakasleek klaseetan azaldutakoa errepasatuz egiten nuen bidea, hausnarrean, eta ez nintzen ahaleginaz konturatu ere egiten; bazirudien bizikletak berak eramaten ninduela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.
Urriaren 14ko gertakizunak errepasatzean, ikusten da egun honi, inondik ere, maldizio deabruzkoren bat egokitu izan zaiola. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 405. orr.
Mendean zehar gertaturikoak errepasatzeko aitzakia. Berria - Kultura 2006-03-07
Beste nonbait ezkutatu ote nintekeen galdetu nion orduan neure buruari, eta nire ezagun guztien aurpegiak errepasatu nituen nire aukerak haien espresioan igarri nahiz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.
Eguna errepasatu eta bere burua zoriondu du, sarritan kinka larrian ibili arren onik atera delako. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 27. orr.
Hufflepuffekoak, hori kanarioz jantzita, multzo estu batean zeuden elkartuta, azken mementoan taktika errepasatzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 215. orr.
Inoiz joana nintzen haren lantegitxora etxekoren baten oinetako-zoruak errepasa zitzan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 11. orr.
Errepasa dezagun otsailtxo firili-faraillero horren koxka guztien nondik norakoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 58. orr.
Elur mota edo klaseak, asko direla bertatik ikus daiteke bailara bakoitzean erabilitako elur-kontuak errepasatzen badira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.
Pazko-txartelak ziren beste buruhauste latzetakoak: dotrina errepasatu behar hura, jaunartzeko baimenik emango bazizuten! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.
Barne Ministerioak eta Herrizaingo Sailak elkarlanean landu eta aztertu beharreko gai politiko eta operatibo nagusiak errepasatu dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-05-12
«Gure diskografia errepasatzen duen ibilbidea eskainiko dugu», aurreratu du Tapiak. Berria - Kultura 2004-10-21
Alor horretan Joaquin Jordaren eta David Cronenbergen ibilbide zinematografikoak errepasatuko dira. Berria - Kultura 2006-03-07
Buruan errepasatu nituen han hitz egin genuenean nik egindako salaketa lotsagabeak, berak haiek hartu zituen modua eta gainerako guztia. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 86. orr.
Errepasatu egin behar da dena, arriskuan ipiniko gaituen, salatuko gaituen ezer, batez ere euskarazko ezer ez daramagula ziur egoteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 422. orr.
On Camillok San Joseren bizarra berun-hautsez errepasatzeari ekin zion. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 353. orr.
Mahai gaineko loreak errepasatzen hasi zen, koilararen punta lore marrazkien ertzetik pasatuz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.
Bertako bat hartu eta errepasatzeari lotzen da; hameka aldiz errepikatu duen eginkizun bera, erreposki eta arreta automatiko batez. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 93. orr.
Habe hauen pintura zuria zen berria, aldika errepasatua; eta txartelak ateratzeko makina. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 188. orr.
Hau guztia egoki ulertzeko, komeni zaizu aurrena uztailak 11koan genioena, lanbro-lainoena, ongi errepasatzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.
Litro kopuruetara etorriz, komeni baita hori ere zuzen errepasatzea, gogora dezagun honako bitxikeria hau. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 185. orr.
Dirua ematen nion amultsuki, nigana heltzeko oinez zegien bidea mentalki errepasatuz: [...]. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 109. orr.
Goitik behera errepasatu nuen dena. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 67. orr.
Inoiz joana nintzen haren lantegitxora etxekoren baten oinetako-zoruak errepasa zitzan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 11. orr.
errepasatu eta (9); errepasatu nituen (6); errepasatu nuen (4); errepasatu ondoren (4); errepasatu zituen (10); errepasatu zuen (7); goitik behera errepasatu (3); guztia errepasatu (3); guztiak errepasatu (5)