Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreparazio (orobat erreparazione) 1 iz erreparatzea.

Egin digunagatik erreparazioa eskatu behar diogu Espainiako Estatuari.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Gatazka gaindituko bada, «biktima guztien erreparazioa eta preso politiko guztien amnistia» beharrezkotzat du Aralarrek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Ingles poliziak berak, kendu bizia itzuli ez badio ere, alabainan, bere gisako erreparazionea egin dio zortzi egunen buruan, lore azauak eta ele on asko bederen eskainiz. Biktima guztien erreparazio sozialari bai esaten diogu.  Herria   2005-08-04

Desagerrarazi eta errepresaliatuen aldeko aitormen eta erreparazio moralari buruzko adierazpen instituzionalaren proposamena.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Bada garaia egindako minari erreparazio historikoa egiteko.  Herria   2005-02-27

Euskal Herriari zor zaion erreparazio historikoa aztertu beharko da, estatuen zanpaketak eragindako ondorioak, 36-39 epealdiko gudak eragindako biktimak, 39-75 frankismoaldiak eragindako biktima eta ondorioak, edota 75-05 Espainiako sasi-demokraziak eragindakoak.  Berria - Harian   2006-03-23

Zaramagako gertaerak argituko dituzten zigor bideak zabaltzeko aukerak «eskasak» direla-eta, «erreparazio partziala» baino ez dela izango gogoratu zuen Olabarriak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

2 konponketa.

Carmen-en ehorzketak egin dira Arbonan Ahetzeko eliza erreparazionetan izanez eta gorputza pausatua izan da Saran, bere familiako hil hobian.  Herria   2004-01-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erreparazio historikoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus