Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurrean duen zuhaitz lerroari erreparatu dio, eta gero enborrari atxikia den goroldioari eta goitik datorren huntzari, eta, batez ere, dilindan diren adar eta zurtoin idorrei. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 109. orr.
Geroago, diskrezio handiagoz eta laburrago, gizonaren aurpegiari erreparatu nion. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.
Harryri erreparatu zion, artean lurrean eserita baitzegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 33. orr.
Ez zion, antza, erreparatu ere egin jaun xahar janzkera onekoari. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 8. orr.
Realak, hala ere, bere buruari erreparatu nahi dio, azkenaldian joera nabarmena baitago kazetarien aldetik errudunak kanpoan bilatzeko. Berria - Kirola 2006-05-07
Bere buruari erreparatzeko beste ispilu batzuk eman dizkio Nunca Maisek Galiziari. Berria - Kultura 2004-03-12
Poltsikoan zeraman arkatzari erreparatu zion; eskaladan punta izorratu ote zitzaion konprobatu nahi zuen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 81. orr.
"Ze polita den melokotoi horien kolorea!", hotsegin zuen Adanek ordu arte sekula erreparatu gabeko zuhaitz bati begira. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 42. orr.
Erreparatu dio sarrailari zure agenteak? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 115. orr.
Ikusmirari erreparatzen hasi nintzen, eta izurdeen jauziekin gozatzen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 213. orr.
Hizkuntzaren inguruko kontuetan ere badu interesik Triestek, eta kontu horiei ere erreparatzeko asmoa du Lertxundik. Berria - Kultura 2004-07-03
Errepara, esaterako, lehen osagaiaren azken bokal kenketaren egitekoari. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 71. orr.
Luisek ia barre egin du, baina zure imintzio tristeari erreparatu dionean, irribarrea izoztu egin zaio erdibidean. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 90. orr.
Bere pentsamenduetan galdua, Ruche jaunak ez zien erreparatu bigarren orriaren eskuinaldean erantsita zeuden bi oharrei. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.
Ia ez nion erreparatu ere egin hildako gizonaren argazkiari. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 69. orr.
Gauza bati erreparatu izan diot maiz: jende fededunak irri egiteko duen manerari. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 183. orr.
Lurzoruaren eta azalaren keruari erreparatzen zioten, ea umeltasunik nonbaitetik antzematen zen edo ez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Lana nahi duenak sektore edo alorrari erreparatu behar dio, eta ez hainbeste tituluaren mailari. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 34. orr.
Erreparatzen badiogu, bada, kontzeptuaren eboluzioari, hasteko izpiritua (Geist), honezkero arima bihurtu da (Seele), eta azkenean arraza beste gabe bihurtuko da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 169. orr.
Motorra aztertzeari ekin nion, gero oihan erdian matxurarik gerta ez zekigun, eta astirik ere ez nik dantzaldi edo dena delako hari erreparatzeko, landroverraren azpian bainengoen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.
Are gehiago goibeldu zen nagusiaren aurpegierari erreparatu zionean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.
Bikoteari begiratu nionean, neskaren azal morenoari, kaobazko adatsari baino ez nion erreparatu. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 91. orr.
Ez dakit besteek nire maniobrari erreparatu ote zioten. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 63. orr.
Nahas-mahas hartan, inork ez zien erreparatu, jantziak busti-bustiak eraman arren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 446. orr.
Ni inbidiatan egoten nintzaion begira, lo arinekoa bainaiz goizetan, bere aurpegi nasaiari edo gorputz biluziari erreparatuz, udako beroarekin ohea deseginik genuenean bereziki. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 94. orr.
Esatea erraza da, egitea ezinezkoa, ia, batez ere eibartarren azken asteetako bilakaerari erreparatuz gero. Berria - Kirola 2006-04-22
Orduan erreparatu ahal izan zion da Ruak itsuaren aurpegiari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 34. orr.
Hamaika susmo gaizto etorri zaizkit burura bat-batean, lehenagoko portaera bitxiei erreparatu ahala. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 164. orr.
Eraikuntza bat aztertzen dugunean ere ez diogu alderdi bakar bati erreparatu behar. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 206. orr.
Begiei segundo batzuk geroago erreparatu die, eta segidan eskuari. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 40. orr.
Errepara diezaiogun baina, ekimenaren aldeko ikuspegian sakonduz, ustezko arazo teknikoen aldeari. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 135. orr.
Haren ahaleginei erreparaturik, laguntzera etorri zitzaion Max. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.
Itxurari erreparaturik, asmo oneko gizona ematen zuen, eta, gainera, haren solasetan ezerk ez zuen erakusten odol gaiztoko gizon zakarra zenik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 289. orr.
Ezin nien, ordea, haien akrobaziei erreparatu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 36. orr.
Mintzo ezkutuenaren bila abiatzen zara: eta hor bai, hor garai bakoitzari, sasoi eta une orori, naturaren zuhaitz eta biztanle guztiei, egun eta gau bakoitzari, eguzki-ilargien joera eta gorabehera orori, bere horretan, sanoenean erreparatzen diozu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 7. orr.
Lehen begi-kolpean erreparatu diot, ezinbestean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 239. orr.
Zeri erreparatzen diok? Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 170. orr.
Inoiz ez zaizu gustatu zapatak garbiegi eramatea, iruditzen zaizu mundu guztiak zure oinei erreparatuko diela. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 212. orr.
Nire mugimendu guztiei erreparatu zien. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 85. orr.
Hala gertatzen ahal izan zen, baina ez zen hala gertatu, gizon hauek hil ziren, eta euren heriotza halabeharrez gertatu zen, orduan ere halabeharrezko gauzak gertatzen ziren, gehiegi erreparatzen ez zitzaien arren. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 382. orr.
Errepara iezaiok heuk. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 98. orr.
Gure asaba haiek soroan lanean, adibidez, aitzurra lurrean sartzean, lurzoruaren eta azalaren keruari erreparatzen zioten, ea umeltasunik nonbaitetik antzematen zen edo ez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Aspaldian ikusi gabeko zerbaiti erreparatuko balio bezala. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 19. orr.
Oraindik askozaz begi-bistakoagoa den zerbaiti erreparatu behar diogu, nahiz eta ez izan historikoki konstataturiko ebidentzia. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.
-Kontuz ahotsarekin, laztana, zure ahulezietako bat izan arren, ez diozu erreparatzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 328. orr.
Manuel Lekuonak txikitan Oihartzunen kantatzen omen zituen kantok esaten dutenari erreparatzea aski: [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 165. orr.
Inork ez gintuen deitzen, ordea, eta gizonari arretaz erreparatzeari lotu nintzaion, semearekikoak apur bat ahaztuz. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.
Hiruko ezpata bota zuen Otalorak kartei asko erreparatu gabe, bera zen esku. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 117. orr.
Banekien ordea ez zegoela lo, begiak irekitzen ikusi bainuen, zabal eta zurrun, soslaiez erreparatu nionean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.
Ekonomia ahalguztidunaren kontzeptu, gai edo arazo bakoitzaren alde desberdinei erreparatzea da gure helburua; alegia, modu zaharrean esateko, txanponaren leon-kastilloari erreparatzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.
Tejedorrek itzalak ere erreparatu dizkio aurtengo kosterari. Berria - Ekonomia 2004-06-20
Ondorioz, ez dakite zein gogorra den ama izatea, edo ez diote horri erreparatzen. Berria - Gaiak 2004-04-28
Zifrei erreparatuz, 40.000 pertsona baino gehiago hil dira orain arte Kaxmirreko lurretan. Berria - Mundua 2004-11-18
Italiako Enel taldeari erreparatu besterik ez zaio egin behar horretaz jabetzeko. Berria - Ekonomia 2006-02-24
Robert Guediguianen Mon père est un ingénieur lanari ere erreparatuko beharko zaio. Berria - Kultura 2004-08-07
Poztu egin zinen Abiadura Eztiak halako gauzei erreparatzeko ematen zizun aukera apartarekin. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 29. orr.
Egiten diren milaka analisiei erreparatuta, berriz, dopina ez dago zeharo hedatuta, positiboen kopurua %0,1 baino txikiagoa delako. Berria - Kirola 2004-03-26
2000tik gaur arteko datuei erreparatuta, Reizabalek bete-betean asmatu du. Berria - Euskal Herria 2004-05-04
Ikusi, jakina, erreparatzen baldin badaki izango da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 287. orr.
· -Erreparatu nola egiten dudan. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 153. orr.
'Barkatu, berandu ibili naiz.’ esanen diozu, begiak zabaldu dituela erreparatzean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 164. orr.
Herrialdeka erreparatuta, Gipuzkoa da herrialderik zaleena, eta Araba gutxiena. Berria - Kultura 2006-04-29
Horrela eserita eta dantzariei begira, arazoari hotz-hotzean erreparatu eta ezinezkoa iruditzen zaizu elkartze-molde hori gizajendearengan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 140. orr.
Baina behin erreparatu nire lagunaren begitarteari, eta sinetsita geratu nintzen haren egiazkotasunaz. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.
Damu dinat arreta zuhurragoz ez erreparatu izana. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 75. orr.
Ohe gainean utzi zenuen arropan erreparatu duzu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 75. orr.
Manuelek erlojuan erreparatu zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 194. orr.
Ikusten dituen euli guzietan erreparatzen du, baina, ez du bere euli buruzuririk inon topatzen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 118. orr.
Errepara dezagun abizenetan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 17. orr.
Bat-batean, eztarria trabatuta neukala erreparatu nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 20. orr.
Hor esertzen da, zerorrek erreparatu izan duzun bezala. Txillardegi «Putzu», 1999 - 59. orr.
Irakurle abisatuak bakarrik erreparatuko zuen, bat-batean Ortega-ren terminologia nola aldatzen den izkribuan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 224. orr.
Eta gelan dugun argitze lausoarekin gerraondo paisaia erreparatu eta barreka hasi gara, eta musuka. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 421. orr.
Lehenengo zabaldu nuenean, hitzok erreparatu nituen: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 371. orr.
Erreparatu zen Aman eta ikusi zuen hala zela, Mardokeo ez zitzaiola ez belaunikatzen ez ahuspezten, eta izugarri haserretu zen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 134. orr.
Errepara zaitez ongi analogia horretan, eta oroit liburu honetan bertan mihuraz esandakoaz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 180. orr.
Bere ofizioz altzarigilea, bazuen gustu handia zurezko gauza xaharren eta hondatuen erreparatzeko eta erreberritzeko. Herria 2005-11-24
arretaz erreparatu (4); arropei erreparatu (3); asko erreparatu (4); aurpegiari erreparatu (7); aurpegiari erreparatu nion (3); bakarrik erreparatu (5); bakarrik erreparatu behar (3); batean erreparatu (4); bati erreparatu (36); bati erreparatu dio (3); bati erreparatu nion (10); bati erreparatu zion (8); batzuei erreparatu (3); begiei erreparatu (3); beregan erreparatu (3); berehala erreparatu (9); berehala erreparatu zion (5); denari erreparatu (4); deusi erreparatu (3); deusi erreparatu gabe (3); dio erreparatu (3); emaitzei erreparatu (5); ere erreparatu (28); ere erreparatu behar (3); ere erreparatu beharko (3); ere erreparatu zion (6); erlojuari erreparatu (6)
erreparatu ahal (10); erreparatu ahal izan (7); erreparatu barik (6); erreparatu behar (52); erreparatu behar da (7); erreparatu behar diegu (3); erreparatu behar diogu (6); erreparatu behar zaie (3); erreparatu behar zaio (8); erreparatu beharko (10); erreparatu beharra (3); erreparatu beharreko (5); erreparatu besterik (14); erreparatu besterik ez (13); erreparatu die (10); erreparatu diet (4); erreparatu diete (5); erreparatu dio (36); erreparatu dion (3); erreparatu diot (13); erreparatu diote (6); erreparatu diozu (9); erreparatu du (8); erreparatu dut (13); erreparatu egin (3); erreparatu ere (29); erreparatu ere egin (12); erreparatu ere egiten (6); erreparatu ere ez (4); erreparatu eta (43); erreparatu ez (18); erreparatu gabe (90); erreparatu gabeko (4); erreparatu genion (5); erreparatu izan (13); erreparatu izana (3); erreparatu nahi (16); erreparatu nahi izan (7); erreparatu nien (15); erreparatu nion (65); erreparatu nionean (3); erreparatu nituen (3); erreparatu nuen (28); erreparatu ondoren (6); erreparatu orduko (3); erreparatu ote (5); erreparatu zien (25); erreparatu zieten (3); erreparatu ziola (4); erreparatu zion (108); erreparatu zion eta (3); erreparatu zionean (3); erreparatu zioten (17); erreparatu zuen (18)
eta erreparatu (11); ez dio erreparatu (3); ez erreparatu (3); ez nion erreparatu (4); ez nuen erreparatu (3); ez zien erreparatu (5); ez zion erreparatu (6); ez zioten erreparatu (3); ezeri erreparatu (6); ezeri erreparatu gabe (6); ezertan erreparatu (3); formari erreparatu (4); gehiago erreparatu (4); gehiegi erreparatu (5); gehiegi erreparatu gabe (3); gertatzen denari erreparatu (3); gizonari erreparatu (3); hari erreparatu (6); harryri erreparatu (3); horri erreparatu (7); ia erreparatu (3); inguruari erreparatu (6); inork erreparatu (5); inork erreparatu ez (3); itxurari erreparatu (4); izenari erreparatu (4); lanari erreparatu (3); neukala erreparatu (3); neukala erreparatu nuen (3); nik erreparatu (4); nion erreparatu (4); niri erreparatu (4); nola erreparatu (3); nuela erreparatu (3); nuen erreparatu (3); ondorioei erreparatu (4); ongi erreparatu (7); orduan erreparatu (7); orduantxe erreparatu (5); zegoela erreparatu (3); zela erreparatu (8); zela erreparatu nuen (4); zerbaiti erreparatu (4); zeri erreparatu (3); zeruari erreparatu (3); zien erreparatu (6); zion erreparatu (6); zioten erreparatu (3); zitzaidala erreparatu (4); zitzaidala erreparatu nuen (3); zuela erreparatu (4)
aldeari erreparatuz (3); arretaz erreparatuz (3); beste aldeari erreparatuz (3); datuei erreparatuta (7); datuei erreparatuz (4); datuei erreparatuz gero (3); egoerari erreparatuta (5); emaitzari erreparatuta (4); emaitzei erreparatuta (18); emaitzei erreparatuz (4); emaitzei erreparatuz gero (4); ere erreparatuko (5); erreparatua zion (3); erreparatuko die (3); erreparatuko dio (4); erreparatuko diogu (3); erreparatuko diote (3); erreparatuko diozu (3); erreparatuko zion (6); erreparatuko zioten (5); erreparatuta ere (3); erreparatuz eta (4); erreparatuz gero (102); estatistikei erreparatuta (3); eta erreparatuz (4); horiei erreparatuta (3); horiei erreparatuz (4); horri erreparatuta (9); ibilbideari erreparatuta (3); ibilbideari erreparatuz (4); ibilbideari erreparatuz gero (4); itxurari erreparatuta (3); itxurari erreparatuz (3); izenburuari erreparatuta (3); lanei erreparatuz (3); lanei erreparatuz gero (3); moduari erreparatuta (4); ongi erreparatuz (3); ongi erreparatuz gero (3); planaren emaitzei erreparatuta (3); soilik erreparatuz (3)
adi adi erreparatzen (3); adi erreparatzen (5); arretaz erreparatzen (6); asko erreparatzen (5); batere erreparatzeko (3); batere erreparatzen (4); bati erreparatzeko (3); edertasunari erreparatzeko (4); ere erreparatzen (4); erreparatzea aski (3); erreparatzea besterik (8); erreparatzea besterik ez (7); erreparatzea da (3); erreparatzea eta (3); erreparatzea nahikoa (6); erreparatzeko aukera (3); erreparatzeko esan (3); erreparatzeko eskatu (3); erreparatzeko eta (4); erreparatzen al (4); erreparatzen ari (3); erreparatzen badiegu (9); erreparatzen badiogu (28); erreparatzen badiozu (4); erreparatzen baldin (3); erreparatzen die (6); erreparatzen diet (4); erreparatzen diete (5); erreparatzen dio (17); erreparatzen diogu (5); erreparatzen diola (4); erreparatzen dion (4); erreparatzen diot (11); erreparatzen diote (7); erreparatzen du (4); erreparatzen eta (3); erreparatzen ez (8); erreparatzen hasi (7); erreparatzen hasi nintzen (3); erreparatzen hasi zen (3); erreparatzen nien (9); erreparatzen nion (9); erreparatzen zien (9); erreparatzen zion (11); erreparatzen zioten (6); eta erreparatzea (3); ez erreparatzea (6); ez erreparatzeko (5); ezeri erreparatzeko (3); gehiago erreparatzen (9); gehiegi erreparatzen (6); horri erreparatzea (3); horri erreparatzen (6); ondo erreparatzeko (3); ongi erreparatzen (5); portaerari erreparatzen (3); zeri erreparatzen (3)