Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erreparan adlag erreparatzen, zerbaiti adi. ik erreparaka.
Rodinen pentsalariaren jarreran zegoen ia, aulkian eserita, ukondoa izter gainean eta eskua kokospean buruari eutsiz, tapizaren bilbe-irazkien askotarikoari, koloreen anitzari erreparan, aurrealdean zuen tapiz zatian xehetasunen bat argitu nahi balu bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.
Neskaren begien higitze ia atzemanezinei erreparan, haietan jakin-mina sumatuz zihoan, jakin-mina eta alaitasun sekretu bat betiere dantzan. «Kuskue tanden», 2004 - 187. orr.
Klara aurrera begira zihoan denbora guztian, han nonbait zegoen puntu bati erreparan bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 187. orr.