Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errenkada (orobat errenkara g.er. eta errenkeda g.er.) 1 iz lerroa.

Hiribide beti-berdina gora eta gora hedatzen zen, bere zuhaitz handien lerroak, bere etxe apalen errenkadak erakutsiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.

Dendaren fatxadan jarritako kale argien errenkadaren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

Mahasti ia hutsezko errenkaden artean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 129. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gurpilen ilara luzeak, gurdiei loturiko abereen errenkada amaigabeak galtzen ziren kargatzen ari ziren salgaien nahas-mahasaren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Lehenbiziko errenkadan, Arles eta Lyongo saltxitxoi hasiak zeuden, eta, haien ondoan, uretan egositako txerriki gazituaren puskak eta mingainak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bide lokaztuan, mahatsondo errenkada desordenatuen artean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 122. orr.

Atzealdeko apaletan, meloi errenkada luzeak zeuden, garatxoz josiriko kantalupo motakoak, farfaila grisez hornituriko baratzeko meloiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

Gorago, zenbakidun tiradera errenkada batean, ogi arraspatuak, fina eta larria, ogiztatzeko ogi mamia, intxaur muskatua, iltzea, piperbeltzak eta beste espeziak paraturik zeuden lerro-lerro. goian, hiru apal errenkadetan, oiloak eta untxiak ageri ziren kaiola zapal batzuen barruan  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Lehenbizi, behe-behean, beiraren kontra, rillette poto errenkada bat zegoen, ziape potoekin tartekatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

4 errenkadan bata bestearen atzean lerroan.

Bide lokaztuan, mahatsondo errenkada desordenatuen artean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 122. orr.

Saski luzexkoak eta otzara motzak errenkadan jarrita zeuden, oihalez edo lastoz estalirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.

Beste guztiak barrez ari ziren, errenkadan, zubi gainean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 31. orr.

Txapela lau aldiz errenkaran jantzi duen bertsolaria gabe abiatuko da datorren igandean, Leitzan, Nafarroako 33.  Berria - Kultura   2004-02-26

Hortik aurrera Altunak askoz hobeto probestu zituen zituen aukerak, bost tanto egin zituen errenkedan eta arazorik gabe iritsi zen 30ra.  Berria - Kirola   2004-08-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus