Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Militarrek hiri batean probatu nahi zuten, japoniarrak lehenbailehen errendi zitezen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 21. orr.
30.000 preso errenditu ziren. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 35. orr.
Hilabete geroago errenditu zen Amaiur. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 49. orr.
Gure gazteluko gotorlekua errenditzea besterik nahi ez duzuelako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 243. orr.
Holofernesen aurrean errenditzeko eskatu zieten, hobe zela hori egarriak hiltzea baino. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 148. orr.
Egunkariek esaten zuten iparramerikar ejertzitoak urtean hogei mila gerra operazio egiten zituela Vietnamgo lurretan, eta vietnamdarrek errenditu beharko zutela azkenerako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 367. orr.
-Bizitza osoa borrokan ibili da, eta orain ez da errenditzeko gauza, besterik ez -esan zuen amak-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 30. orr.
Goitik eta kanpotik dator aurreneko ezpatakada, egia, baina errenditzea, amore ematea eta heriotzako kolpea etxetik, barrendik, guhaurenganik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 158. orr.
Indianoa ohituta zegoen neskak aise errenditzera, dirua berogarri ezin hobea baita bakartien ohetarako, eta Juana Bixentaren ezezkoak atzenarazi ordez, adoretu egin zuen gizona. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.
Bere gorputz sendo eta gihartsuak trapuzkoa dirudiela, konorterik gabe jada, errendituta, zutik iraun ezinean dagoenekoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.
Isiltasunean, eta leiho zabal baten aurrean, edozein delarik ere dakusaten paisajea, pentsamenduak ihes egiten die, buruan errenditzeko sosegurik aurkitzen ez eta. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 107. orr.
Men egina neukan, errenditua. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 84. orr.
Jakite hartaz honuztik errenditu beharrak tristetzen ninduen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.
Behin Jose Egiaren semeak, Paco Buenora inguratu zitzaien batean, esan zienean okerrena ez zela errenditzea izan, baizik eta isilpean, Errepublikari ohartarazi gabe, errenditu izana, berak arrazoi eman zion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 34. orr.
Hik esaten duana, Herr!, errenditzen gintzaizkion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 111. orr.
Nekatzen nintzenean, aurpegia konketako ur freskoaz busti, eta irakurtzen jarraitzen nuen loak errenditzen ninduen arte. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 315. orr.
Loak ez nau lehen bezala errenditzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 179. orr.
Ahal genuena eginez, ipurdi-heltzen, titi-jorran eta musuka, han errenditzen gintuan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.
Platoni traktore itxurako hodeiarekin gertatu bide zitzaion bezala gertatzen zitzaion B-ri ezein forma ezagunetan errenditzen ez zen hodei baldres horrekin. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 45. orr.
Boxeo kontu horiekin hasi zirenetik, ezin da etxean errenditu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.
Begi itsuak dira ikusgarri hutsera errenditutako begiak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.
Ahalmen triste horrexek pentsarazten digu mundu objektiboa bera ere geure metaforetara errenditzen dugula, eta hala mendera dezakegula. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 10. orr.
Nola euskara ez den oro erdara baita bere izatez, Euskal Herria ez den guztiak Erdal Herria izatera errenditu beharko luke baitezpada. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 162. orr.
Dowland, dublindarra, bere herrian bizitzera errenditu ezin eta mundua ibili zuen alderik alde alderrai. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 59. orr.
Beharbada -diot orain- orduan hasiko nintzen ulertzen mundua ez zela ulertzeko egina, hitza ez zela zergatik? soil batera errenditzeko egina, gezurra egia izateko asmatu zela, eta gure biziko tuneletan zergatik eta zertarako sartzen garen aztarrenik gabe sartzen garela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.
Ilargia azkenean tabako-sailetarantz errenditu eta soroen gaineko gandu heze esne-itxurako hura atertu zuenean, orduantxe lokartu ni; ez luzarorako, ordea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.
Fabulaziorako alaitasunaren eta irudimen biziaren uztarketa liluragarriak errenditu zuen Stevensonengana. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 11. orr.
Sobera uko egina zion ordurako amodioaren gozoari eta maitale errendituari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.
Errendituta nengoen eta lo premian: nekeagatik, egun osoko emozioen eraginez, edan eta erretako guztiagatik, etorkizunari buruzko oldozpen ilunak nerabiltzala buruan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 191. orr.
Azkenean, goizaldera, irudi horiekin errenditu nintzaion loari, eta berriro esnatu nintzenean, aireportura abiatzeko ordua nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 213. orr.
Batez ere, erabat ziur nengoelako luzaro gabe bidaliko nion testuaren bidez nire maitasunari erabat errendituko zitzaiola. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 186. orr.
errendi dadila (3)