Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Philippe Carabas-ek presidente kargua utzirik, Gilles Peynoche, aspaldiko kideak hartu du erreleboa. Herria 2002-08-01
Sarriegi, era horretan, ordezkaritzaren erreleboa hartu zuen maisuaren gisara ageri da. Askoren artean «Rataplan» - 18. orr.
Telleriak hartu zion erretzeko txandan erreleboa, bi hatzekin zigarroa piztu eta bi hatzekin erretzen hasiz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 67. orr.
Lehendakari aldaketak norabide aldaketa ekarriko du ala, besterik gabe, erreleboa hartu duzu? Berria - Kultura 2004-05-19
Hautetsien eta elkarteen hitzaldietatik lekora, zikiro jateak eta euskal kantuek hartuko dute erreleboa. Herria 2005-06-23
Eddy Merckxen atzetik metro batzuetara Poulidor eta Van Impe batak besteari erreleboa ematen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 404. orr.
Erreleboa ere eskatu zuen orduko hartan, bosgarren eta azkeneko aldiz presidente aukeratu zutela eta: «Txanda behar dut, ezin bainaiz betierekoa izan». Berria - Euskal Herria 2004-12-11
CGPJk ezarritako epeen arabera erreleboa bi aste barru izango denez, Zorrrilaren ordezkoa izango da hiru aforatuak epaitzeko eskumena izango duen aretoko presidentea. Berria - Euskal Herria 2004-01-09
Erreleboa ere eskatu zuen orduko hartan, bosgarren eta azkeneko aldiz presidente aukeratu zutela eta: «Txanda behar dut, ezin bainaiz betierekoa izan». Berria - Euskal Herria 2004-12-11
Hasieran, nire ordutegia zortzietatik hamabietara eta ordubietatik zazpietara zen, baina berehala erreleboetan sartu ninduten, eta aita ere berdin, berak eskatuta, elkarrekin egon gintezen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 176. orr.
Inori zintzurra egin behar izan gabetanik jabetu ginen ontziaz, oinutsik, labana eskuan, bat-banaka aholotu eta estekatu genituen erreleboko guardak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 12. orr.
Olinpiar Jokoetan izan da aurten, 4x200 erreleboetako taldean, eta 400 eta 800 metrotan brazako Europako azpitxapelduna da, junior mailan. Berria - Kirola 2004-12-23
Nahiz eta erreleboetako proba izan, nahiko indibiduala da. Berria - Kirola 2004-08-10
EAJ krisi une batean egon da Arzalluzen erreleboarekin. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Illes Balears, T-Mobile, Cofidis, CSC... guztiak hasi ziren errelebotan, erritmo ezin biziagoan. Berria - Kirola 2004-09-07
Ez ote zen italiarraren jarrera eroso samarra izan, errelebo luzeenak berari emanda. Berria - Kirola 2004-07-14
Herriko plazatik bi manifestazio abiatzen ziren egunero, bat goizean eta bestea arratsaldean, gainerako fabrikek eta tailerrek bigarren erreleboa amaitu eta gero. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 189. orr.
Gure fabrikan asanbladak goizeko erreleboko lehen orduan egiten ziren, Perrito esaten genion zaindaria baino ez zegoen orduan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 181. orr.
Arratsalde hartan Hogar Vascoko frontoiko kantxan asteroko errelebora joatekoak ziren konpainia biak lerrotu ziren; hantxe ziren Irungo beteranoak, Boadilla eta Unibertsitate Hiriko heroiak, txamarretan ikurrina, euriek eta eguzkiek higatu eta kasik ezabatuak agerian Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 60. orr.
Erreleboa: Errelebo kontratua bultzatuko dute, eta eskubideak galdu gabe lan eta familia ardurak uztartzea. Berria - Ekonomia 2004-02-11
· Ordu bertsuan, Trinitateko kaletik, han baitzeuden iturriak, guardia erreleboa ere igarotzen zen, harresietara bidean, danbor eta txilibitu musikaz. Askoren artean «Rataplan» - 38. orr.
erreleboa hartu (4)