Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bosten bat metro harantzago, kare hautsez osatutako errektangelu baten erdian, saihets-hezur zerrenda bat azaltzen zen; lehen begiratuan, uztaiak agerian zituen kupel baten tankera hartzen zitzaion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.
Autodidaktak kartoi bioletazko bi errektangelu atera ditu bere diru-zorrotik. Erdialdean, Plaza Barriko errektangulua, naximentu batean bezala paratua. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.
Mailen arteko leihoak -edo errektanguluak, hobeki- berdinak direla. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 138. orr.
Hegal batetik bestera, korridore luze batek errektangulu itxura ematen zion. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 22. orr.
Zalaparta hori zuten beti lagun martxan ziren trenek, bakegaraian gaueko trenek leiho argituen karratu eta errektangeluak lagun izaten dituzten bezala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 30. orr.