Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aita errekontru baten ondorioz galdua dut. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.
Europa guzian, jende arau, Frantzian bezenbat bideko ixtripu ez da beste nihun gertatzen! Urte bakoitx, aspaldixkoan, zortzi mila jendek bizia galtzen dute errekontru horietan edo horien ondorioz. Herria 2002-12-26
Errekontru berean hil da Anne-Marie Pargade, Hazparnen bizi zen xuberotar bat. Herria 2004-05-06
Frangotan, auto batetik besterat arte gutiegi uzten da, horrek ere errekontru asko ekartzen du hor gaindi. Herria 2002-10-24
Nehork ezin erran errekontrua nola gertatua zen. Herria 2002-11-28
Errekontru gutiago izanen dela denek beti autoen argi apalak piztuak atxikiz. Herria 2004-10-28
Edo errekontruz, edo akzidentez zerbait galdu duenak badu gogoeta egiteko sobera asti. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 228. orr.
16 urteko neska gazte bat, bakarrik zena etxean, ari zen bazkariaren prestatzen, eta lur sagar freitu egitekoari su lotu zaio errekontruz. Herria 2005-07-28
Su hori errekontruz lotu da sukaldean eta frango polliki hedatu. Herria 2005-06-30
Itxuren arabera, sua ez da denetan segurik errekontruz lotu, edo norbaiten ezazolkeriaz. Herria 2004-07-29
Sua Errepublika egunaren biharamunean abiatu zela, doi-doia oren bat barne errebide bazter baten zazpi tokitarik, hori ez dela errekontruz gertatzen dena. Herria 2003-07-31
Etxe bat edo biga errekontruz erretzen direlarik, denen laguntzarekin altxatzen dira berriz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 84. orr.
Bospasei adiskide, egiazko haiek, tribuko kusiak, hain maitatuak, haurtzaroko jostetakide ahantzezinak, eta lankide bazterrezinak, errekontruzko ezezagunak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 8. orr.
Donibane Lohizunen, Azkainerat buruz ateratze hortan, errekontru handia gertatu da joanden goizean. Herria 2004-09-09
Beste errekontru handi bat ere gertatu da, hau Ziburun, Erreka-Zahar izeneko auzogunean. Herria 2005-07-28
Zertan gintazke Ziburu eta Donibane Lohizuneren arteko zubia lehertzen balitz, edo, batere holako errekontru handirik gabe, zerbait gisaz zonbait denbora zerratua egon behar balitz? Herria 2003-06-12
Gogoan zukeen amak jasan errekontru izigarria. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 95. orr.
Astelehen aratsaldean, 5ak irian, errekontru gaitza gertatu da Donibane Garazin, herriaren erdi erdian. Herria 2004-09-16
Ez zekiat jakina duanetz, baina joan den igandean ere errekontru aski latza izana duk Uztaritzeko ondo horretan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 180. orr.
Gaitzeko errekontrua, kolpaturik gabe haatik, kasik mirakuilua baita, gertatu da autobidean, Bidarteko ondo hortan. Herria 2001-01-25
Bideko errekontru batean hila. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 123. orr.
Karrika zeharkatzean, kuskatuko eta zitzikatuko zuen autoarekiko errekontrua desiratzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.
Bana beste egun guziz 21 lagun [hil] dira bide errekontruen ondorioz. Herria 2002-10-24
Errekontruz kanpo, hemendik urte baten buruko, 2004-eko maiatzaren lehenetik aintzina alabainan, Europa batuan sartuko dira hamar herrialde gehiago. Herria 2003-05-08
Gero, errekontruz kanpo, lehen lur antolaketak eginen dira zonbait hilabete barne. Herria 2003-12-25
Dauka errekontruz kanpo aldi huntan ere balentria handiak egiten ahal dituela. Herria 2002-08-08
Helduden irailean, gela elebidun bat idekiko da errekontruz kanpo segurik Biriatuko eskolan. Herria 2005-01-06
· Errekontru handiz kanpo segurik aurten gertatuko direla. Herria 2005-01-06
Errekontru handiz kanpo, lanjer horrek iduri badu ere baztertua, jendea ez da oraino soberakinik fida. Herria 2003-03-13
bideko errekontru (7); ere errekontru (4); errekontru bat (5); errekontru gaitza (6); errekontru gaitza gertatu (3); errekontru gutiago (16); errekontru gutiago izan (7); errekontru handi (5); errekontru handiz (14); errekontru handiz kanpo (14); errekontru izigarria (6); errekontru latz (3); errekontru latza (7); errekontrurik ez (4); errekontruz kanpo (11); errekontruz kanpo segurik (3); errekontruz lotu (5); errekontruz lotu da (4); eta errekontru (4); sua errekontruz lotu (3)