Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori dela eta, batzuek gurutzadarako eta errekonkistarako gogorik eza aurpegiratzen diote [Antso Handiari], baina salaketa horren funtsa bere jokabidearen laudorio baino ez da bilakatzen. Berria - Kultura 2004-09-07
Araben kontrako gerla edo errekonkistan Santiagok lagundu zituela giristinoak, bereziki Clavijo-ko gudukan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 67. orr.
Espainian eta Portugalen, penintsularen errekonkistaren eta islamak atzera eginaren ondorioz sendotu zen aginpide zentrala. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.
1987an Errekonkista Gerrari ekin zion Habrek, Parisen sostengua zuela. Berria - Mundua 2006-04-16
Los perros románticos liburuan iraganaren errekonkista bultzatzen du egileak, amets gazteen mamuak, literatura eta tragedia, taupada atabikoak gidaturiko sentimenduak eta sentsazioak, harea lakoa ahurretik ihes egiten dutenak, [...]. Berria - Kultura 2006-03-14