Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frecce neri italiarrak eta Nafarroako IV. Brigadako erreketeak hogeita bederatziaren eguerdi aldean sartu ziren herrira. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 50. orr.
Erreketeak Nafarroatik sartu zirenean, aitaren batean iritsi ziren gure auzora. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 54. orr.
Hiru errekete heldu ziren, fusilak eskuan urduri. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 79. orr.
Aurrena zetorrenak erreketeen txapel gorria janzten zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 11. orr.
Horrela inguratu ginen arrats batean, lau hankatan makurturik, sasi eta lokatz artetik, erreketeen kanpamendura. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 85. orr.
Ezertaz ohartu zirenerako erreketeen fusilamendu-pelotoi bat zuten aurrean. Berria - Kultura 2004-02-01
Txatoren aita erreketeetan ibilia zen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 146. orr.
Erreketekoak zirela esan zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 14. orr.
Goizeko ordu biak zirela, erreketez betetako kamioia iritsi zen. Berria - Harian 2006-04-14
Caparroson, irakasle naizen herrian, 80 herritar fusilatu dituzte erreketeek. Berria - Kultura 2006-04-01
1936ko kolpisten oinordeko politikoek XXI. mendean erreketeen laguntza izanen dute. Berria - Euskal Herria 2006-01-21
Hiru erakunde tradizionalista sortu zituzten karlismoaren mistikarekin: errekete auxiliarrena, margaritena eta pelaioena. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 99. orr.
Atzetik guardiako erreketeak zetozela ohartu ginenean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 86. orr.
Diktadorearen guardia pertsonala nafar erreketeek osatuko dute. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 69. orr.
Errekete talde handiak etzaten ziren bazterretan atseden bila. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 82. orr.