Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errehabilitazioa egin beharko dudala logopeda baten laguntzarekin. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 40. orr.
Derrigorrezkoa al dut logopedarekin egin beharreko errehabilitazioa? -galdegin zion Aldabari. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 73. orr.
Gaitza lehenbailehen diagnostikatzea urrats garrantzitsua dela diote, garunak kalte txikia badu, errehabilitazioa are errazagoa izaten delako. Berria - Harian 2005-07-03
Ez noa ahotsaren errehabilitazioa orain egitera. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 75. orr.
New Yorkeko Unibertsitatean ikasia da Helena Bascuñana logopeda, garunean kalteak dituzten pertsonen errehabilitazioan aditua. Berria - Gaiak 2006-01-27
Medikuen arabera, bizimodu normala egin ahal izango du errehabilitazioaren ostean. Berria - Gaiak 2006-03-18
Errehabilitazio baten historia, Xabier Leibar arkitektoarekin eta Koldo Amestoy ipuin kondalariarekin. Herria 2005-09-15
Era berean, errehabilitazioko zenbait zerbitzu bertan behera gelditu ziren. Berria - Ekonomia 2004-11-23
Adimen osasunerako zentroak, errehabilitaziorako klinika eta oso larri dauden gaixoentzako unitateak sortu ziren. Berria - Harian 2005-11-23
Eztabaida sortu da Nafarroan Gobernuak martxan jarri dituen Errehabilitazio Psikosozialerako Zentroen eskutik. Berria - Harian 2005-11-23
Errehabilitazio ariketak egin behar izaten nituen egunero. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 152. orr.
Buru-belarri ari da errehabilitazio lanetan Jon Santacana. Berria - Kirola 2006-03-15
Errehabilitazio zerbitzuan eginiko beste bi lagunekin arratsaldeko mezarako Karmeldarren elizara zihoala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 334. orr.
Urologia eta errehabilitazio kontsultak pribatizatuz gero hamaika lanpostu galduko lirateke ELAren ustez. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
Lauzpabost orriko txosten bat zen, errehabilitazio programa bateko mediku psikiatrak sinatua. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 78. orr.
Eta ez zuen zentzurik errehabilitazio programako mediku psikiatrari deitzeak ere, orduantxe otu zitzaidan bezala, Sarari buruzko datu gehiago jakitearren. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 128. orr.
Errehabilitazio kostuei aurre egiteko Durangon eta Bartzelonan kontzertuak egingo dituzte maiatzean eta Etsaiak, Betagarri, SA, Skalariak eta Gatillazo ariko dira, besteak beste. Berria - Kultura 2006-04-05
Horregatik dira garrantzitsuak erientzako errehabilitazio zentroak: gaixo daudela ulertzeko, botikak hartzen ikasteko, beren burua kontrolatzeko. Berria - Harian 2005-07-03
Ikasle horri zenbait eskola jardueratan parte hartzea galaraztea, errehabilitazio tratamendu bat jartzea, ikaslea eskolatik kanporatzea eta ikasleak egindakoa Poliziari salatzea. Berria - Gaiak 2004-02-24
Torturatuen errehabilitazio zentroa. Berria - Euskal Herria 2004-04-15
Gutxieneko zerbitzuei esker, ohiko hemodialisi, errehabilitazio, kimioterapia eta erradioterapia saioak egin ahal izango dira. Berria - Euskal Herria 2004-04-16