Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregistro 1 (orobat errejistro g.er.)iz gorde behar diren datuak biltzen dituen liburu, gailu edo kidekoa; liburu, gailu edo kideko horretan gordetzen den datua bera.

Buttonen txanda iritsi zenean, hark erregistro guztiak txikitu zituen lehen erreferentzia puntuan.  Berria - Kirola   2004-05-09

Ingumak 6.000 egileren 23.000 erregistro katalogatu ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Bi kategorietako soldaduak elkarren artean erabat nahastuta zeuden lerroetan; zeren eta unitate militarretako soldaduen erregistroa ere ez baitzen eguneratuta edukitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 151. orr.

Ministerioak badu animalia bihurtzen diren azti eta sorginen zerrenda bat; erregistro batean agertzen da zer animalia bihurtzen diren, beren ezaugarriak eta abar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 285. orr.

Argiak leku eta une jakin batean duen egoeraren erregistro bat da argazkia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 157. orr.

Argazkia ikus daitekeen errealitatearen erregistro edo aztarren bat dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 170. orr.

Tripazorroarekin kajoia berriz itxi eta sinatzen hasi zen, ez bat eta ez bi, erregistroko orrialdeetan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 83. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erregistro hobeak nahi dira jaiotzak eta heriotzak kontrolatzeko.  Berria - Gaiak   2006-02-11

Bizi-eskarmentuaren erregistro jarraitu eta osoa osatzen du oroimenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.

EKEk frogatutzat eman du auzitan dauden dokumentuak abenduaren 18an sartu zituztela erregistro nagusian.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Administraziorik inozoena ere laster ohartzen da ezin duela lanean jarraitu bere egintzen erregistro orokor bat zertu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.

Deitu zigun, azkenean, erregistro zibileko bulegariak, eta Hanna ageri ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Egoera zibil autuetan frogarik legezkoena erregistro publikoetatik datorrena da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 77. orr.

Lurzoruaren Kalitatearen Erregistro Administratiboa egingo dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Egoera zibil autuetan frogarik legezkoena erregistro publikoetatik datorrena da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 77. orr.

FIAren denbora erregistro ofizialean, bi segundo geroago hutsa konpondu eta Barrichello jarri zuten itzuli horretako lehen postuan.  Berria - Kirola   2004-06-22

Erregistro bakarra sortuko da Espainian, jasotako eskubide horiekin egiten diren operazio guztien informazioa jasotzeko.  Berria - Ekonomia   2004-08-28

Funtzionarioak luze hausnartu zuen, erregistro zaharrak atera, orrialdeak pasatu, zutitu, eta liburua itxi zuen atzera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 86. orr.

Jendeak borondatez emandako bizkarrezur muineko zelulak gordetzen dituen nazioarteko erregistro handira.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Erregistro ezberdinak menperatzen dituena da hiztun ona, eta eskolak horiek sortzen lagundu behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Atzoko deklarazioan, Villanuevak ez zuen argibiderik eman aipatu agirietan agertzen diren bi erregistro daten inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Ordurako arrosa zuri bat duen lorontzi hori mahai gainean ote zegoen, eta horman erregistro-ohola ote zegoen, non, orain ikusten ahal zuen, bere izena irakurtzen baitzen, goiko lerroan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 201. orr.

"Badago beste salaketa bat ere, aurrekoari lotuta" jarraitzen du Mathabane jaunak, "eta Ikasleen Datuen Bulegotik datorkigu, erregistro-arduradunarengandik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 64. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Errazagoa da bataio-erregistroetara jotzea Petiri Pauloren seme den jakiteko, hori inkesta luze baten bidez frogatzea baino.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.

5 baliabide edo espresabide mota.

Bere buru berde erraldoian, garai, toki eta erregistro guztietako euskara guztiak kabitzen ziren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 9. orr.

Genero eta erregistro guztien bildumatzat jo izan da beti obra hau, summa dramatikotzat.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 10. orr.

Queneau literatura frantsesaren erregistro, erretorika, genero eta azpigenero eta baliabideetatik abiatzen da tradizio baten parodia egiteko.  Berria - Kultura   2006-03-21

Ez naiz ni posizio literarioak hartzeko zale, liburu bat idazteko orduan edozein ikuspuntu, teoria edo erregistro balia daitekeela uste baitut.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 139. orr.

Haren azken aurreko filma, The Saga of Anatahan, hainbat erregistroz baliatzen da gidoiak eskatzen duen itogarritasunezko eta eromenezko gero eta inpresio kargatuago bat eragiteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.

Elkarrengandik horren ezberdinak diren pertsonaien hitzak literaturaratzeko, nobelaren itzulpena zailtzen duten hainbat erregistro erabili zituen Aristik.  Berria - Kultura   2004-04-18

Urteetako euskara estandarrak sortu duen erregistro horretatik sano urrundu ez den literatura kalitatezkoa eta ugaria dugula gaur egun.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 95. orr.

Uste dut etxetik ezagutzen den euskalkiaren ahozko erregistroa presente edukitzeak oso laguntzen diola idazleari honetan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 97. orr.

Batzuek bere euskara hobetu nahian, beste batzuek euskaldun garbiak izanik euskararen beste erregistro batzuen soinua nolakoa zen entzun nahian.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 147. orr.

6 (ahotsarena)

Horretan zuzen aritu zen Ataneli baritonoa, Nabucco heroiaren rolean: erregistro zabala eta indarra erakutsi zituen.  Berria - Kultura   2004-11-16

Penak edo amodioa adierazteko erregistro guztiak pianissimo-tik forte-ra igarotzeko.  Berria - Kultura   2004-09-22

Erregistro grabe eta erdikoetan iruditu zitzaidan erakargarriena beraien sonoritatea.  Berria - Kultura   2004-10-29

Meier sopranoak mezzoaren ahotsa baino erregistro zabalagoa du, eta teknika handiko abeslari wagneriar espezializatua da.  Berria - Kultura   2004-06-06

Dio di Juda arian Neves soprano dramatikoak, Abigail jeloskor eta maltzurraren rolean, sekulako kantaldia egin zigun: jauzi handietan eta agudoetan fin ibili zen daukan erregistro luzeko ahotsa eta bolumenari esker.  Berria - Kultura   2004-11-16

7 (izenondoekin)

Euskalki erregistroa erregistro sozialarekin identifikatzen da.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 97. orr.

Zeren presentzia baten eta absentzia baten erregistro bikoitz horrekin ("errealitate bikoitzarekin") jokatzen baitu irudikapenezko irudiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.

Organoaren erregistro grabeenetan hasi eta pentsa daitezkeen konbinazio guztiak erabiltzen ditu.  Berria - Kultura   2004-04-04

Erreportaietan erregistro jasoaren eta periodistikoaren artean oreka bilatzen saiatu naiz, ez zitezen jasoegiak izan.  Berria - Kultura   2004-07-28

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Oso aberatsa da testua, gutun bakoitzean tonu aldaketa ugari daude, erregistro aldaketa nabarmenak.  Berria - Kultura   2004-04-07

Erregistro eta ahots kontuak dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 394. orr.

Barthesek, alderantziz, argazkiaren erregistro- eta zantzu-izaera azpimarratzen du, erregistro horren izaera mekaniko eta "objektiboa".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 193. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez dut uste kazetari erregistroak eta literarioak batera joan behar dutenik ezinbestean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 98. orr.

Identifikazio- eta adierazgarritasun-erregistro ongi ezagunekin jokatzen du batez ere, halakoetan, filmak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

Bi ezaugarri nagusi ditu, nire ustez, liburu honek: batetik, parodia da, hots, hizkera, idazkera, tonu, azken finean, hizkuntz erregistro zenbaiten hista.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 10. orr.

Despedida egokiak nola idatzi behar diren, zer nolako hizketa-erregistro erabili eta zer erregistro saihestu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 230. orr.

Zapatistek mundu zabalean izan duten arrakastaren giltzetako bat hizkera bera izan da, hizkuntza erregistroaren egokitasuna.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 10. orr.

Euskalki erregistroa erregistro sozialarekin identifikatzen da.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 97. orr.

Ia kasu guztietan ikus-erregistrozko sistemak hizkuntza ofizialaren notazio grafikoaren forma hartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.

10 erregistro kutxa (orobat erregistrokutxa)

Orduan sorbaldak goratu eta erregistro-kutxa ireki zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 128. orr.

Abiek irribarre egin eta Les seinalatu zuen, zerbitzaria, erregistro-kutxatik hurbil baitzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 71. orr.

Geltokiko burua zutik zen erregistrokutxaren barandaren ondoan, egongelan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 67. orr.

11 erregistro liburu (orobat erregistroliburu g.er.)

Enpresa bakoitzak erregistro liburu bat izan beharko du kontratatu edo azpikontratatu dituen langile bakoitzari buruzko informazio guztia jasotzeko.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Bost axola bizitza ordurako zoriontasunaz gabetua bazegoen edota erregistro liburuak gainbegiratzea eta kontratuak sinatzea beste egitekorik ez bazuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.

Hubi?cka maniobraburuak telegrafoaren mahaiko lanpara piztu zuen, telegrafoaren erregistro liburua ireki eta mahai bazterbazterrean jarri zuen, gero mezuetan axola handiko zerbait erakutsi nahi zidalako keinuak egin zizkidan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 82. orr.

Telegrafoaren erregistro liburuko lerroak pasatu nituen eta nire sinadura jarri eta lapitza kajoian sartu nuen berriz. Arduraduna agindu berriak ematera joan zen, baina marmarrean, erretzaile amorratua izaki; handik gutxira itzuli zen erregistro liburuekin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 84. orr.

Mahai gainean Siemens Halske enpresak mende erdi bat lehenago fabrikatutako hiru telegrafo eta mezu telegrafikoen hiru erregistroliburu zeuden.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus