Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregio (orobat erregione g.er.) 1 iz eskualdea.

Gu alderdi federalista gara, Europak nazioen, nazionalitateen, erregioen federazio gisa osatua egon beharko du.  Berria - Harian   2006-03-26

Erabaki horrekin erakutsi zuen ez zela nazio baten presidentea, erregio batena baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Garapen Iraunkorrerako Gobernu Erregionalen Sarearen sorrera, erregio edo eskualde eta herri txikiei atea zabaldu baitie, bere buruaren ordezkari izan daitezen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.

Paradoxikoa da botere legegilea duten Europako erregioek aukera gutxiago izatea Auzitegi horretara joateko, banakoek, pertsona juridikoek edota enpresa batek baino.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Akitaniako erregioa prest litzateke eskualde horretako bertze burdinola batzuen laguntzaz, komertzialak aurkitzeko, Safami lan gehiagoren emateko gisan.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Erregio edo gutxiengoen hizkuntzetako hiztunen eta gainontzekoen arteko berdintasuna lortu asmoz.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Erregio zein Gutxiengo Hizkuntzen Eurokarta Espainiako Estatuak euskararen kasuan nola aplikatu duen aztertu du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Artelan guztiak Frantziako Erregioen Arte Funtsatik datoz.  Berria - Kultura   2004-12-23

Sahel erregioan (Mauritania, Niger, Burkina Faso eta Mali), halaber, desnutrizio kasuak ohikoak direla nabarmendu dute, eta milioika lagun han nazioarteko erakundeen laguntzari esker bizi direla.  Berria - Gaiak   2006-04-13

Viktor Justxenkok zenbait aldetan botoen %80 bereganatzea ez da iruzurra, ezta bi erregiotan botoen %90 baino gehiago lortu izana ere.  Berria - Mundua   2004-11-28

"Zuzenbide kosmopolita" bat sortu da, eta horretan erregioek bere elkarrekiko harremanak sendotu egin dituzte.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 78. orr.

Aztarna Ekologikoa mundu, erregio, herri, are norbanako mailan defizit ekologikoaren gainean argia egin dezakeen lanabes bat da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 63. orr.

Foro horrek bere adierazpen politikoa ere izango zuen, "Gautengeko Adierazpena" izenekoa, eta haren bidez munduko erregioek, denak bat eginik, asmoa erakutsi zuten iraunkortasun kontzeptuari eduki handiagoa emango zioten elementuak bilatzeko lana sakontzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 35. orr.

Nazioarteko edo erregio-arteko merkataritzaren eragina neurtzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 66. orr.

Frantziak oraino ez du jakinarazi nola parte hartuko duen estatua-erregioa kontratu planean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

2 (izenondoekin)

Erregio independente berria, bere independentziaren ondorioz, hirugarren herri bat izango litzateke Europako Batasunarekiko, eta itunak ez lirateke gehiago bere lurraldean aplikatuko.  Berria - Mundua   2004-04-18

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik erregional.

Espainiako Estatuan aitortuta dauden hizkuntza txiki edo erregio hizkuntza.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Erregio hauteskundeetan hartu beharreko jarrera adostu dute Batasunak, ABk eta bertze elkarte batzuek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Ezker abertzaleak 600 bat lagunen aurrean egin zuen iragarpena, bai Iparraldean kantonamendu hauteskundeekin batera egingo diren Akitaniako erregio bozetarako eta bai Espainiako hauteskundeetarako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Usuagoa da erregio prentsa, izararen besteko lau-bost-sei plegu, Frantziatik nazioartera eta kiroletatik iragarkietara, txokokerian barna.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 78. orr.

Toki zein erregio mailako egitura administratiboak iraunkortasun kontzeptu pertsonalizatu bat garatzera irits daitezke.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 104. orr.

Gizarte taldeen eta herritarren konpromisoa ezinbestekoa zela, estatu kideena eta erregio zein toki mailako agintariena bezalaxe, hau da, gizarte eragile guztiena azken batean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 30. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hiri erregioei buruz-eta hitz egiten hasi behar dugu.  Berria - Gaiak   2006-02-10

5 irud/hed

Musikak [...] bere buruaren gainetik jaso behar du arima, subjektu duenaren gainetik handi dadin eragin behar du eta erregio bat sortu non, estuasun guztietatik libre, babes hartzeko modua izango duen oztoporik gabe bere buruaren sentimendu puruan.  Berria - Kultura   2006-01-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregio edo gutxiengoen (4); erregio zein (6); erregio zein gutxiengo (4); espainiako estatuak erregio (3); estatuak erregio zein (3); eta erregio (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus