Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregina (orobat erregin g.er.) 1 iz erregeren emaztea; erreinu bateko buru den emakumea.

Eta erregina izendatuko dut.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 186. orr.

Arturren zaldun asko omen dauzka bahiturik, eta galdetzen du ea baden Kameloten berari aurre egiteko zaldunik; ager dadila alboko basoan, Ginebra erregina lagun.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 13. orr.

Ester erreginak eta Mardokeok antolatu eta arautu zituzten egun hauek betiko, berentzat eta ondorengoentzat.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 145. orr.

Beatriz erreginaren ama Juliana Orange-Nassau hil da.  Berria - Mundua   2004-03-21

Orangeko printzesa, Herbeheretako Beatriz erreginaren ahizpetako bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.

Zuhaur ezen, Andere Katalina Erreginaren anderauren izanik, nik neuk galdu nuelarik munduratu ninduen ene ama, gogoratu zitzaizun, ene bizimoldea kontutan hartuz, eta begiratuz, zu ene ama izatea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 35. orr.

Ottokar I erregearen eta Hungariako Konstantza erreginaren alaba zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.

Erregina Joanak, Arroxelara partitzean, Agaramont kendu eta Arros utzi zuen bere ordezko, armadaburu eta lotinant jeneral.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

Espainiako errege eta erregina mugimendu kooperatibistaren sorterrira joango dira Arrasatera, Fagor enpresaren ontzi-ikuzgailu lantegi berria inauguratzera.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Sabako erregina, Salomonek Jaunaren osperako nolako izena zuen aditurik, asmakariak ipiniz probatzera etorri zitzaion.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,1

Bazuten Ingalaterrako erreginaren eta printze alemaniarren sostengua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 97. orr.

Erregina zelaira irten zen beste dama batzuekin.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 48. orr.

Begien itxi-ireki batean, jeinu bat agertu zen, eta haren bizkarrean itzuli ziren erreginaren jauregira.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 84. orr.

Lancelot erreginaren dorrera hurbildu zenean, Agravainek berehala jakin zuen, zelatariak baitzeuzkan bazter guztietan.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 65. orr.

Erregea eta azken zaldunak lehiara abiatu zirelarik, Lancelot erreginaren gelara joan zen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 21. orr.

Oloruen, erreginaren armada bitan banatu zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 280. orr.

Handizkiak direla-eta, haizeak berak ere ez dituela ukitu behar uste dute eta elizara ere erreginak balira baino harroputzago joaten dira.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 182. orr.

Portugaleko Coimbratik Gaztelara itzuli-eta, orduan haren erreinuak gobernatzen zituen gure Errege Jaunaren arreba Erregina andereak agindurik, ikuskatu nituen lehenik Kalonje Erregeladunen bi komentu ospetsu, jende zuzen guztien goresmenekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 222. orr.

Menueta, jauna, dantzen erregina da, eta erreginen dantza, ulertzen?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.

2 (izenondoekin)

Erlisionez, maitasunez eta jakitatez argitzen zuten gizon anitzek eta [...] zezen lasterketak kondenatzen zituztenek, lasterketa horiek berak onartu zituzten, Isabela deitu lehen andere erregina Katolikoak, hiru aldiz haien egiteko baimena eman zuelarik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 106. orr.

Mary erregina katolikozalea -Bloody Mary, Maria Odoltsua- igo zen errege-jarlekura, eta, bere aukera erlijiosoa defenditu nahian-edo, eliza erreformatuaren aurka ekin zion amorru biziz, etengabeko sarraski eta jazarpenetan, bost urte luzez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.

Ez ahantz Nafarroako erregina legitimoa protestantea zela eta euskarazko propaganda bultzatzen zuela.  Berria - Kultura   2004-04-09

-Gizon honek dio Donibane Garazin ikusi zintuela joan den urtean, erregina heretikoaren soldaduak hiriaz jabetu zirenean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 234. orr.

Feaziarrok: erregina zuhurraren hitzak zuzenak dira.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 78. orr.

Zuek gurago zenuketen erregina alarguna edo erregegai infantea hil izan banu?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 75. orr.

Ernaltzen dute erle erregina (espiritua, edo pentsamendua, edo dena delakoa), eta hiltzen dira berehala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.

Dakizun bezala, espos berriak Bolgararen leinukoa izan behar du, hala baitzen erregina zenaren gutizia.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 31. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiru egunen buruan, jantzi zituen Esterrek bere erregina-jantziak, eta jauregi barneko atarian agertu zen, erregearen gela aurrean.  Elizen arteko biblia   Est 5,1

'Ez dadila berriro agertu Basti inoiz ere Asuero erregearen aurrean, eta eman dakiola erregina-titulua hura baino hobea den beste bati.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 130. orr.

Erregea maitemindu egin zen Esterrez; honek beste neskatxek baino gehiago bereganatu zuen erregearen onginahia. Beraz, berari ezarri zion erregina-koroa.  Elizen arteko biblia   EstGr 2,17

Esan erregeari eta erregina-amari: Eser zaitezte lurrean, erori baita zuen burutik errege-koroa preziatua.  Elizen arteko biblia   Jr 13,18

1494: Katalina Foixkoa eta Joanes Albretekoa, Nafarroako erregina-erregeak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 313. orr.

Eta erretiluan, sagarrak, erregina sagar aurkiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Carlos eta Margarita errege-erreginen ondoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 232. orr.

Gure Portugaleko Jaun Andere Errege Erreginak 16 bat urtez zerbitzatu ditut.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 219. orr.

Gero jakinen zuenez, Tuterako edo Lizarrako jende onak ausartu ziren etsaiari buru ematera eta errege-erreginen alde egitera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 35. orr.

Nik dizuet esango zergatik; hala aurrea hartuko diot aitorpenari, eta errege-erreginekiko zuen isil-itunak lardastu gabe du iraungo.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 93. orr.

Protagonistak elezaharrak aipatzen dituen errege-erregina Nafarroakoak ez, baizik eta Espainiakoak lirateke, hain zuzen ere.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 150. orr.

Akaziasen senide gaituzu. Erregearen eta ama-erreginaren seme-alabak agurtzera gatoz.  Elizen arteko biblia   2 Erg 10,13

Berorren ama erreginak, gogo-samin guztiz larrian, berorrengana nau igorri.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 136. orr.

Zergatik ez dugu itsas erregina batekin esposatzen?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 76. orr.

5 irud/hed

Horregatik zioen pobretasuna bertuteen erregina dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 779. orr.

Bertute hau Frantziskorentzat erregina Jakinduriaren ahizpa da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 569. orr.

Norma Lúcia oheko erregina zela kontatu zion, inork ez zuela txortan egiten hark bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.

Pirinioetako argazkigintzaren erregina bilakatu zen, zenbait minutuz, zeharkaldiko ahate itsusia.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

Ezagutza metafisikoak apriorikoa izan beharra baitu: horrela Kantek "behialako erregina" filosofian bere tronutik kendu du, haren lekuan Kritika (arrazoimenaren analisia) eseraraziz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

Ni erreginetako bat nintzen zure karta-jokoan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Bitamina pilula miragarriak aipatuko zizkion batek, aloe landarearen mirakulu sinesgaitzak goraipatuko beste batek, ginseng eta erregina-jele anpuluak oparituko hirugarren batek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.

6 (xake jokoan)

Erran nion jokalari alemanak arriskuan jarri zuela bere piezarik baliotsuena, baina ez zitzaiola axola, zeren hala, erregina galduta ere, askoz ere goragoko helburu bat iritsiko baitzuen: partida irabaztea.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 22. orr.

Partida hartako hamabigarren jokaldian, pieza beltzekin jokatzen zuen jokalari alemanak bere erregina mugitu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 20. orr.

Neuk ere lauki hartaraino eraman nuen erregina beltza.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agur erregina (3); baina erregina (3); bere erregina (6); beren erregina (3); bertuteen erregina (4); ene erregina (7); errege erregina (13); errege eta erregina (3); erregina antzezlea (6); erregina bat (7); erregina baten (10); erregina bera (4); erregina bere (8); erregina bezala (6); erregina bihurtu (3); erregina bilakatu (6); erregina buru (4); erregina buru estalia (3); erregina da (4); erregina deitua (3); erregina deitzen (4); erregina edo (4); erregina egin (4); erregina ere (4); erregina eta (20); erregina eta enperatriz (3); erregina ez (3); erregina hil (3); erregina hura (3); erregina ikusi (3); erregina izan (9); erregina izan zen (4); erregina izatera (4); erregina izendatu (3); erregina jaunaren (3); erregina jaunaren profetak (3); erregina joanak (6); erregina joanaren (5); erregina katalina (3); erregina zuria (8); erregina zuriak (12); erregina zuriaren (5); erregina zuriari (3); espainiako erregina (4); ester erregina (9); eta erregina (44); eta erregina egin (3); gaueko erregina (4); ginebra erregina (6); gure erregina (6); guztien erregina (3); ingalaterrako erregina (4); isabel erregina (3); jezabel erregina (3); jezabel erregina jaunaren (3); kurriloen erregina (6); maria erregina (3); nafarroako erregina (14); nire erregina (3); oi erregina (4); sabako erregina (7); zen erregina (6); zuen erregina (6); zuten erregina (3)

ama erreginak (3); astin erreginak (4); basti erreginak (4); baxti erreginak (3); dantzaldiko erreginak (4); erantzun zion erreginak (3); errege erreginak (38); errege erreginak eta (3); erreginak bere (4); erreginak ere (6); erreginak eta (9); erreginak ez (13); erreginak ez zuen (6); erreginak nahi (5); erreginak salomonen (3); erreginak salomonen jakinduria (3); esan zion erreginak (5); espainiako errege erreginak (15); ester erreginak (10); eta erreginak (8); ginebra erreginak (5); ingalaterrako erreginak (3); kristina erreginak (3); maria kristina erreginak (3); sabako erreginak (11); sabako erreginak salomonen (3); zion erreginak (9); zuen erreginak (4)

ana erreginaren (3); batuko erreginaren (4); beatriz erreginaren (3); errege erreginei (7); errege erreginek (14); errege erreginen (37); errege erreginen aurrean (4); erreginarekin ezkondu (6); erreginarekin ezkondu nahi (5); erreginaren alde (8); erreginaren armada (4); erreginaren aurrean (3); erreginaren bila (3); erreginaren eta (5); erreginaren gelara (3); erreginaren izenean (3); erreginaren plazara (3); erreginaren seme (4); erreginari eta (6); erreginari intsentsua (3); erreginen aurrean (4); erresuma batuko erreginaren (4); espainiako errege erreginek (6); espainiako errege erreginen (8); espainiako erreginaren (3); ester erreginaren (3); ester erreginari (11); eta errege erreginen (3); eta erreginarekin (3); eta erreginaren (5); eta erreginari (5); farida erreginaren (5); farida erreginaren plazara (3); ingalaterrako erreginaren (5); isabel erreginaren (3); nafarroako errege erreginen (4); victoria erreginaren (7); zen erreginaren (3); zeruko erreginari (6); zeruko erreginari intsentsua (3); zuen erreginaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus