Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregimentu (orobat errejimentu, eta erregimendu g.er., eta erresimendu g.er., eta erreximendu g.er., eta erreximentu g.er.) 1 iz koronel edo kideko baten agintepean dagoen soldadu taldea.

Gutxienez bi bidaia Leipzig-eko SS Leibstandarte Adolf Hitler erregimentuaren Aginte Nagusira.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 135. orr.

Erregimentu berean geundenan, ingeniarien 2-41ean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 192. orr.

Northpoint Bank and Railway-tik ihesi zihoala Tennesseeko 44garren Erregimentu Beltzarekin elkartzeko, lortu zuela uste zuenean ohartu zen beste erregimentu beltz batera heldu zela, New Jerseyko komandante baten mendean zegoena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 359. orr.

Aberatsa da, goimailako gizona da, ...ko errejimentuko koronela da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 128. orr.

Gaueko dantzaldi osoan, Preobrajensyko eta Pavlowskyko errejimentuen musika bandak etengabe aritu ziren beren errepertoriotik hautatutako polka, mazurka, scottish eta baltsik ederrenak jo eta jo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 25. orr.

Irkutskeko goarnizioan une hartan kosakoen errejimentu bat zegoen, bi mila soldadu oinezko guztira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 415. orr.

Mezu bolivartar hau Araguako Parakaidisten Erregimentuan eta Valenciako Brigada Blindatuan dauden soldadu ausartei zuzendurik dago.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 89. orr.

Argi entzun zuen nola eraikinaren kantoi baten atzetik, eskuinaldetik, soldaduak irteten ziren, erregimentu oso bat Biharamunean, bidean aurrera doa erregimentua, joanean, Somme aldera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 68. orr.

Klase ertaina ere, legelari eta beste profesional batzuek osatua, behar zen, erregimentuko ofizialen baliokide gisa, eta mendeko-andana bat oinarrizko soldadu arrunten parean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

Zuen telefono zenbakia eman digute, baina ez dakigu Weber standartenführerra zuen erregimendukoa ote den.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 229. orr.

Horrelako handikiek, berez bakarrik, erregimenturik gabeko koronel-gorputz bat osatuko zuketen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

Briones kapitainaren erregimentua aurreko taldean zegoen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.

Berunezko soldadutxoen bilduma txikia zeukan -husarrak, granadariak, korazariak...-, eta inoiz, egongelan, [...], elkarrekin kolaz pegatutako pospoloekin erregimentuak eta brigadak osatzen zituen, eta Ulm-eko edo Borodino-ko batailak berreraikitzen zituen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 92. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Asturiasko errejimentu-buru egiten zuen José Gregory koronel giria, preso altxatu ditek gutarrek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 254. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Guk, berriz, kontra egiteko, indar hauek genituen: 48 infanteri batailoi, 3 zaldieri errejimentu, eta 2 ingeniari batailoi; gehi 1.200 zaldi eta 85 kanoi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 275. orr.

Nik zera nahi nuke: soldadu-erregimentu oso baten aurrera bakarrik irten, eta pistola automatikoarekin haien kontra tiroka hasi. handik gutxira, Aleksandra Stepanovnak etxetik ihes egin zuen zaldieri-errejimentu bateko kapitainorde batekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 67. orr.

Egin kontu hiritik hiru verstara dragoi-errejimentu bat zegoela; eta sinetsiko didak ofizial guzti-guztiak, berrogei inguru, hirian zebiltzala?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 101. orr.

Lantzari-erregimentu bat Pasealeku Zabaletik kargan etorri zen, gorosti-hostoekin armatuta, horrek zauri ikaragarriak eragiten baitizkio etsaiari.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 241. orr.

4 irud/hed

Bigarren Mundu Gerra pizteaz bat langile erregimenduak desegin eta ahal zuenak ahal zuen lekura jo zuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 65. orr.

"Zein borrero errejimentutakoa da koldar heste-ustel hori?" galdetu zuen Mikadoak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

Zuhaitz adarrak txori erregimentuen azpian makurtzen ziren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 87. orr.

Zabalgunez zabalgune, lore multzoak aurkitzen ziren, edo zuhaixka zerrendak ibilaldi bat egiten ari diren eskolaumeak bezala zerrendan jarriak, arrosa landare bikainak edo fruitu arbolazko erregimentuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus