Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregidore (orobat errejidore)iz udalbatzako kidea.

Ehunki lakatzez egindako janzki iluna zen, euskaraz "kapusai" deitu gisakoa, eta bestetan beste, Erronkari aldean, alkate eta erregidoreen ohiko jantzi izateraino errotu zena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 285. orr.

Erregidoreek hiriaren giltza gaztelarraren eskuetan uztean, aitatxiren aitaordea ez zen uzkurrena izan garaileak iufaka eta txaloka agurtzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 35. orr.

Han hil omen zuten garai batean zergak kobratzera etortzen zen erregidorea.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 30. orr.

Eskolara bidean, Grandchamps-eko lorezaina zela jakin nuen, bueno... "erregidorea" beraren esanean.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 60. orr.

Maiorazkoa, Luis, etxeko ondasun eta agintearekin geratu zen, eta, horrez gain, errejidorea izan zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus