Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregelamendu (orobat erreglamendu g.er., erreglamentu g.er. eta erregelamentu g.er.) 1 iz arautegia, eskuarki lege bat betearazteko edo korporazio edo zerbitzu baten funtzionamendua gauzatzeko eratzen dena.

Ez dugu gehiago erranen hemen ez nahiz mina agertu edo zabaldu bainan hauxe bakarrik: batetik erregelamenduak behar direla baitezpada beren legeekin, eta hau bigarrenik, denek edo halatsu sendi dutela hautsi-mautsi on baten beharra.  Herria   2004-01-29

Bergarak aurreratu duenez, genero neurketa hori lege aurreproiektuetan, erregelamentuetan, diru laguntzetan eta oposaketetan aplikatzeko aukera aztertzen ari dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Bestalde, ariko bide dira lege eta erregelamenduen zorrozten, aireko guziek, Charter ala ez, segurtamen bertsua eskain diezoten ibiltzaileari.  Herria   2004-01-22

Caminok erran du zoin beharrezkoa den pilotan ari diren guzientzat erreglamendu guzien begiratzea eta azpimarratu du denek behar dutela asurantza bat hartu.  Herria   2005-02-03

Holakoetan, segitzeko on ez denak partida gal, erregelamenduaren arabera, legea lege.  Herria   2003-02-06

Horretarako, unibertsitateko plantilla osoa hartuko da, onartutako lanpostuen zerrenden arabera, lanpostu hutsak barne direla, erregelamenduz ezarritako salbuespenak salbuespen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Batzorde horren zeregin zehatzak eta osaketa geroago zehaztuko dira, «erregelamendu bidez».  Berria - Kultura   2006-03-01

2 erregelamenduzko izlag erregelamenduaren araberakoa.

Ribaforadako Udalak, 1997ko urtarrilaren 20an egin osoko bilkura arruntean, ondotik ematen diren ordainarazpenak onetsi zituen erregelamenduzko quoruma zuela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 33. orr.

Nonbait behar zuen, hala ere, erregelamenduzko armak, [...] traje zimurtuaren zoko-moko ezkuturen batean jagole.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.

Aitaren erregelamenduzko pistola zaharra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 311. orr.

Ripodas ez zuan esku hutsik etorri, bere arma ere ekarri zian aldean, erregelamenduzko pistola militar bat, bere aitari ebatsia iduriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregelamendu bidez (3); erregelamenduzko pistola (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus