Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregalu (ETCn 117 agerraldi; orobat erregalo ETCn 107 agerraldi, eta erregali g.er.) iz oparia.

Nire osaba Luisen erregalua zuan, aitari eta bioi eztei-egunean egina!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 28. orr.

"Erregalu bat daukat zuretzat" esan zion Romak Marcosi telefonoz.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 105. orr.

Bihotzez eskatu zion Kristoren zerbitzariari onar zitzala erregaluak, beraren salbamenaren alde kristau pobreei edo elizei banatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 801. orr.

Egia da hark ere bazekiela Ama goxatzen, eta beti ekartzen ziola erregaluren bat edo beste kanpoan izaten zen aldiro.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 75. orr.

Morroiak nagusiaren hamar kamelu hartu zituen eta, haren ondasunetatik zernahi erregalu eramanik, Mesopotamia aldera abiatu zen, Nahor hirirantz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 64. orr.

Ishmirren urtebetetzea datorrenez, Azmal-Guzmudek erregaluren bat egin beharko dio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 42. orr.

-Erregalukoa hartu besterik ez dut egin, mukizu hori!  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 20. orr.

Karameluak zorro batetik ateratzen hasi, eta honela esan zidaan Maritxuk: "Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi, zortzi, bederatzi, hamar... eta hamaika!, azken hau erregalu!".  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 28. orr.

Lehengo garai gozoak eta orain elkarrekin dasta zitzaketen loriak aipatu zizkion, erregalu eta dohain ugari oparitu, hitz ederrez gozatu neskaren oroipen mingotsak, Eta, erregaluari beste erregalu bat eransten ziola, irri zabal bat egin zidaan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 16. orr.

2 (izenondoekin)

Irratia edo erlojua izan dituk beti harentzat erregalurik onenak, eta Gabonetan beti jokatu izan dik loterian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 148. orr.

Guztiz ohoragarritzat hartu zuen, erregalu baliotsuak eskaini zizkion eta berarekin gelditzeko behin eta berriz eskatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 890. orr.

Zoragarria irizten ziola esan zidan berriz, sekula egin zioten erregalurik ederrena, eta harro zegoela hitz haiek inspiratu nizkiolako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.

3 irud/hed

Utzi dezakeen erregalurik onena? Euri gozoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 296. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregalu bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus