Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregai (orobat erragai g.er.) 1 iz erreketaren bidez beroa sortzeko erabiltzen den gaia.

Erregaia: Ikatza eta fuel-olioa.  Berria - Harian   2005-12-28

Hemen gaindi ekarrarazten den kolza edo ekiloretik ateratzen den erregaia balia daiteke, mila kilometrotara petrolioaren xeka joan gabe.  Herria   2005-11-17

Erabiliko duten erregaia gas naturala izango dela azpimarratu du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Hidrogenoa erregai gisa erabiltzeko teknologian gehiago inbertitu nahi du.  Berria - Mundua   2004-10-31

Gorputzean ere, makina gehienetan bezala, oso desiragarria da pisua kentzea, erregaia aurreztu eta eraginkortasuna areagotzen baita hartara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.

Moralesek erregaien nazionalizazioa behin betiko dela adierazi zuen.  Berria - Mundua   2006-05-02

Hegazkinari erregaia berritu diote, eta prest gelditu da itzul-bidaiarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Bi orduz baino gehiago aireportuaren gainean itzulbiraka ibili zen, erregai guztia erre arte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 150. orr.

Gorputzak, beste edozein makinak bezala, bere erregaia erretzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Fusio erreakzioan erabiltzen den erregaia deuterioa da.  Berria - Gaiak   2004-11-27

Erregaia birziklatzeko findegirik ez jartzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Erregaiaren konbustiotik lortzen du gorputzak energia, batez ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.

Erregaiaren garestitzea espekulazioaren ondorioa da, merkatuetan ez baitago petrolio eskasiarik.  Berria - Ekonomia   2004-08-08

Petrolioaren prezioak erregaietan duen eragina tarteko, British Airways hegazkin konpainiak tarifak garestituko dituela iragarri du.  Berria - Harian   2006-04-19

Herenegun Donibane Lohizuneko portuan 10.000 litro erregai isuri zituen 33 urteko pertsona atzo auziperatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Eraginkortasuna da (erregaia lan bihurtzeko behar den energia kimikoaren proportzioa, alegia) bi motor konparatzeko modu praktiko bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

8'30etan aireratu zen, sei ordurako erregaiarekin.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 13. orr.

Erregaitarako kamioi bat lehertu eta 30 bat auto kiskali dira Lizarran.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

2 irud/hed

Giza motorra gai da erregai bakar batekin ibiltzeko, proteina besterik jan gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.

Korrika, salto edo beste edozein ariketa fisiko egitean, erregai (glukogeno) gehiago erabiltzen dugu eta baita erregai hori erretzeko oxigeno (aire) gehiago ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 67. orr.

Jendeak egiten digun harrera ona erregaia da guretzako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Gorrotoa sua bezalakoa da, esan zidan, gero eta gehiago erre, orduan eta erregai gehiago behar du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 68. orr.

Amaren sua euskaltasuna da, eta su horren erregaia, berriz, euskara.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 20. orr.

Arabiar konkistatzaile musulman primitiboen garaipenek erregai berria eman zieten kristau-"idolatriaren" arazoaren inguruan luzaroan su txikitan egondako eztabaidei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Erregai erabilia eta beste hondakin batzuk tratatzeko lantokia jarri nahi du Ecofuel enpresak Amezaga herriaren parean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

Hauxe gertatzen da, besteak beste, erregai fosilekin, petrolioarekin alegia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Horrez gain, erregai biologikoen planaren laguntzeko prest agertu da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Izan ere, erregai berriztagarritzat hartzen da biodiesela.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Garraio ohiturak aldatzeko eta erregai alternatiboen ikerketa eta garapena sustatzeko ahaleginak egingo dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

Nabarmendu behar da energia nuklearra ez dela berriztagarria, eta erregai nuklearra ere, uranioa, agortu egingo dela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Adituen arabera, erregai solidoaren lekuan, erregai likido edo gaseosoak erabiliko balira, urtero 9.000 haur gutxiago hilko lirateke.  Berria - Gaiak   2004-06-19

Elikagai asko bi zentzutan dira erregai onak: kilo erdi bat gurinek kilo erdi bat TNTk baino hiru aldiz energia gehiago askatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.

Erregai isurkariak bultzaturik 2,5 segundo besterik ez zen egon airean eta 56 metro kurritu zituen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.

Erregai erabilia eta beste hondakin batzuk tratatzeko lantokia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

Gobernuari eskatzen diote erregai profesional baten ardiestea arrantzalek bezala, zeren beren mozkinen prezioak ez baitira goiti joan aldiz gastuak emendatuz.  Herria   2005-12-08

Usain izugarria zegoen, ikatz, petrolio eta beste erregai ezin igarrizko batena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 156. orr.

4 (izenondo gisa)

Hori guzia biziki ontsa da, baina petroliokiak hainbeste tatsatzen dituen estatuak ez ote dio araberako tatsa bat ezarri nahiko olio erregaiari ere?  Herria   2005-11-17

Beraz diesel motorrak berez ez dira gasolioarekin kurritzeko asmatuak, baizik eta olio erregaiekin.  Herria   2005-11-17

Europak biokarburanteei buruzko direktiba ateraia du 2003-an, landare erregaien erabilpena bultzatzen du.  Herria   2005-11-17

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hona azken hamarkadotan gertatu diren erregai isurketa larrienak, gehienak petroliontziek eragindakoak.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Diotenez, erregai isuririk ez da gertatu, eta arriskua ez da handia.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Itsasoan 20 bat kilometroko erregai arrastoa uzten ari zen kargaontzi bat. Gorputzaren erregai-sistemak errendimendu harrigarria erakusten du egiaz.  Berria - Euskal Herria   2004-09-01

Zortzi autok eta erregai kamioi batek elkar jo eta lagun bat zauritu zen atzo 12:40 inguruan A-8 autobidean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Gorputzak baditu sistemak erregai-tanke, karburagailu, ihes-hodi eta are konpresoretzat har daitezkeenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.

Gure erregai deposituak zulatu ordez, sabela estali ere berdin egin ziezaguketen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 131. orr.

Erregai biltegiak garbitu berri zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-01

Azukrea gasolina-tankean eta erregai-hodietan, dio.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 220. orr.

Gerran itzel sufritutako mutila, abiada batean ehun liberako erregai-upelak altxatzeko gai zena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 210. orr.

Automobil batean, adibidez, erregai-kontsumoari loturik dago beti energia-ekoizpena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.

Shell erregai enpresak 470 milioi upel gutxiago du erreserbetan.  Berria - Ekonomia   2004-03-19

Erregai merkatuan orekarako bidea.  Berria - Ekonomia   2004-12-11

Zilindro askoko baina erregai-erregulagailu gabeko automobil-motor baten antzekoa da muskulua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Begiratu nionean erregai-neurgailuari, tankea zortziren bateraino beterik zela erakusten zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 187. orr.

Bihotzaren diseinuak antz handiagoa du automobileko erregai-ponparen diseinuarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

Iranez gain, Azerbaijan, Egipto eta Irak dira erregai hornitzaile posibletzat jotzen dituzten herrialdeak.  Berria - Mundua   2006-03-09

Estatu Batuetan erregai hornikuntzan arazoak egongo ote diren beldurra dago eta horretaz baliatu dira merkatuetako espekulatzaileak.  Berria - Ekonomia   2004-07-04

Badira, hala ere, erregai-hornia mantentzeko hiru modu: a) Muskulua uzkurtzeko energia askatu eta gero, ADP (adenosindifosfato) bihurtzen da ATPa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Erregai-piletan, erregaiak (hidrogenoak, esate barako) oxigenoarekin erreakzionatu eta elektrizitatea sortzen du zuzenean: Muskuluak, ingeniaritzaren ikuspegitik, erregai-pilen indarrez dabiltzan motor linealak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Asian, non industri iraultza exotiko batek, Mendebaldeko ekonomi ekimen desegokiak bizkortua, sozialki artean suberatu gabeko komunitateen nahastura geografikoa eragin baitzuen bere ekonomi laberako giza erregaia biltzeko prozesuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako erregai (3); baino erregai (4); beste erregai (4); bi erregai (3); da erregai (4); den erregai (4); dira erregai (4); diren erregai (3); ditu erregai (3); erregai bihurtzeko (5); erregai biltegiak (4); erregai erabilia (4); erregai erabilia eta (3); erregai eta (4); erregai fosilak (8); erregai fosilak erretzen (3); erregai fosilen (3); erregai garestiak (3); erregai gehiago (6); erregai gehien (3); erregai gisa (4); erregai gutxiago (4); erregai gutxirekin (4); erregai guztia (3); erregai horren (3); erregai isuri (15); erregai isuri zuen (11); erregai kontsumoa (3); erregai litro (5); erregai mota (5); erregai nuklearra (11); erregai nuklearra ekoizteko (3); erregai nuklearrak (3); erregai orbana (3); erregai pila (5); erregai pilak (3); erregai pilen (4); erregai sistemak (3); erregai tankea (4); erregai tankea isolatzeko (4); eta beste erregai (4); eta erregai (25); eta erregai gehiago (3); gorputzaren erregai (3); litro erregai (9); litro erregai isuri (5); tona erregai (15); tona erregai isuri (10)

da erregaia (8); da erregaiaren (5); den erregaia (4); dio erregaia (3); du erregaiaren (3); du erregaien (5); dute erregaia (4); dute erregaiaren (3); egin du erregaien (3); erregaia behar (3); erregaia behar dute (3); erregaia eta (9); erregaia isuri (4); erregaiak garraiatzen (3); erregaiak nazionalizatzeko (7); erregaiak nazionalizatzeko erabakiarekin (3); erregaiarekin busti (4); erregaiaren garestitzea (6); erregaiaren garestitzeak (7); erregaiaren prezio (7); erregaiaren prezioa (18); erregaiaren prezioak (8); erregaiaren salneurria (3); erregaien gaineko (4); erregaien garestitzeak (7); erregaien prezioa (3); erregaien prezioak (6); erregaien prezioen (3); erregaiez betetako (3); erregairik gabe (6); eta erregaia (12); eta erregaiak (7); eta erregaiaren (3); eta erregaien (4); garestitu da erregaia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus