Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errefusatu, errefusa(tu), errefusatzen (orobat errefuxatu g.er.) 1 du ad ukatu, eza eman; ez onartu.

Emakumeak lehengoan bezalatsu errefusatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 112. orr.

-Gizon gazte bat errefusatu dut zahar bat aukeratzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 190. orr.

Hautagai asko etorri zaio ezkontza eskabidea egitera, baina denak ere errefusatu ditu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 38. orr.

Zergatik errefusatzen ditugu hainbeste sofistak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 35. orr.

Eskuarekin errefusatzen zuen eskaintzen zioten janaria, goseak ez zegoela-eta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 176. orr.

Gorputzaren sentimenek ere nolabait gorputzak juzgatzen dituzte, beraiengan ukitu leuna ongi hartuz eta kontrakoa errefusatuz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 135. orr.

Konstituzio proiektua errefusatzen badute, bozak egingo dituzte, berdin-berdin, abenduaren 15ean.  Berria - Harian   2005-10-15

Enpresak UGTrekin akordio bat erdietsi zuen, baina grebalari gehienek ituna errefusatu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

Kasu honetan, errefusatzen dutena ongia denez, errefusatzeak ondorioz errua dakar.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 166. orr.

Eskupeko diru zikinak onartzen zituztenak eta errefusatzen zituztenak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 541. orr.

Ahulegia zen errefusatzeko, ikaratuegi zegoen bere etorkizunaz proposamen hura ez onartzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

Proposamena ez zen aise errefusatzekoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 211. orr.

Kalterik egiten ez duten emozio horiek ez ditut sekula errefusatu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 35. orr.

Langileen %87k errefusatu egin zuten eskaintza.  Berria - Ekonomia   2004-01-13

Horra zain daukadan asturua, baldin nire goresmenezko eskaintza errefusatzen baduzu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.

"Hazkunde iraunkor" esapidea errefusatu egin behar da, kontraesankorra baita.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 41. orr.

Moskuk Mendebaldeko Kristandadean zeuzkan auzokorik hurbilenen -poloniar eta lituaniarren- erasoei aurre egin eta errefusatu egin behar izan zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 56. orr.

Akemenestar Inperioak egin zion erasoa errefusatzeak Gizarte Helenikoan izan zuen eragina da horren adibide klasikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 251. orr.

Zoroek baino ez dute eskuzabaltasuna errefusatzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.

Idealismo enpirikoa errefusatzeko, aski da kanpoko hautemapenak errealitate bat espazioan zuzenki frogatzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 168. orr.

Eszeptizismoa errefusatzeko asmoz makina bat alternatiba aurki dezakegu: fundazionismoaren aurrean, koherentismoa; internismoaren aurrean, esternismoa; baina baita pragmatismoa ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.

Esperientziaren eremuaz goiti gaudenez, seguru gaude esperientziak ez gaituela errefusatuko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

Ongi dakit oso erraza dela nire autoritate eskaxa errefusatzea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 33. orr.

Begien bistan zegoen leuntasunez errefusatu zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 112. orr.

Harekikoak zakar egitea edo bortitz eta zaputz errefusatzea ere ez zuen nahi, seguruenik huraxe zelako auzuneko ezkongai onargarri bakarra.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.

Lan egitea errefusatzen zuten, eta halere zerbait egin behar, jatekorik ez baitzuten ukaiten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.

Felipe Bidart-i errefusatua izan zaiola, dretxoan zelarik, presondetigitik jalitzea baldintzapeko libertateaz baliatuz, Arrazoin faltsu eta gezurrezkoetan oinarrituz baldintzazko askatasuna errefusatua izan zaio.  Herria   2004-09-23

2 (era burutua izenondo gisa)

Komunitate lehiakide bateko profeta errefusatua gonbidatu zuten Mekara haien artean eroso sentitu eta beraien buruzagi izaten saia zedin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

Mendebalde errefusatuak bere burua eraldatu zuen, eta gero berriro azaldu zen Ekialdeko asiar jokalekuan, dohain nagusitzat bere teknologia aurkeztuz erlijioaren ordez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 208. orr.

Plazer errefusatura gonbitatua izaten bezala sentitu nuen ene burua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus