Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreflexio 1 (orobat erreflexione g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian gogoeta eta hausnarketa agertzen dira) iz gogoeta; gogoeta egitea.

«Estatutu garaian jaiotako hainbat gazte borroka armatuan aritzeko prest» daudela azaldu, eta, ondoren, egoera horri buruzko «erreflexio politiko sakona» egiteko gonbitea egin zuela Otegik azaldu zuen fiskalak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Irudipenak kolokan jarriko zuen ordu arte egindako erreflexio guztien sendotasuna.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 73. orr.

Erreflexioan bakarrik dira nahi izatea eta egitea desberdin: errealitatean bat dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Ene pentsu eta erreflexione guztiak ezin izan zitezkeela sukai berriak baizen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.

2 (Euskaltzaindiaren Hiztegian islatze agertzen da) islatzea, ispilatzea.

Badira irudi opakoak, argiaren erreflexioz, ispilatzez ikusteko eginak, uki daitezkeenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.

Baina, beroa goraka abiatu orduko, hodeien sabaian islatu eta, erreflexioz, beheruntz dator berriro.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 412. orr.

Osabak printzipio haiek esplikatu nahi zizkidan, Descartesek urte batzuk lehenago adieraziak eta argiaren erreflexionea arautzen zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus