Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erredaktore 1 iz erredaktatzen duen pertsona, eskuarki aldizkari eta kidekoetan.

Ikusia naiz erredakzioko laguntzaileak erredaktore bilakatzen, erredaktoreak sekzioburu, sekzioburuak erredakzioburu eta erredakzioburuak zuzendariorde.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

Horrenbestez, akziodun eta interes horiek dira erredaktore eta produktoreei bere irizpideak ezartzen dizkietenak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.

Xabier Garmendia Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren garapenerako dokumentuaren teknikari eta erredaktorearen azalpenak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Uruguaiko Brecha astekariko erredaktorea da.  Berria - Kultura   2006-04-26

Erredaktoreak idatzitako txantxazko lerro jostalari batzuen ondotik, ikasle bik idatzitako gutun luzea zekarren, eurek egindako marrazkiez hornituta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 46. orr.

Irakurleek zuzendari eta erredaktoreekin harremanetan jartzeko erraztasun gehiago eman.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 75. orr.

Gisa horretan erdietsi zuen, nik baino lau hilabete lehenago, erredaktorearen estatus preziatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

CATeko edo publizitate agentzia bateko erredaktore batek egingo zian, beste testu guztiok bezala.     «Kuskue tanden», 2004 - 67. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lionel BUANNIC berriketaria, TV Breizh-eko lehengo erredaktore nagusia.  Herria   2005-10-20

Gutarteko erredaktore zaildu batek ez zukeen bertzelako irudirik agertuko, atalburuari prentsaurreko aspergarri baten berri ematerakoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Kulturako erredaktore nintzen Euskaldunon Egunkaria-n, aspaldidanik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

Itxierako erredaktoreak bere ukitu pertsonala uzteari uko egina zion behingoz, nire erreportaiei zegokienez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez zuen bikotearen helbidea, baina emazteak L.B. izena zuen eta harekin harremanetan jar nintekeen, erredaktore lanetan aritzen zen egunkarian. Aldean Dionisosi berari hartutako Yashica bat zeraman, astekari madarikatu hartan erredaktore eta argazkilari lanak, biak batera egin beharra baitzeukan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 26. orr.

4 erredaktore buru (ETCn 391 agerraldi; orobat erredaktoreburu ETCn 76 agerraldi) egunkari edo aldizkari bateko erredaktoreen burua.

Baionan 10.000 pertsona departamenduaren alde biltzea gertakari garrantzitsua da berez, baina ez da aski Parisko erredaktore burua sakon interesatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Forbes aldizkariko errusierazko edizioko erredaktore buru Paul Klebnikov herenegun gauean hil zuten, tiroz.  Berria - Mundua   2004-07-11

Alain LEBAUBE Le Monde egunkariko erredaktore buruaren gidaritzapean.  Herria   2001-02-22

Kubako oinetako-egileen aldizkariko erredaktore buru izendatu zuten 1923an, eta hortik Carteles aldizkarian lan egitera pasatu zen.  Berria - Kultura   2004-12-26

Ea erredaktore buruaren bahea pasatzen duen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 114. orr.

Orain ez nuke erranen arrats hartan erredaktore-buruarekin liskartu nintzen, ala egunkariko sistema informatikoak erotu eta nire saileko testu guztiak ezabatu zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Hiru urte geroago aurkitzen dugu erredaktore buru frantses kazeta batean: "le Progrès" deitua.  Herria   2003-12-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus