Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errebote (orobat errabote g.er. eta errebot g.er.) 1 iz errebotatzea, bote egitea.

Indarraren eraginez, pilotak errebotea egin zuen, panpina jo eta gero.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 299. orr.

Bilintxen pasadizoa (galtzak janzten ari zela bonba errebotez bere gelan sartu zenekoa).  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 213. orr.

2 irud/hed

Hitz haiek oihartzun berezia eragin zuten entzuleen bihotzean, baina non egin zuen errebotea oihartzun hark?  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 148. orr.

Dardarkari bat sortzeko organo Artikulatzaileek oso laster egin behar dute dar-dar, irekitze-ixte laster eta erregularki errepikatuek [...] airea kolpeka botatzen duen errebote modukoa eginaz.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 63. orr.

Atzeko paretan jotzen duen pilotaren antzera, ondoko esaldian jo du -errebotean- arte hitzak, eta espero izatekoa zen ibilbidea bat-batean zeharo aldatuta bihurtzen zaigu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 231. orr.

Eta hori, don Lucasi errebotez egokitu zitzaiola, senargaiarekin baitzen dirudienez auzia.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 110. orr.

Non jotzen duten eguzki-izpiok -batzuek errebotez-, kanpora doaz berriro islatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.

3 frontoian, atzeko pareta.

Frontoian atzera eta aurrera ibili omen zen, poliki, erreboteraino iritsi, eta gero frontisera, eta hala behin eta berriz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

4 irud/hed

Binakako partidan legez, lagun bati utzi diot pilota eskutitz baten errebote parean, eta aste batzuen buruan iritsi zait erantzuna.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 115. orr.

5 xisteraz, aurrez aurre jartzen diren lau edo bost laguneko bi talderen artean jokatzen den pilota jokoa.

Sekulako partida ederrak izan dituk plaza huntan, herriko bestetan eta bertze anitz okasionetan: esku huska, Dongaitz familiakoak, Gallaztegi, Zapaterito, Saint Martin, Mondragones, Antxaño Aldudarra; joko garbian, Urruti, Txikito Kanbokoa, Enbil, Lemoine, Recondo, Madre; errebotean, Sarako Izarra, Donapaleuko Les Mixains.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 33. orr.

Jakes Cazaubon eta Pierre Sabalo-k ohiko pilotaz hitzegin zuten, Behialako pilotasoro eta trinketetan finkatuz beren solasa, luze, errebote eta pleka jokoak azalduz.  Herria   2004-08-12

Ikusi behar dik, oraiko esku huska eta xisterazko jokoak, paretaren kontra egiten direnak, ez zirela haizu, aldiz ba errebotea eta laxua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 32. orr.

Bezperetarik landa gaztek pilotan ari behar dute: "laxoan, errebotean edo bederen plekan", molde hau ez zen oraino nagusitua.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 137. orr.

Korrida egin ahal izaiteko, inguratu zuten oholesi batez Urbiaingo Erreboteko Plaza, non jokatzen baitzuten herritarrek pilotan igandeetan eta jaiegunetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.

6 ipar errebotean jokatzeko plaza.

Atxiki nahi dituzte bastiza guziak, "Patxokia"n auzoko etxe publiko bat ideki, eta trinketeko parean, 25 zenbakiko bastizaren pareta antolatu errebote bilakatzeko.  Herria   2004-07-01

Igande huntan, tokiko pilotari gazte trebeak ikusi ditugu, bai trinketean, bai errebotean, esku-huska eta atxiki ttipian.  Herria   2001-05-17

Beraz igande huntan Baigorriko errebotean gure luzeko jokolariek izanen dute ohorea Pilotako Aste Handia idekitzeko finalean parte hartuz.  Herria   2002-08-08

Lehen ortzeguna, Pilota Plaza auzoan errebotean.  Herria   2003-12-04

Larunbat arratsaldean Futbol lehiaketa kirol zelaian eta haurren jokoak errebotean.  Herria   2005-06-30

Aratseko 7etarik goiti, kontzertua errebotean: Zpeiz Banako, Milanka, Niko Etxart&Hapa hapa.  Herria   2003-05-29

Meza ondoan errebotean zintzur bustitzea eskainia herritar guzieri EMAK HOR soinulariek alaituz.  Herria   2003-06-26

Usaian bezala, kamioia errebotean izanen da, zuen arropak uzteko.  Herria   2004-05-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus