Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erreboluzioaren eta beste krimen askoren errudunak izan direlako maisuak. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 96. orr.
Gehienbat Errusiako erreboluziotik ihesi etorritako aitonen seme probretuak bizi omen ziren bertan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 69. orr.
SS berrietan sartu ginen, erakunde horrek ederki islatzen baitzituen gure erreboluzioaren idealak: ordena, garbitasuna, zerbitzu-sena... Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 216. orr.
Baina historikoki iraultzaren kontzeptua burgesiarena eta burgesiaren teorikoena izan da (terminoa bera astronomiatik datorrelarik, "erreboluzioa"). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.
Emeki emeki, Behenafarroa arrunt frantsestuko da, azkenik Erreboluzione garaian. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 152. orr.
Baina potentzia maila horretan ez dira asteburu osoa irauteko gauza izan, agerikoa baitzen Renault eta BMW motoreetan minutuko erreboluzioak mugatu zituztela modu zuzenean potentzia jaitsiz. Berria - Kirola 2004-03-09
Kusturicak errealismo magikoa jorratzen du, pertsonaiak ehunka mila erreboluziotan ipiniz, gertakariak arrapaladan elkar lotuz, betiere eromenaren mugetan dagoen giroa sortuz. Berria - Kultura 2006-03-22