Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errebista (orobat errebixta g.er.) 1 iz informazio grafikoa duen aldizkaria, eskuarki astero kaleratzen dena.

Holako guzien zerrenda osorik hemen ezin eman, hor ditugu errebixta, kaseta, liburu eta ixtudio batzorde askotako artikuluak.  Herria   2003-04-03

Testuaren lehen bertsioa gaztelaniaz argitaratu zen, El País egunkariaren errebistan (2000).  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 242. orr.

Mahai gainean pilaturik zeuden errebistak interesik gabe eta ziztu bizian begiratzen zituela iruditu zait.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 193. orr.

Etxeko egongelako mahaitxoko errebistei begira geratzen da Mikel.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 165. orr.

Barruan, liburuez gain, errebistak zeuden han eta hemen sakabanatuta; baina, oro har, ordena zen nagusi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Alkateak habano bat ekarri zion aitari, eta Blanco y Negro errebista ere bai, portadan jeneralisimoaren erretratua zekarrena zaldiekin, banderekin eta mairuekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 122. orr.

2 (izenondoekin)

"Nahi al duzue errebista lizun horietako bat ikusi?", esan nien etxe barrura sartzekoa eginez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.

Inazitok ohe gainera jauzi eta eskua azpira eramanda, bere logelan balego bezala, ohepetik errebista lodi bat atera zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 210. orr.

3 armadako buru batek formatuta dagoen tropa ikuskatzea.

Tropei errebista pasa zieten bi buruzagiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 192. orr.

Tropei errebista pasa zieten bi buruzagiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 192. orr.

Biharamunean, San Juan Plaza zabalean, zortzi bat mila soldadu bolondresi [...] errebista ikusgarri hunkigarria pasa ziela Don Carlosek jakinerazi digute telegrafo bidezko parte etengabeek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 167. orr.

Atarira inguratzean, errebista kioskoko agureari ez ziola kasurik egingo erabaki zuen Rekexok.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 133. orr.

Aldi batez Copenhagueko Scalan lan egin zuen, barietate errebista batean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 226. orr.

Inguruan lerrokaturik, errebixtan pasatu gintuen, begietara behatzen zigula, bakoitzari, goresmenak emanez egin genuenarengatik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus