Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pilula horiekin tiroideak bete eta erradioaktibitatea gorputzean sartzea saihesten da. Berria - Euskal Herria 2004-10-28
Erradioaktibitateak elbarri utzi zituen asko eta minbizi kasuak hamar aldiz handitu ziren denbora gutxian. Berria - Gaiak 2004-08-10
Erradioaktibitateak eragin odoleko kutsadura zikinaren kausaz, minbiziaren antzeko eritasunak xurgatzen zizkion hezurrak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 282. orr.
Bada, gauza bertsua duk hau; esponentziala nonahi aurkitzen diagu, izadian nahiz gizartean: landare baten hazialdian, izurri baten hedaduran, biztanle-multzo baten, erradioaktibitatearen... eta abarren bilakaeran. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 407. orr.
Agindu-gelan larrialdi deia beranduegi eman izanak seigarren erreaktorearen eraikineko airea erradioaktibitatez kutsatzea eragin du. Berria - Gaiak 2004-10-24
Ikerketak ez du aipatzen AEBek erabilitako uranio pobretua, zeinak erradioaktibitate izugarria duen. Berria - Mundua 2004-10-17
Irradiazioa erradioaktibitate iturri batetik gertuegi zaudenean gertatzen da. Berria - Gaiak 2004-10-26
2002ko otsailaren 9a: Onagawako zentral nuklearrean (Japonia) erradioaktibitate dosi txikiekin kutsatu ziren bi langile. Berria - Gaiak 2004-08-10
NATOren txosten batek ere uranio pobretua ez dela kaltegarria ondorioztatu zuen, «erradioaktibitate maila txikia» dela argudiatuz. Berria - Mundua 2004-06-25