Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiriak seiehun metroko erradioko zirkulu erdi baten itxura izanen du. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 262. orr.
Puntu orotatik zirkulu bat marraztu daiteke, zeinaren zentroa puntu hori baita, eta erradioa, berriz, edozein. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 168. orr.
Erradio bezala gnomotik puntu horretara doan tartea hartuz, konpasarekin zirkulu bat egingo da, zentroa gnomoa dagoen lekuan jarriz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 770. orr.
Konpasa jarriz ezkerreko puntuan eta, erradio bezala, eskuinean duen puntuak markatzen dion neurria hartuz, beste zirkulu bat egingo da proszenioaren eskuineko aldea mozteraino. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2430. orr.
C letra dagoen puntu horretatik lerro bat egingo da gnomoaren zentroraino, A letra dagoen punturaino, eta hori izango da eguzkiaren erradio ekinokziala. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4450. orr.
Marteren beste ilargia, Deimos, Phobosen erdia da tamainaz eta bere orbitaren erradioa handiagoa da. Berria - Gaiak 2004-12-16
Gorputza, hari gorputza esan bazekiokeen, okel zatietan barreiatua zegoen, berrogeita hamar pausoko erradioan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 82. orr.
Hiru kilometroko erradioan babes neurri zorrotzak jarri dituzte, eta hamar kilometrokoan, zaintzazkoak. Berria - Gaiak 2006-02-18
Hala ere, aurrera egitera deliberatzen naiz, eta halako batean, panikoa: ez dut inor hurbilean, hogei metroren erradioan. «Kuskue tanden», 2004 - 164. orr.
Antzeratsu gure behaketaren erradioa Oxus-Jaxartes arrotik hedatzen dugunean, mahayanaren sorlekua bere lehen agerpenean Indus arroan ikusten dugu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.
Aurreko gurpileko erradioen artean sugandila bat trabatu zitzaidan herri batean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 84. orr.
Besondoaren atzealdean dagoen beste muskulu luze bat, kubitu delako hezurrari (besaurrean erradioaren ondoan dagoen hezurrari) ukondoaren azpian lotzen zaiona. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.
Bizeps muskulua erradioari lotzen zaion puntua ukondotik oso hurbil dago, eta ukondoak egiten du euste-puntuarena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.
Bizepsa eta erradioa lotzen dituen tendoia oso sendoa da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 62. orr.
Liberty taldeko Carlos Barredo txirrindulariak ez du Flandesko Tourra korrituko, ezker besoko erradioan daukan pitzadurarengatik. Berria - Kirola 2006-03-31
Ezkerreko ukondoko erradio hezurraren muturrean du Ruben Belokik haustura txiki bat, herenegun Oscar Lasaren hankarekin estropezu egin eta lurrera erorita egindakoa. Berria - Kirola 2004-03-09
Hamahiru egun egin zituen besoa kakoan jarrita lehenengo, erradio hezurraren muturrean zeukan haustura ongi itsatsi arte. Berria - Kirola 2004-04-29
erradio bezala (5)