Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuzenketek jatorrizko testua «erradikalizatu» nahi dutela salatu zuen atzo Leopoldo Barreda PPko eledunak. Berria - Euskal Herria 2004-10-28
Spinozak, kritiko eta jarraitzaile Descartesekin, horren ideien ontologia erradikalizatuz, Jainkoaren ideia razionaltasunaren abiapuntu absolutu bihurtu du hastapen-hastapenean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.
1968ko maiatzaren esperientzia egin berria zeukaten, eta erradikalizatuta zetozen bueltan etxera. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 190. orr.
Euskal identitate erradikalizatu baten eskaera zegoen ETAren hasieran. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 88. orr.
Plana nazionalista erradikalizatuena dela; independentziarantz doana eta euskal gizartearen erdia kanpoan uzten duena. Berria - Euskal Herria 2004-12-22