Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekintzaile erradikal batek nahitaez dogmatiko bat izan behar duela. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 17. orr.
F. W. Foerster, Municheko Unibertsitatean pedagogiako irakaslea 1914tik 1920ra, antimilitarista, politikaren teoriko guztiz kritikoa, pazifista erradikala izan da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 32. orr.
Quine enpirista erradikala da, eta "Enpirismoaren bi dogma" (1951) artikuluan idatzi zuenez, ez du aprioriko justifikaziorik onartzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.
Gazte talde erradikalen xenofobiaren arazoa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 85. orr.
Infernuetatik egin zuen Dantek ere bere eskakizun erradikala, poesia eta imajinazio iniziatikoa direla ezagupen ororen oinarri. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 21. orr.
Liberala izanik, era berean, ez zen liberal ortodoxoa izan, ez behintzat gaur egun termino horri ematen zaion karga erradikalean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.
Aldaketa erradikala izan zen, eta onuragarria Albertorentzat: ordu arte "usnatutako" oroitzapen horiek guztiak gogotik kentzea ezinezkoa izango bazitzaion ere, apurka-apurka bere memoriaren jokaera normaltasunera itzuli zen, eta baita bere usaimena ere. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 27. orr.
Ez dut ikusten ekintza erradikal bat zergatik pentsamendu dogmatiko batekin identifikatu behar den. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 17. orr.
Periklesen garaiko Athenaiko demokrazia erradikalean ere ukaezina baita sofistikaren eragina. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.
Ia konduktismo-mota guztiek (konduktismo watsondarra, neokonduktibismoa, konduktismo erradikala, etab.) gogo-egoerei erreferentzia egitea gainditu nahi dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.
Autore honek badu, bere ateismo erradikalean, pizkundeari buruzko testu adierazgarria. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 137. orr.
Kierkegaard bera gai honetan oso erradikala da eta, bide batez, errespetu handia merezi duen gizon fededuna. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 263. orr.
Grosrouvre, berriz, Girolamo Cardano baino askoz ere erradikalagoa izan zen; hark ez zituen, ez bederatzi, ez ehun eta hogeita lau liburu erre, bere idazlan guztiak baizik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.
Jakintzaren arbola argitaratu zen urtean, hain zuzen, hautsi zuen idazleak Alderdi Erradikalarekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.
Nola bizi nintekeen kinka hartan, eta are gehiago gazte-denboran, denak erradikal eta intolerante agertzen garen adin horretan? Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 86. orr.
Hegel-ek adina edo erradikalago bereizten du natura eta historia, eta formulazio bikainak ditu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 225. orr.
Ez soilik prozesuaren apologista instituzionalen aldetik, baita aurkako erradikal sutsuen aldetik ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 189. orr.
-Ba hemen baduzue erradikal bat. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 43. orr.
Hitzaren zatiak diren aurrizki, erro, erradikal, atzizki eta desinentziei buruzko oharpen batzuk. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 227. orr.
Antzinako latinak, beraz, oso garbi somatzen zituen hitzaren atalak (erradikalak, atzizkiak eta abar), eta atal horien konbinazioa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 209. orr.
Garai hartan, erradikalaren atzetik i bat zetorrenean, i-rekin agertzen zen erradikala, e-rekin agertu ordez; gainerako kasu guztietan, aldiz, e agertzen zuen erradikalak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 199. orr.
Analogiaren poderioz, jatorriz flexiokoa zen -a- elementua erantsi zaio erradikalari. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 203. orr.
Aipa dezagun bidenabar badagoela erradikala laburtzeko joera orokorra [...], batez ere erradikala bokalez amaitzen denean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 211. orr.
Gramatikaren ikuspuntutik, paradigma sanskritoak erradikalaren nozioa zehazteko balio du, zeren elementu hori erabat erabakigarria eta finkoa den banako bati baitagokio. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.
Lau eragiketak eta erradikalak erabiltzen zituztenak bakarrik: erro karratuak, kubikoak, eta abar ateratzea; eta formula horiek besterik ez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 284. orr.
Ekuazioak erradikalen bidez ebaztea (ekuazioen ebazpenak kalkulatzea, lau eragiketak eta erro karratuak, kubikoak, etab. soilik erabilita; beste inolako eragiketarik erabili gabe, alegia). «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.
Bosgarren mailako ekuazioa erradikalen bidez ebatz zitekeen, bai ala ez? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 315. orr.
Ebazpenak eraginkortasunez nola kalkulatu galdetu ondoren -erradikalen bidezko ebazpena-, lehenengo lau mailak ebazteko formulak asmatu zituzten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 332. orr.
Mikro-nutrienteak (proteinak, erradikal askeak, karbohidratoak, mineralak, aminoazidoak etc.). Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 15. orr.
aldaketa erradikala (3); aldaketa erradikalak (4); alderdi erradikala (4); alderdi erradikalak (8); alderdi erradikaleko (7); buruzagi xiita erradikalaren (3); ekuazioa erradikalen (3); ekuazioa erradikalen bidez (3); ekuazioak erradikalen (3); ekuazioak erradikalen bidez (3); erradikal bat (5); erradikal eta (8); erradikal gisa (3); erradikala da (6); erradikala eta (4); erradikala izan (5); erradikala izatea (3); erradikala zen (3); erradikalak eta (3); erradikalen bidez (16); erradikalen bidez ebatz (5); ezkerreko alderdi erradikalak (4); konpromiso erradikala (6); mailako ekuazioa erradikalen (3); nazionalismo erradikalak (3); oso erradikala (3); serbiako alderdi erradikalak (3); serbiako alderdi erradikaleko (4); xiita erradikalaren (3)