Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erosi, eros, erosten 1 du ad ordainketaren bidez zerbait eskuratu.

Elkarrekin negoziatzen duten bi nazio elkarren mendeko bihurtzen dira: batak erosteko interesa badu, besteak saltzekoa, eta batasun guztiak elkarren premiaren gainean oinarritzen dira.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.

Aldea honetan datza, beste gauzak mailegatu edo erosi egin daitezkeela; dirua, berriz, gauzen prezioa denez, mailegatu bai baina ez da erosten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

Arabiarrek aberastasun handiak zituzten: itsaso eta basoetatik ateratzen zituzten, eta, gutxi erosten eta asko saltzen zutenez, auzokoen urre-zilarrez jabetzen ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.

Jostailua erostea gauza erraza da; egokia aukeratzea da zaila.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Erosi aurretik, besteak beste, jostailua arriskutsua edo garestia den, bete beharreko segurtasun arauak betetzen dituen, oharrak ulertzeko moduan idatzita dauden eta jolasteko aukera asko ematen dituen aztertu beharko dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Erosi ezer ez, eta saldu, gutxi.  Berria - Kirola   2004-02-04

Ez daki oso ondo zertarako erosi duen ere.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 38. orr.

Elton Giovanni erdilari brasildarra erosi zuen iragan azaroa bukaeran, azokaren atarian.  Berria - Kirola   2006-01-06

Atletico Madrilek, halaber, Ortiz berriro erosteko aukera du, Osasunak ordaintzen duenaren bikoitza ordainduta.  Berria - Kirola   2004-05-27

Akzioak erosten 5.000 dolar gastatzea deliberatu zuen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 58. orr.

Baskoniako zaleek Koparako 400 abonu erosi dituzte lehen egunean.  Berria - Kirola   2006-01-04

Horietako askok 3000 pezta pagatuta erosi behar izandu du liburua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.

Gotorlekua isolatua geldituko zen, eta gotorlekukoek ezin izango zuten ezer erosi, ez saldu.  Elizen arteko biblia   1 M 12,36

Bai Beninen eta bai hemen inguruko beste herrietan ere, gero eta haur gazteagoak erosten dira esklabo lanetarako.  Berria - Gaiak   2004-04-16

22 hektara lur erosi zituen duela bi urte, Gixonainea etxaldean, 170.000 eurotan.  Herria   2004-09-09

Laborariek galdegin diote Xan Lambert auzapezari herriak eros dezan lur peza hori, ondotik herritar gazte bati saltzeko ber-prezioan, gazte batek herrian bizitzeko xantza ukan dezan.  Herria   2004-09-02

Zer dela-eta ematen dien dirua gobernu laborista batek aberatsei Galesen etxeak eros ditzaten?  Berria - Mundua   2004-03-06

Erosten dituzte gaztelu hondatuak eta harriz harri eremaiten dituzte Ameriketara, han gaztelu berri bat eraikitzen harri zaharrekin.  Herria   2001-03-01

Open-market eragiketak, alegia, zor publikoa erosiz edo salduz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Iranek informazio nuklearra erosi zuela onartu zuen atzo Hamid Reza Asefi Atzerri ministroak.  Berria - Mundua   2004-02-24

Diru horrekin bere izen ona erosten du neskak; prostituzioa utzitakoan etxera bueltatu ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-05-28

Zenbait lekutan, gainera, erositakoa itzultzeko aukera ematen dute, ondo egon arren.  Berria - Euskal Herria   2006-01-07

Enpresa horiek ezin dute Kubako lehengairik duen produkturik erosi.  Berria - Harian   2005-11-19

Zure dendarako salgaiak erostera?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 166. orr.

Herbehereetan 2003an baimendu zuten kalamua: pote bakoitzak 50 euro balio du eta hain garestia izatean, askok ez dute erosten.  Berria - Harian   2005-04-17

Emaztea nigana etortzen da hamar libra ikatz erostera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 174. orr.

Segidan herrira joan zunan, botila bat ardo erostera.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 125. orr.

Gozotegira joan ginen hirurok, nire gozokirik gogokoena erostera: kremazko bonba.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.

Gisa berean, saltzera datorren ontasun pribatu bat eros dezakete herriko etxeek, legeak horretarako emaiten dioten "lehentasuna" baliatuz.  Herria   2004-11-04

Zoaz Zeldarengana, kalearen bestaldera, eta eros ezazu laurden bat esne irakin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 126. orr.

Egunkariren bat erosten saiatu naiz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 55. orr.

Bazen tren bat Krakoviara ateratzekoa zena, eta txartel bat erosi nuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.

Jauna, jauna, eros iezadazu uso pare hau.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Tximino handi bat erosi omen zien feniziar saltzaile batzuei.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

-Zerri-gantza erosiko didazu? -galdetu zion etxekoandreak, atzetik segika.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 90. orr.

Gauzak behar bezala egiteko, telefonotik zuzenean grabatzeko aparatu bat erosi nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 190. orr.

-Kaixo Merivale, ez nekien zuk ere Brooks´-en erosten zenuenik arropa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 454. orr.

-Ezer erosi du Lucius Malfoyk? -galdetu zuen Weasley jaunak zorrotz haien atzetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 52. orr.

-Ze jertse polita erosi dizun amatxok, e?  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 71. orr.

Saltxitxa beroak gosaritarako erosten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 222. orr.

Berriz hasi da jendea liburuak oparitarako erosten -jakinarazi zion, pozik-.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 215. orr.

Jatetxe txukunen bat erostea bagenu edo errepideko ostaturen bat... horixe duk guk nahi duguna!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 77. orr.

Klinika pribatu hura erosi zuen eta handik aurrera huraxe izan zuen denborapasa nagusia, esperimentazio klinika bat martxan jartzea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 37. orr.

Mittal Steelek 18.600 milioi euro eskaini ditu Arcelor erosteko.  Berria - Ekonomia   2006-01-28

Horren ondorioz prezioek -produktu eta zerbitzuak erosteko ordaindu beharreko diru kopuruak, alegia- gora egiten dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 106. orr.

Artea saldu eta erosteko negozioan halako familia-tradizio luze moduko bat iradokitzen zuela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.

Erosteko gogoa agertu zenuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 240. orr.

Aurtengo igoerak ere ez du erosteko ahalmena bermatzen.  Berria - Ekonomia   2004-02-06

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ikasliburuak erosteko diru laguntzak jasotzen dituzte familiek.  Berria - Harian   2006-01-15

Ez zuten erostekorik ezer aurkitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 329. orr.

Panteoi bat erostekoak baikinen luze baino lehen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 297. orr.

Neuretzat ere erosi dut zerbait: emakume afrikar bat irudikatzen zuen latoizko brotxe fin bat.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 306. orr.

Taibele bere lagunekin aulkian eserita zegoen, kalez kaleko saltzaile bati erosi zion liburu bateko istorio bat kontatzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.

Lepoa egingo nuke Txitxikovek erosi dituen mujik horiek, lapur hutsak eta mozkor porrokatuak ez badira, alfer gorotzak eta liskarzale amorratuak direla.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.

Soroa erosi dut, eta ikustera joan behar dut; barkatu, arren.  Elizen arteko biblia   Lk 14,18

Halako batean Alemaniako gobernuak bere askatasuna erosi zuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 212. orr.

Balio duena ordainduz erosi nahi dizut.  Elizen arteko biblia   2 Sm 24,24

Bidezko dena ordainduz erosi nahi dizut.  Elizen arteko biblia   1 Kro 21,24

Emakumea objektu bat bezalakoa baldin bazen gizonarentzat, objektu sexuala, erosi egiten zena askotan, akatsik gabea nahi zen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Seguraski, Moskun erosia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 88. orr.

Aitak erosiak izan behar zuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 19. orr.

"Business Création" deitzen da Baionako Sony lantegia erosia duen enpresa.  Herria   2001-04-05

Etxe hori herriak erosia duela hogoita-zonbait urte.  Herria   2004-01-08

Aurrerapenak produktibitatea arras goititurik ere jende oro lanean eta lehenean edukiarazi beharra zegoen, jenero edo salgaien produkzio goitituak nork erosia izan zezan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 187. orr.

Ainitzek badituzte etxeak hor gaindi erosiak.  Herria   2005-03-17

Zeren eta, ez al zaizu iduritzen, jaun André, ezen erosten ditugun edo geure ingururat biltzen ditugun objektuak, geure arimaren isla izan daitezkeela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

Amatxok Hearn´s-en erositako jantzi eskoziarraren sorbaldakoan brotxe moduko zilarrezko kardu bat erakusten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 88. orr.

Erositako prezioan saltzen dizkizuet.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 51. orr.

Bidaiaren batetik itzultzen zenean, geltokietako kioskoetan erositako polizia-nobelak ekartzen zituen eta arratsaldeetan bere estudioan bukatzen zuen haien irakurketa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 77. orr.

Zapatila berriak izaten ziren, bereziki eskolara joateko erositakoak, baina zapatilak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 390. orr.

Altzariak ez ziren merkealdietan erositakoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

-Bilatu gabe, daukazun altxorra da; eduki gabe, bilatzen duzun altxorra da; ez dago erosterik; baina ordaindu egiten da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 139. orr.

Tratulantak pasatzen ziren: lehen aldian, saltzaileei onomatopeiaka hitz eginez, bildots metatuei ez zieten behakorik ere botatzen, hauek otoi erosika hasi arte bederen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 78. orr.

2 (adizlagun eta kidekoekin)

Industriaren porrota, ondoren, osorik erositako lantegiak beren ahalmenetatik oso behera geratu baitira, ez baitira gai izan tokiko eskarira egokitutako ondasunak ekoizteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Ordaindu egiten dute txoriak bizirik erosteagatik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 141. orr.

Veneziarrek eskura duten gehiena bezala, lapurtua ez bada, garesti erosia bestela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 74. orr.

Batzuetan ahalke emangarria ere gertatzen da nola pasatzen dizkiguten Valentzian edo Andaluzian egindako programa batzuk, merke erosiak direla esanez gainera.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 142. orr.

Merke-zurrean erositako gerriko estuegi batek atximurkatutako tripa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 67. orr.

Baziren lehen planoak eta urrutikoak, baziren argazki difuminatuak, desfokatuak, Fotomaton enpresetatik ebatsiak edo diru bereiziekin ilegalki erosiak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.

Bixigarriak, mota bateko eta bestekoak, libraka ez baina arroaka erosi zituztela zirudien.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 142. orr.

Aurrez erosiriko sarrera horien guztien dirua Euskalduna jauregian bertan itzuliko diete kaltetuei.  Berria - Kultura   2004-03-13

Handizka erosten dugu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 113. orr.

Baserrietako xungoa gotorra zen eta adiskideak, bazterren ez sutzeko, laborarienganako elkartasunez bortxaz bezala erosi zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 176. orr.

Honela erosi zituen Josek Egiptoko lur guztiak faraoiarentzat.  Elizen arteko biblia   Has 47,20

Galdeketaren helburua da jakitea herrialde hortako bizi lagunak intresatuak litaizkenetz etxe ekoizpenak [...] zuzenean erosteaz.  Herria   2005-06-16

· Paper horiek lau durotan erosten dira merkatu beltzean, jaunak!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 135. orr.

Berrogei durotan erosi zuen bere lehen esku soinua, Eibarren.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 49. orr.

Bihar, ordu honetan huskeria batean erosi ahal izango dituzue Samariako merkatuan zazpi kilo irin garbi nahiz hamalau kilo garagar.  Elizen arteko biblia   Ir 29,40

3 (era burutua izenondo gisa)

Teknologia erosia, saltzen zuen herrialdeko ingeniariek eta teknikariek egin, ezarri eta kontrolaturiko makina-sistemetan txertatua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Gela nagusian zeukan koadro erosi berria erakutsi zion hatzaz Valerie-ri.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Hortz ez zainduak, ikatz pagatu gabea, bularreko min ezin osatuzkoak, haur-zapata ez erosiak  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 274. orr.

4 norbaiten borondatea bereganatu eta harenganik bidezkoa ez den zerbait lortu sariren baten truke.

Juduen asmoak desegiteko, errege-kontseilariak erosi egin zituzten.  Elizen arteko biblia   Esd 4,5

Bertatik luzatzen zituen Himmlerren zerbitzu sekretuak bere garro beltzak Europa erdian zehar, kazetariak erosiz, politikari ustelak bultzatuz, lider deserosoen hilketak aginduz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 194. orr.

Ogi puska bat gehiago edo zopa urtsuaren errazio bikoitza lortzeko, presoek zaindariak nola erosten zituzten kontatu zidan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.

Hala «kontrako zelaian, arbitroa erosita jokatzen» ari direla iritzi dio Uriak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

5 eros ahalmen (orobat erosahalmen) erosteko ahalmena.

Langileak eros ahalmena galtzen ari direla azpimarratu zuen. iaz prezioak uste baino %0,8 gehiago igo zirenez, galdutako eros ahalmena ordainketa bakarrean konpentsatuko du hurrengo egunotan Madrilgo gobernuak.  Berria - Ekonomia   2006-04-13

LABek soldaten eros ahalmenaren hobekuntza defendituko du negoziazio kolektiboan.  Berria - Ekonomia   2004-01-16

Erretiro pentsiodunek gaur berreskuratuko dute iaz galdutako eros-ahalmena.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

Bestetik, agente ekonomikoei ere seinale bat igortzen die, inflazioa handitzea ez duela onartuko adieraziz eta, beraz, euroa eros ahalmena babesteko txanpon egonkorra dela agertuz.  Berria - Harian   2005-12-02

Deitoratuz ere lanpostu galtzeak eta eros-ahalmenaren ttipitzea.  Herria   2005-10-06

6 eroste ahalmen erosteko ahalmena.

Bizi-kalitateak, ordea, eroste ahalmenaren alderdi kuantitatiboaz gain, gizarte bateko norbanakoen harreman esparrua osatzen duten gizarte, ekologi eta, besteak beste, kultur alderdiak jasotzen ditu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 42. orr.

Gure eroste-ahalmena areagotuko da etorkizun hurbilean ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

bat eros (12); ere eros (7); eros ahalmena (7); eros ahalmenaren (6); eros daiteke (12); eros daitezke (18); eros dezakezu (5); eros dezan (7); eros ditaizke (7); eros eta (11); eros ezazu (10); eros nezakeen (6); eros zitezkeen (7); eta eros (16); zer eros (5)

akzio erosi (10); akzioak erosi (11); bana erosi (5); bat ere erosi (8); bat erosi (275); bat erosi behar (20); bat erosi du (20); bat erosi dut (15); bat erosi eta (24); bat erosi genuen (5); bat erosi nahi (6); bat erosi nuen (28); bat erosi zion (10); bat erosi zuen (40); bat erosi zuten (5); batean erosi (17); batek erosi (16); batek erosi zuen (6); bati erosi (11); batzuk erosi (41); batzuk erosi ditut (5); batzuk erosi nituen (5); batzuk erosi zituen (6); berak erosi (8); berri bat erosi (6); berria erosi (15); berriak erosi (13); bi erosi (6); bruselan erosi (7); dena erosi (6); du erosi (7); edo erosi (7); egunkaria erosi (25); egunkaria erosi eta (7); ere erosi (34)

erosi ahal (77); erosi ahal izan (13); erosi ahal izango (38); erosi ahal izateko (18); erosi ahalko (7); erosi aurretik (10); erosi baino (7); erosi behar (108); erosi behar dute (5); erosi behar izan (19); erosi behar zuen (5); erosi beharko (43); erosi beharrean (7); erosi berri (25); erosi berri du (5); erosi berri duen (9); erosi berria (18); erosi berriak (6); erosi dio (11); erosi diot (8); erosi ditu (40); erosi dituen (8); erosi ditugu (6); erosi ditut (20); erosi dituzte (17); erosi dizkiot (6); erosi du (85); erosi du eta (6); erosi dudan (9); erosi duela (11); erosi duen (17); erosi duena (5); erosi dugu (5); erosi dut (38); erosi dute (11); erosi duten (5); erosi duzu (10); erosi edo (17); erosi egin (42); erosi egin behar (10); erosi egin zuen (6); erosi egingo (14); erosi egiten (16); erosi eta (185); erosi eta gero (5); erosi ez (15); erosi ezin (7); erosi gabe (17); erosi genituen (9); erosi genuen (23); erosi izan (12); erosi izana (14); erosi nahi (117); erosi nahi du (7); erosi nahi duela (5); erosi nahi izan (13); erosi nahi zuen (11); erosi nahian (8); erosi nahiko (5); erosi nian (8); erosi nion (12); erosi nituen (42); erosi nuen (89); erosi ohi (5); erosi omen (8); erosi ondoren (12); erosi ostean (8); erosi zidan (9); erosi zien (8); erosi zion (45); erosi zioten (7); erosi zituela (6); erosi zituen (89); erosi zituzten (23); erosi zizkion (18); erosi zizkioten (6); erosi zuela (19); erosi zuen (200); erosi zuen eta (12); erosi zuena (9); erosi zuenean (10); erosi zuenetik (7); erosi zuten (33)

eskubideak erosi (14); eta erosi (43); eta erosi egin (7); etxe bat erosi (14); etxea erosi (19); etxeak erosi (6); etxebizitza erosi (5); eurotan erosi (18); ez erosi (12); ezer erosi (14); gabe erosi (5); gehiago erosi (9); guztia erosi (5); guztiak erosi (9); handi bat erosi (9); hau erosi (5); hori erosi (13); horiek erosi (6); horregatik erosi (5); hura erosi (12); lantegia erosi (5); liburu bat erosi (7); liburu erosi (9); liburua erosi (10); liburuak erosi (5); lurrak erosi (8); merke erosi (5); merkeago erosi (5); milioi eurotan erosi (9); nik erosi (6); non erosi (10); nork erosi (5); opariak erosi (6); pakete bat erosi (5); saldu eta erosi (5); sarrerak erosi (6); taldea erosi (9); truke erosi (7); txartel bat erosi (6); txartela erosi (9); txartelak erosi (7); txiki bat erosi (8); urte erosi (5); zer erosi (17); zerbait erosi (13); zerbait erosi nahi (5); zergatik erosi (7); zuen erosi (5)

bat erosia (8); bat erosiko (35); bat erosiko dut (7); bat erosirik (8); bat erosiz (8); dendan erositako (6); en erositako (5); ere erosiko (9); erosia du (8); erosia izan (6); erosia nuen (5); erosia zuen (14); erosiak izan (5); erosiko diat (6); erosiko dio (11); erosiko ditu (20); erosiko dituela (8); erosiko ditugu (7); erosiko du (19); erosiko duen (7); erosiko dugu (10); erosiko dut (15); erosiko lituzke (5); erosiko zuen (6); erositako prezioan (9); erosiz eta (7); erosiz gero (15); ezer erosiko (5); herriak erosia (8); nork erosiko (8)

akzioak erosteko (17); arcelor erosteko (5); armak erosteko (7); artelanak erosteko (7); bat erostea (42); bat erostea erabaki (7); bat erostean (6); bat erosteko (74); bat erosteko adina (6); baten erostea (11); baten erosteko (13); batzuk erosteko (5); berri bat erosteko (5); berria erosteko (9); berriak erosteko (11); botikak erosteko (5); droga erosteko (5); du erosteko (6); egindako erosteko (12); egindako erosteko eskaintza (12); endesa erosteko (9); erostea aztertzen (5); erostea aztertzen ari (5); erostea dela (5); erostea erabaki (19); erostea eta (12); erostea nahi (5); erostea proposatu (6); erosteari ekin (6); erosteaz gain (6); erosteko adina (18); erosteko adina diru (6); erosteko ahalbiderik (5); erosteko ahalmena (36); erosteko asmoa (14); erosteko asmorik (6); erosteko asmoz (5); erosteko aukera (58); erosteko aukera izango (7); erosteko beste (5); erosteko diru (7); erosteko dirua (19); erosteko dirurik (24); erosteko dirurik ez (12); erosteko duten (6); erosteko erabili (6); erosteko erabiliko (5); erosteko ere (13); erosteko eskaintza (105); erosteko eskaintza egin (10); erosteko eskaintza publiko (16); erosteko eskaintza publikoa (41); erosteko eskaintza publikoak (6); erosteko eskaintza publikoari (5); erosteko eskubidea (6); erosteko eta (17); erosteko gogoa (8); erosteko interesa (9); erosteko joera (5); erosteko maileguak (5); erosteko modua (5); erosteko moduan (5); erosteko prest (8); eskubideak erosteko (6); eta erostea (6); eta erosteko (13); etxe bat erosteko (6); etxea erosteko (14); etxebizitza erosteko (25); ez erostea (6); ez erosteko (6); ezer erosteko (5); gauzak erostea (5); guztiak erosteko (5); hori erosteko (5); horiek erosteko (6); hura erosteko (9); ikasliburuak erosteko (5); janaria erosteko (7); kluba erosteko (5); konpainia erosteko (5); liburuak erosteko (11); lurrak erosteko (8); ogia erosteko (6); sarrerak erosteko (5); txartela erosteko (5); txartelak erosteko (10)

armak erosten (5); asko erosten (5); bat erosten (45); bat erosten du (9); bat erostera (31); bat erostera joan (5); batzuk erosten (7); batzuk erostera (8); berak erosten (7); berean erosten (5); berriak erosten (5); ere erosten (12); erosten ahal (20); erosten ahalko (24); erosten ahalko dira (11); erosten ari (20); erosten badu (6); erosten da (10); erosten den (8); erosten dio (6); erosten dira (8); erosten diren (7); erosten ditu (17); erosten dituen (5); erosten ditut (10); erosten dituzte (18); erosten dituzten (7); erosten du (25); erosten duen (9); erosten duenak (7); erosten dugu (7); erosten dugun (6); erosten dut (12); erosten dute (13); erosten edo (5); erosten ere (5); erosten eta (11); erosten ez (10); erosten hasi (11); erosten nuen (6); erosten saiatu (7); erosten zituen (28); erosten zituzten (18); erosten zizkion (5); erosten zuen (19); erosten zuten (5); erostera eta (8); erostera etorri (6); erostera joan (22); erostera joan zen (5); erostera joaten (9); erosterik ez (6); eta erosten (11); etxebizitza erosten (5); eurotan erosten (5); ezer erosten (7); garesti erosten (5); garia erostera (14); gauzak erosten (6); gehiago erosten (6); hori erosten (5); hura erosten (5); nola erosten (5); non erosten (7); ogia erosten (9); ogia erostera (5); tabakoa erostera (6); txartelak erosten (5); zer erosten (5); zerbait erosten (5); zerbait erostera (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus