Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakumeak sukalde bazterrean utziak zituen patatak ernamuintzen hasi ziren. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 54. orr.
Horra hor, landatua: garatuko ote da? Ekialdeko haizeak jotzean, ez ote da guztiz ihartuko? Ernamuindu den sailean ihartuko da. Elizen arteko biblia Ez 17,10
Elikadura bereganatzeko sustraiak lurrean barneratzen dituzte; gero indarrez adarretara igorri eta kimu berriak ernamuintzen dituzte, horrela bere izatean irauteko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 360. orr.
Azaloreen mami zuri guriak ernamuintzen ziren, arrosa itzel batzuen antzera, hosto handi berdeen erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 38. orr.
Hegoaldera eroritako haziak hil egiten, eta iparraldekoak ernamindu, arbolak mugitu barik ere, kimuak gero eta harantzago sortuz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 138. orr.
Nik aukeraturiko gizonaren makila ernamuindu egingo da. Elizen arteko biblia Zen 17,20
Biharamunean, joan zen Moises itun-etxolara eta Lebiren leinuari zegokion Aaronen makila ernamuindua ikusi zuen: ernamuindua eta loratua zegoen eta almendra helduak zituen. Elizen arteko biblia Zen 17,23
Biharamunean, joan zen Moises itun-etxolara eta Lebiren leinuari zegokion Aaronen makila ernemuindua ikusi zuen: ernemuindua eta loratua zegoen eta almendra helduak zituen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 140. orr.
Bizarra puntu horretaraino ernamuindu eta hortik aurrera gehiago hazi izan ez bailitzaion. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 18. orr.
Dantzan ziharduten mingain guztiek, eta esan zitekeen Florent goizeko lauretatik ilunpean emeki hazten entzuten ari zen zurrumurrua ernamuindu zela miragarriro. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 58. orr.