Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlikia (orobat erliki g. er. eta errelikia g.er.) 1 iz santu baten gorputzaren, edo santutzat hartzen den zerbaiten zatia, Eliza katolikoak (edo bestek) gurgarritzat hartu duena.

Terexa sainduaren erlikiak.  Herria   2005-12-08

Fede osoz San Frantziskoren erlikiaren bat eskatu zien apalki.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 860. orr.

Hau asko poztu zen eta Frantzisko dohatsuaren erlikia batzuk eman zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1138. orr.

Horrez gainera, santuaren erlikia buruan joango zen prozesio zibiko-erlijioso bat egiteko erabakia ere hartu zuten.  Askoren artean   «Rataplan» - 23. orr.

Tro Breiz erromesaldia, Erdi Aroan jaioa, Bretainiaren inguruan egiten da, erromesek Armorika zaharreko zazpi gotzain fundatzaileen erlikiak bisitatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 156. orr.

Kristoren gurutzearen zur puska bat gordetzen duen erlikia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 183. orr.

Hatzarekin aski izanen duzu, zeren erlikiako gorpuzkiaren neurrikoa behar baitu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 552. orr.

Saindu baten hondakinak, jendearen eritasun eta miseriak, erlikiek egin mirakuiluak, mirakuiluen eragin eta kudeaketak, [...] eta nik dakita zer.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.

Hona bular zaurituan zeraman erlikia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 130. orr.

Gero Sizilia igaro nuen, lurralde miresgarria izaeragatik eta monumentuengatik, Grekoek eta Normandiarrek utzitako erlikiak, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 403. orr.

Erlikia bat bezala gordeko dinat bizitza osoan!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 29. orr.

Lekaime haren egunkaria erlikia bat balitz bezalaxe gorde zuen Andresek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.

2

Erlikia santu batzuk guztiz abandonaturik zegoen eliza batetik jaso eta begirune handiz beren bizilekura eramateko agindu zien anaiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 406. orr.

-Non dago gure erlikia saindua?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 287. orr.

Erlikia zahar hau!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 235. orr.

Eta hemeretzi mende hauetan, Erlikia Sakratuei buruzko kondairek mistikoen, ameslarien eta poeten irudimenari hegan eginarazi diote.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 254. orr.

Zoaz eta ardura zaitez erlikia mirakulutsua honat ekartzeaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 558. orr.

Urrin ia ezin atzemanezko bat, hain zaharra non bai baitzirudien usain baten arima zela, zabaltzen zen tiradera misteriozko hartatik eta erlikia harrigarri hartatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Etxeko bazter guztiak hartuak zituen erlikia pilo eskerga hartan eskua sartu eta aukera egiten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Mediku forentseek jasoko zuten, agian, zientziaren izenean, erlikia kontuetan behin ere seguru egoterik ez badago ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 254. orr.

· Erlijio erlikien antzera, armek indar berezia ditek -pentsatu nuen-, garunen baitako hari ezkutu, sakon-sakonen bat joko balute bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 42. orr.

4 irud/hed

Beste forma guztietan desagerturiko zibilizazio baten erlikia fosildua zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

Volney zibilizazioen historien korrontera Bigarren Gerra Punikoaren garaian iritsi zen herrialde batetik zetorren, eta bera bisitatzen ari zen eskualdea historiaren gertaleku izana zen hiru edo lau mila urte gehiago Galia baino, eta proportzionalki ongi hornitua zegoen iraganeko erlikia ikusgarriekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 402. orr.

Nabaria da beste hainbat gizarte bizi dagoela -Kristau Ortodoxoa, Islamikoa, Hindua eta Ekialde Urrunekoa-, baita, etapa honetan, identifikatu gabeko gizarteen zenbait erlikia "fosildu" ere, juduak eta parsiak, adibidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 417. orr.

Konstituzioa «erlikia aldaezina» ez dela adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Opari emateko hartu nituen esne erlikia sinestezinen ondoan zeuden konfitura pote zaharrak eta sotoko hornigaien gordailutik atera nintzen, zalantzati, txunditurik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten erlikia (4); erlikia bat (6); erlikia guztiak (3); erlikia haiek (3); erlikia hura (6); erlikia santu (4); erlikiei buruz (3); eta erlikia (5); santuen erlikiak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus