Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlaxazio (orobat erlajazio g.er.) iz erlaxatzea.

Maila sozialean, demokraziaren gaineko halako sinesgarritasun galera garbi bat gertatu da, gatazka kolektiboak konpontzeko sistema gisa, eta gizarte ehunaren erlaxazioa eta giza baloreen eta balore tradizionalen gainbehera sumatzen da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 89. orr.

Erabateko erlaxazio eza agerian uzten duen postura, besoak guztiz beheratu gabe, gerri pare horretan edukirik, pistola istantean atera ahal izatea errazten diena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 206. orr.

Hura ez zen berez bainuetxe batean emandako oporraldia, dena luxu eta erlaxazioa, baina niretzat berdina izan zen atseden-efektua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 162. orr.

Erlaxazio ariketa bereziak egin behar izan ditu hamar minutuz opera hasi aurretik, hauspoa lasaitu eta nerbioak uxatzeko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 134. orr.

Luzaketak, arnas ariketak, taldeko dinamikak, teknika psikokorporalak, erlaxazio eta bisualizazio teknikak.  Berria - Harian   2005-07-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus