Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlaxatu, erlaxa, erlaxatzen (orobat erlajatu g.er. eta errelajatu g.er.) 1 da/du ad zerbaitek, eskuarki gihar batek, uzkurturik edo tenk egoteari utzi.

Eskua beheratzerakoan, trizepsa uzkurtu egiten da (ukondoari luzatzea eraginez), eta bizepsa, erlaxatu egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.

Kontua da senarrak aholkatutako arnas ariketak eginda ere ez nintzela ohitzen, ez nintzela erlaxatzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 60. orr.

Iruditzen zitzaion Idazlea apur bat erlaxaturik zebilela, tentsioa galduta bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 89. orr.

Begigainak astundu egin zitzaizkion, zikomotrizitate sistema erlaxatu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 69. orr.

Erlaxatu bene-benetan, lasaitu giharrak, beso zabalik esperoan bazeunde bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 61. orr.

Igerika ibiltzeak erlaxatu egin gaituelako.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 77. orr.

Egia da, bai, bihotz-muskuluak ongi betetzen duela bere egitekoa: uzkurtu eta odola arterietara ateratzen duela eta erlaxatu eta berriro odolez betetzen dela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Akupunturak erlaxatu egiten du eta erretzeko gogoa kendu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Nire kezka guztien gainetik, kanta bat abesten ari zen -agian giroa pittin bat erlaxatu nahian- nik giltza sarrailan sartu nuenean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 26. orr.

Berriketan jarraitu dugu, gero eta erlaxatuago.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 108. orr.

Gehiegi erlaxatuta zelairatuz gero, badakigu denok zer gerta daitekeen.  Berria - Kirola   2006-01-11

Diziplina erlaxatuta, dantza bakanal batean galdu ziren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 177. orr.

On egingo zion biriketara aire freskoa sakonki barneratzeak, on egingo zion erlaxaturik paseatzen ibiltzeak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 197. orr.

Juan Jose Mujika Gipuzkoako Ogasun diputatuak jendaurreko oharra egin zien ondarearen gaineko zerga aitortzerakoan «erlaxatu diren gipuzkoarrei». Lasaitzeko ariketak landu ditugu, hobeki errekuperatzeko eta erlaxatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

2 (era burutua izenondo gisa)

Aldiro adierazi behar izaten nien emakume bezeroei gorputz erlaxatu batek baizik ez duela lurrin baten aukera guztien berri ematen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.

Bata bestearen alboan, gorputz biluziak, izerdituak, bigunak, erlaxatuak, laztanka sentituz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 27. orr.

Patakik etsipen keinu bat egin eta Martari zigarroa piztu zionetik galdua zuen jarrera erlaxatura itzuli zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 97. orr.

Sentipen konpartitu eta erlaxatu bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 71. orr.

Aurpegian ez daukat espresio berezirik, nahiz eta errelajatu itxura ematen dudan eskuak poltsikoetan sartuta dauzkadalako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erlaxatu egin (4); erlaxatu egiten (3); erlaxatu eta (4); eta erlaxatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus