Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlamando (orobat erlemando) iz erle arra, erregina ernaldu beste egitekorik ez duena.

Erle-hotsaren artetik, bada oihartzun bat, kexu itoa: erlemandoarena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.

Erlamandoaren antzeko zara: ez du erleen lana bere gain hartzen, baina lehenengoa da eztia jaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 328. orr.

Erle zintzoen lan eta irabazia jaten duen erlamando alfer eta antzuak bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 655. orr.

Bera zen nire amesgaiztoa; baina bete egiten zidan etxea! Xehatuko zaitut, erlamando bat bezala!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 55. orr.

Bakarrik geratu nintzenean, erlamandoa bezala geratu nintzen geletan zehar nora ezean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus