Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eremutar iz eremuan edo leku bazterrean bakarrik eta modu aszetikoan bizi den pertsona. ik eremita.

Bizi ziren gizartea ukatzen zuten matxinatuak izan zirela eremutarrak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.

Barruko zolagune hori bilatzen zuten bi mila eremutar bere zuzendaritzapean jarri ziren.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 79. orr.

Guk ordea nahiago genuke jakin zer patu eduki zuten azken hauek, erregina batek, amodioaren amodioz, atera ote zuen eremutarra bere eremutik, dontzeila, basoan hurrengo zaldun galduaren zain gelditu ordez, ez ote zen mundutik barna abiatu gizon baten bila.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 283. orr.

Heroiez ari garenez, aipa ditzagun adibide gisa Mahai Biribileko zaldunek edo Graal Santuko zaldunek eremutar jakintsuekin edo bidera ateratzen zitzaizkien dontzeila misteriotsuekin izaten zituzten topaketak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 283. orr.

Badago eremutar kapusaidun bat, badiaren sarreran jesarria, harkaitz helezin batean, besoak zabalik, zeinak, zerua urdin ala trumoitsu egon, itsasoa bedeinkatzen edo marinelak gaztigatzen ari dela iduri duen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus