Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erein, ereiten 1 du ad lurra prestatu ondoren, bertan hazia barreiatu edo sartu.

Gizonak zer ere ereiten baitu, hura biltzen ere du.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 67. orr.

Hautsetan erein, lokatzetan bildu.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Ez dute lurrik lantzen, eta berez etortzen zaizkie janariak, goldaketan edo ereiten ibili gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 50. orr.

Ondoren Davie Macdonaldek haziak bidaltzeko eskatu zuen, baina auskalo erein zituen ala ez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 140. orr.

Begira beleei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen; ez dute bihitegirik, ez mandiorik; hala ere, Jainkoak janaritzen ditu.  Elizen arteko biblia   Lk 12,24

Mila hektarea erein beharrean erdiak ereiteko bada eta beste erdietan pagadia jartzeko, orduan agian bai.  Berria - Harian   2005-03-23

Oker handirik gabe erran baitzitekeen gizon hartaz ezen nekez ereinen zuela bihirik buru beterik emanen ez zionik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

Laborariek, sasoina jin-eta, kakahueta, mil eta tokiko ilarrak ereiten dituzte.  Herria   2004-04-29

Oholesiaz bestaldean alor ikaragarri zabalak ikusten ziren, eta, han ereinda, azak, tipulak, patatak, erremolatxak eta bestelako barazkiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.

Lur onean ereindako hazia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.

Udazkena dator gero, lurra goldatu behar, eta udazkeneko garia erein.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

Artoa ereiteko garaian gaude.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 164. orr.

Zekalea dago mendi-malda horretan; iaz lurrean geraturiko hazietatik sortu da; ondo asko dakit aurten ez dutela alerik erein.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 475. orr.

Soja transgenikoa ereitea baimendu du Brasilek.  Berria - Gaiak   2004-10-16

Lorategi atsegingarriak landatzen dituzu eta kanpoko landare-haziak ereiten.  Elizen arteko biblia   Is 17,10

Martxo garia: udaberrian erein eta urte bereko udan biltzen dena, kalitate gutxikoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 71. orr.

Hazi ugari ereingo duzue soroan, baina uzta kaskarra bilduko, larrapoteak irentsiko baitu.  Elizen arteko biblia   Dt 28,38

Zuk ereindakoa ez da ernetzen aurrez hiltzen ez bada.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,36

Ongi ereindako haziak fruitu ematen dakiela sasi artean ere.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 57. orr.

Neguko hilabeteak lurpean egin eta gero, eguzkiaren argitara itzuli zen Proserpina, landak eta baratzeak ereiteko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

2 irud/hed

Iparramerikar tropek Vietnamgo hainbat lurralde okupatu zuten, lehergailuak ereinez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 33. orr.

Usadioaren keinu zehatzez, papertto zuria zabaldu zuen, erdiko tolesdura desegin gabe, eta hortik, hauts zurixka bat erein zuen, artaz, karpeta gainera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Fruitua biltzeko hazia erein beharra dago eta hor dago arazoa.  Berria - Kultura   2004-08-28

Erretiratu zirenean, alemanek zubiak bota eta minaz erein zituzten bazterrak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.

Jainkosa zaharrek bezalaxe, gure hurritz andereak ere, hautsetan erein du bere maitemina.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 182. orr.

Lurra Jainkoaren hitzez goldatuz, bedeinkaziozko fruitua dakarren biziaren hazia erein zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.

Zeren osaba Joanikot izan baitzen ene arimaren lurretan libertatearen hazia erein zuèn gizona.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 649. orr.

Zalantza haziak ereiten ditiagu zalantzondoak biltzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 273. orr.

Bakea ereingo dut, mahastiak emango du bere fruitua, lurrak bere ekarria eta zeruak bere ihintza.  Elizen arteko biblia   Za 8,12

Gorrotoa ereiten ari direnek hausnarketa egin behar dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Baina hik erein dezakek batasuna. Zuengan espirituzko ondasunak erein baditugu, gehiegi ote da zuengandik lurreko ondasunak jasotzea?  Herria   2004-06-03

Sorterrira itzultzeko gogo hori erein zuen gugan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 57. orr.

Neska gazte bat aitzinean pasatu zait, agurtzeko irribarre goxo bat ene baitan ereinez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 219. orr.

Ereindakoa biltzen ari dela ere ezin ukatu, aspaldi hasi baitzen pedalei gogor ekiten Baden Cooke.  Berria - Kirola   2004-02-14

Ezizenak goiz ereiten diren irainak dira, haurtzaro gordinean, iseka egiteko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 195. orr.

Herioaren ereiteko tresneria moderno batekin munduko lehen gerlak, 14-18 arteko gerlak, zauritu, funditu, ezeztatu zuen berriz Europa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.

Diruaren libertate edo korritu-behar orgasmatikoak eta merkatuen liberalizazio zeharoko edo globalak ikusi da ze miseria erein duen bazterretan, lehenaz gain Emaztea, semea... Marihuanak ereindako lanbro eztiaren artetik gogora ekarri ditu haien figurak, baina lausoak eta urrunak iruditu zaizkio, abokatu-bulegoa bezain urrunak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 257. orr.

Bestelako Komunikazioa behetik landu eta erein behar da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 133. orr.

Haragizko gorputza ereiten da eta espirituzkoa pizten; haragizko gorputza baden bezala, espirituzkoa ere bada.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,44

Harea udatiarrek botatako zaborrez ereinik zegoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 71. orr.

Metroko pasadizoak horrelako hiri batek soilik erdi ditzakeen freaky eta kutreez ereinda daude.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 109. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Horra nola zirikatzen duten barealdi nabarra, non dauden etzanik alor ereinak oro andere gisako zantzu gaitzez txingarretan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 79. orr.

4 (era burutua hitz elkarteetan)

Eskandinavian ereiaroa seinalatzen zien urkiak: bere zarbatxoak lurrean tente iltzatuz seinalatzen baitzuten noraino zuten egina erein-lana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.

Eskualde apartatuetan erein-lan handiak egingo zituzten langiletzat eta segalaritzat aukeratu baitzituen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 179. orr.

Gero uzta ona izango bazen, erein beharra zegoen lehen, erein eta itxaron.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 459. orr.

5 erein berri (orobat ereinberri g.er.) izond duela oso gutxi ereina.

Arto ereinberria bertan ustelduta galtzen zion.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 221. orr.

Norbaitek sua egin eta, sasitan zabalduz, gari metatua, gari heldua nahiz erein berria erretzen badu, egindako kalteak ordainduko ditu.  Elizen arteko biblia   Ir 22,5

Egia esan, ozta-ozta erein berria zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 92. orr.

Ama ez da haurraren sortzaile, baizik eta erein berri den haziaren zaintzaile baino ez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus