Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ereile (orobat eraile g.er.) 1 iz ereiten duen pertsona.

Atera zen behin batean ereilea hazia ereitera.  Elizen arteko biblia   Mk 4,3

Uzta bildu nahi bada, ereileak ere irten beharko du bere garaian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 394. orr.

Honek banitatea puzten du eta fruitu-ale baten trukean mila ematen ditu, lurra antzua eta ereilea dorpea izanik ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 62. orr.

Hazi bakoitzak du bere destinoa, baina hazi guztiak mota batekoak dira, Ereile berak ereinak, uzta bera jasotzeko itxaropenez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 430. orr.

Zilar nitratozko soluzio baten tantatxo batekin ukitu nuen jalkina, eta agertuz joan zen kolore beltz-urdinak baieztatu zidan metala kadmioa zela, harako herensugearen hortzen ereile Kadmo haren seme urruna.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

Nola lur irauli berriaren ildo beltzak alorrak zeharkatzen zituen, edo nola ereile trebeak haziak esku-ahurrean hartu eta zehaztasun harrigarriz barreiatzen zituen, mugimendu beti-berdinez, hazi bakoitza zegokion tokian eta ez beste inon erortzen zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Desagerrarazi Babiloniatik hazi-ereile eta uzta-biltzaile guztiak.  Elizen arteko biblia   Jr 50,16

Lehen zurtoina noiz azalduko zain dagoen hazi-ereile inozoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 249. orr.

2 irud/hed

Ele honaren ereile.  Herria   2001-08-02

Ereileak mezua du ereiten.  Elizen arteko biblia   Mk 4,14

Atxilo hartutakoen artean, Román Eguiazabal zegoen; apaiz gaiztoa eta españar gaiztoagoa, euskal nazionalismoaren heriozko doktrinen zabaltzaile setatsua, eta egiazko aberriaren kontrako ideien eta Euzcadi izeneko amesgaizto horren ereile ezaguna.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 134. orr.

Predikariak gain-gainetik goretsi du "ereilearen jestu zabala", azpimarratuz Etienne Salaberry urteak eta urteak arizan dela jende gaztea bereziki argitu nahiz, bide ona har zezan eta bide on hortarik beti segi.  Herria   2003-10-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ereilea hazia ereitera (3); ereilearen parabola (5); hazi ereile (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus