Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erdipurdikeria nagusitu dela aurtengo buruz buruko txapelketan. Berria - Kirola 2004-06-15
Eduardok arrazoi guzia zuen, barka, arrazoi guzia izanen du noizbait, gure erdipurdikeriak betikotua daukan "beranduegi" batean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.
Gure herritxoan oso geldiro zihoan denbora, arbelaren koloreko erdipurdikeria motel batean, eta ustekabean harrapatu zituen denak meategiaren ixteak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 83. orr.
Badirudi egungo errealitate gordinari proiektu hipotetiko birtualekin egin nahi zaiela aurre, gabeziaren eta erdipurdikeriaren eredua (azken 20 urtetako eredua) ez dela, behingoz, atzean utzi nahi. Berria - Kultura 2004-01-04
Agian faktore militarra, hainbeste aldiz heroismoaren habia den erakunde militarra falta dutelako, zeren, kondenatua zibil arrunta izatetik pasatzen ez zenean ere, bularrean jaso zituen balek erdipurdikeriatik askatu baitzuten, balak biatiko eta ibiltzeko baimena izan zitzaizkion, eta horri esker azkenean sarrera edukiko du heroien paradisuan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.