Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erdalkeria (orobat erderakeria g.er.) iz erdaratiko hitz edo esaldi gaitzesgarria.
Bietan min egiten digu iparraldekoeri erdalkeria horrek hegoaldetik datorrela ikusiz, hain zuzen euskararentzat hainbertze ekartzen eta erakasten diguten hango anaia eta erakundeen aldetik. Herria 2002-08-01
Orain, "tourraren" erabilpen hori, guretzat berria, sartzen ikustearekin, elgarri so gelditzen gare gu, erranez norat ari garen, berriz gibelatze erdalkeria bezala senditzen dugun horrekin. Herria 2002-08-01
Beraz, liztortzar eta liztor arrunt, euskarari bere arima ukatzeaz gain inolako zehaztasun zientifiko berririk ez dakarkioten erderakeria nahasgarriak besterik ez dira. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 250. orr.