Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdal (orobat erdel g.er.) 1 erdara izenak hitz elkarketaren lehen osagai gisa hartzen duen era.

Zentzugabekeria galanta litzateke erdal hitzen aurkako gurutzada atzera berriro piztea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 140. orr.

Erdal izen-abizenak euskarara aldatzeko eskubidea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 169. orr.

Ez dut isilduko erdal hiztunen kontzientzien aringarri ere izan zela Oteizaren jarduna: euskararik gabeko euskal herritarrak hizkuntza baino haratagoko eremu sakratu batzuetan bila zezakeen, balizko neolitiko batean, euskal arimaren esentzia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.

Euskal kulturatik beti bezain urrun dago erdal komunitatea, ez urrunago.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Mozorrotuta agertzen da beste batzuetan erdal iturria.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 209. orr.

Kirikiñok erdal ordaina ematen zuen ondoan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 121. orr.

Erdal baliokideek ematen ez duten, eman ezin duten muin hori azaltzea.     «Kuskue tanden», 2004 - 12. orr.

Administrazioa ez da gai euskarazko zerbitzua emateko, administrazioak ez du neurririk hartu erdal hedabideek euskarari tokia emateko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Bioi piztu zitzaigun euskal kulturarako interes apur bat erdal basamortu hartan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.

Erdal prentsarentzat (abertzaleen erdal prentsak barne), gure sistema ez da baliagarria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 17. orr.

Erdal irakasleen artean badela adin guztietako jendea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 72. orr.

Perpaus erlatibo horiek erdal eredu bati jarraiki moldatu dituela euskarak, hizkuntza idatzian eta hizkuntza jasoan baliatzeko bereziki.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 184. orr.

Erdal grafiaz eman dute zinegotzi hilaren bigarren abizena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 28. orr.

Elite Pelote Basque horrek ez ote du euskal izen bat merezi, erdal haundikeria guziak bezain zuzenki?  Herria   2005-04-07

Beste burutapen mordoa erdal amargo horrek ekarri dit, izanez ere, baliatu duen apurra, semantika berdintsuz baliatu baitu euskarak ere (margo) margul hitzen inguruan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.

Mendebalean erdal partizipioetako -ado -> -au eta -ido -> -idu bilakatu dira.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 192. orr.

2 erdal herri (orobat Erdal Herri eta erdalerri g.er.)

Orain, aldiz, beste euskaldunengandik banatuta, eta erdaldunekin bat eginda, daude zuberotarrak, eta erdal herrian daukate euren hiriburua eta erabakigunea: Oloroen.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 55. orr.

Nire gurasoek, naiz eta euskal apelliduak izan, euskeraz ez zekitelako, erdal herri batean jaio nintzelako, Bilbaon.  Berria - Kultura   2004-02-14

Kanpoko gauza, gehienetan, eta Euskal Herri bertakoak direnetan ere erdalerri bihurtuak edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 37. orr.

Euskal Herriaren zinezko eta euskalgisako independentziak Erdal Herri bakarraren mugakide izatea eskatzen du eta dakar erremedio gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 162. orr.

Eta laster erdal herri nagusian Madrilen berean ezagutu zuen Mari-Paz bere andregaia euskaldun berri egin zuen.  Herria   2005-06-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abertzaleen erdal (3); diren erdal (3); erdal grafiaz (4); erdal herri (4); erdal herria (4); erdal hitz (3); erdal hitzak (3); erdal hitzen (3); eta erdal (16); euskal eta erdal (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus