Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hau da zurekin eta zure ondorengoekin egiten dudan ituna, zuek gorde behar duzuena: erdain itzazue zeuetako gizaseme guztiak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 47. orr.
Isaak jaio zitzaionean, zortzigarren egunean erdaindu egin zuen Abrahamek; berdin egin zuen Isaakek ere Jakobekin, eta Jakobek hamabi patriarkekin. Elizen arteko biblia Eg 7,8
Zeuen zakil-muturra erdainduko duzue, nire eta zuen arteko itunaren seinale. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 48. orr.
Erizainak eta osabak pixka batez zer egin pentsatu zuten: urratua aprobetxatuz Imanol erdaindu eta mottoa osorik kendu ala mottoa josi eta bere horretan utzi sendatzen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 58. orr.
Erdaindu zuten Jesus Haurra. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 151. orr.
Erdaingabea, hau da, bere zakil-muturra erdaindu ez duen gizasemea, herritik bota egingo duzue, nire ituna hautsi duelako. Elizen arteko biblia Has 17,14
Jaio eta zortzi egunera erdaindu ninduten; jatorriz israeldarra naiz, Benjaminen leinukoa, hebertar-hebertarra; legea ulertzeko moduari dagokionez, fariseua. Elizen arteko biblia Flp 3,5
Beren semeak erdaintzen zituzten emakumeak hil egiten zituzten, erregeak agindu bezala. Elizen arteko biblia 1 M 1,60
Musulmanek pertsona bat erdaindu gabe zegoela, hots, musulmana ez zela ikusten bazuten, hil egiten zuten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 185. orr.
Abrahamekin batera erdaindu ziren etxeko gizaseme guztiak ere, nahiz etxean jaioak nahiz atzerrian diruz erosiak. Elizen arteko biblia Has 17,27
Erdaindu zirenean, Abrahanek laurogeita hemeretzi urte zituen, eta Ismael semeak hamahiru. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 48. orr.
Gu bezalako bihurtzen bazarete bakarrik onartuko dizuegu eskaria, zuen gizonezko guztiak erdaintzen badira, alegia. Elizen arteko biblia Has 34,15
Hinduek ikusten bazuten pertsona erdaindua, azkendu egiten zuten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 185. orr.
Erdaindua nahiz erdaingabea izateak ez du garrantzirik; Jainkoaren aginduak betetzea da balio duena. Harentzat ez dago ez greziarrik eta ez judurik, ez erdaindurik eta ez erdaingaberik. Elizen arteko biblia 1 Ko 7,19
Zeren erdainduek berek ere ez baitute legea betetzen. Elizen arteko biblia Ga 6,13
Nahiz gutxi eta kalbinistak diren irakurleok, edo are okerrago, masoi eta erdainduak-. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 33. orr.
Hirugarren egunean, artean erdain-minez zeudela, Jakoben seme eta Dinaren neba biek, Simeonek eta Lebik, nork bere ezpata hartu, hirian eragozpenik gabe sartu eta gizonezko guztiak hil zituzten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 96. orr.