Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Noizean behin erbi bat edo untxi bat begiztatzen genuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 143. orr.
Egun hartan ehizara joan zen inuitak bost erbi zuri ekarri zituen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 178. orr.
Erbiek beti izan dute alai eta txoro ospea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 144. orr.
Erbi batena bezalako ebakidura du goiko ezpainean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.
Begiak irekita egiten dute lo erbiek. Berria - Kirola 2004-04-29
Ehizaldiaren hasieran Lepic jaunak erbi bat botatzen badu, esaten du: [...]. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 133. orr.
Lehen erbitan eta galeperretan aritzen ziren, orain ez dago izpirik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.
Errusian, erbi bat bidazti baten bidean gurutzatzea ezbeharren bat hurbil dagoen seinale da. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 359. orr.
-Hik sekula ez duk atzeko hanketatik erbirik harrapatu! -bota zion koinatuak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 113. orr.
Bi erbi harrapatu nahi duen zakurrak, biak galdu. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 164. orr.
Baina non gutxiena uste, hantxe erbiak brixt. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 159. orr.
Azeria bezain maltzurra da eta erbia bezain izutia Erbia bezain belarri-erne. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 68. orr.
Ez da erraza ni hiltzea, nik anaia bat baitut lehoia dena eta mendian bizi dena, eta lehoi horren barruan erbi bat dago, eta erbiaren barruan uso bat; uso bat arrautza batekin. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 141. orr.
Arboletan zintzilik jarriak zeuden erbi larrutuak eta oilo lumatuak, eltzeetan sartzeko zain-zain. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.
Peppone ere baimenik gabe ehizan ari zen bazter haietan eta berak ere erbi polit bat zeukan zorroan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 78. orr.
Goilautadatik jaitsita, itsasertzeko lautadetan erbi artikoak harrapa zitzaketen, eta zorte pixka batekin karibu bat edo beste ere bai. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 178. orr.
Ez zegoen erbi-ezpainaren ebakuntza baten aztarnarik. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 109. orr.
Nor bere zoroak bizi du: bati izugarri gustatzen zaizkio erbi-zakurrak; beste bat musikazale amorratua da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.
Zola-gainean etzanik zegoen erbi-txakurrari. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 87. orr.
Upel zaharrak salduta irabazi txiki batzuk lortzen ditut; baita erbi-larruak ere, eta dirua amari entregatzen diot. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 67. orr.
Noek Ararat mendian libraturikako erbi bikotea gogoan balu bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 87. orr.
Orain, joan zaitez Pepponek apaizetxean utzitako erbi-eltzeko goxoa jatera, zurea da eta. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 81. orr.
Bere mahaia eta aterpea onar genitzan tematu zen, eta guk amore eman genuen erbi-festan partaide izatetik salbatu gintuen gizona ez minberatzeko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 145. orr.
Haren eskumenean, urdaiz beteriko txahalkia, gibel patea eta erbi patea, lurrontzi hori batzuen barruan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.
Hitzordura garaiz iritsi beharraren urduritasunez egindako erbi-loa! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 223. orr.
Loa erbiloa da gauean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 112. orr.
Eskailera sistema zela eta, kontrarioak banan-banan elkar akabatuz, bera, erbi-lotan, finalaren eguna noiz iritsiko zain. Berria - Kirola 2004-04-29
Gaur egun, erbi-lotan egon beharrean, enpresariek beste aldera begiratzen dute. Berria - Kirola 2004-04-29
2005. urtearen hasieran lehen aldiz txakur bat klonatzea lortu zuela jakinarazi zuen, eta Snuppy izeneko Aftanistango erbi-txakurra aurkeztu zuen. Berria - Gaiak 2006-01-10
Aingira baten gisa irristatu zen mahaipera, erbi txakurraren gisa igaro zituen besaulkiak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 54. orr.
Isildu gabe hitz egiten zuen Krimeako udazkenei buruz -han sekula izan ez zen arren-, erbi-txakurrei buruz -horrelako txakurrik sekula ikusi ez zuen arren-, eta beste gauza askori buruz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 210. orr.
-Apustu egiten diat baietz erbi-zakurra zaldia baino lasterragoa izan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 78. orr.
Ez dut etxean aztorerik eta erbi-zakurrik; ongi ikasitako eperren bat eta pututx bilazaleren bat, horixe. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 135. orr.
Inoiz ikusi duzue erbi-txakur bat Lorategietako hesiak saltatzen? Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 258. orr.
Klase askotako zakurrak ziren gainera: zakur handiak, azeri zakurrak, erbizakurrak, otsozakurrak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 101. orr.
Uharte batean erbizakur zilarrezkoak ikusi nitian urrezko basurdeak akabatzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 231. orr.
bi erbi (3); edo erbi (3); erbi bat (13); erbi batek (4); erbi batek zeharkatu (3); erbi edo (3); erbi loa (5); erbi lotan (8); erbi zakur (3); erbia bezain (4); erbia bezain izutia (3); erbia eta (4); erbiak eta (3); erbiaren atzetik (3); eta erbi (8); eta erbia (6); eta erbiaren (4)