Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erbestealdi 1 iz erbestean ematen den denbora.

Hirurogeita zortzi urteko erbestealdia izan zuten aitasantuek Erromako beren egoitzatik kanpoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Gutun bat ere bidali digu Babiloniara, esanez: Luzarorako da erbestealdia!  Elizen arteko biblia   Jr 29,28

Amorragarria egingo zitzaion Triesteko erbestealdia, Espainiatik horren urruti, ikusirik ezin zuela ezer egin iloba Isabelek usurpatutako koroa eskuratzeko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 50. orr.

Biziki hunkitu zuen aitaren erbestealdia partekatzera zihoazen bi gazte haien egoerak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 357. orr.

Zigorraren maila, erruaren araberakoa betiere, ez zetzan animalia gisa egin beharreko erbestealdiaren luze-laburrean, arima horrek piztia nazkagarriren baten gorputzean egin behar zuen egonaldi luze edo labur berean baizik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 47. orr.

Erbestealditik libre gelditu direnak zoritxar handian eta egoera lotsagarrian daude Juda eskualdean.  Elizen arteko biblia   Ne 1,3

Xerxesen erregealdiaren hasieran, salaketa bat idatzi zuten erbestealditik itzulitakoen etsaiek, Judako eta Jerusalemgo bizilagunen aurka.  Elizen arteko biblia   Esd 4,6

Neure erbestealdiko zoritxarra gogora ekartzea edarimin pozoitsua da niretzat.  Elizen arteko biblia   Nk 3,19

Joiakin erregearen erbestealdiko bosgarren urtea zen.  Elizen arteko biblia   Ez 1,1-3

2 (izenondo eta izenlalgunekin)

Euzkadi murriztua zen Bizkaia txikitu hartan ageriko gerra amaitu ostean, Juan Duñabeitiak erbestealdi luze bati aurre egin behar zion artean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 283. orr.

1904 urtearen amaiera aldera irten zen Joyce Dublindik, eta bere erbestealdi borondatezkoaren lehen hilabeteetan idatzi zituen gainerako kontakizun gehienak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 6. orr.

Joka begirunez munduko erbestealdian bizi zareten bitartean.  Elizen arteko biblia   1 P 1,17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus