Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erantzukizun (1.860 agerraldi, 130 liburu eta 1.105 artikulutan; ETCn 27.352 agerraldi; orobat erantzunkizun g.er. eta erantzukin g.er.) 1 iz erantzule izatea; hortik datorren eginbidea. ik erantzunbehar.

Erabakiak hartzeko orduan, askatasuna; erabaki horien berri emateko orduan, argitasuna; eta erabakien ondoan sortutako ondorioen aurrean, erantzukizuna, onerako nahiz txarrerako.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.

Kontrol, erantzukizun eta legeez kanpo diharduen espetxe sistema bat.  Berria - Mundua   2004-06-19

Erantzukizunak presioa ere badakar, emaitza onak lortzeko beharra.  Berria - Kirola   2004-05-06

Kontrol lanak, erantzukizunak, nekea dakarrelako, neke handia.  Berria - Kirola   2004-06-08

Uste dut etxeko zaharrek sakon markatu zizkidatela lan-zaletasuna, zuhurtasuna eta erantzukizuna.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 338. orr.

Herri erakundeak izan beharko lirateke azken hitza dutenak, erabakiaren erantzukizuna herri erakundeei baitagokie.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 202. orr.

Begi-bistakoa zen aita damu zela, ez bakarrik erantzukizun guztia amonaren esku utzi izanaz, baita ezin zuelako ere amonak egindako lanen arriskua ezagutu eta kontrolatu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 161. orr.

1992. eta 1999. urteen artean egindako lau gerren erantzukizuna Milosevici egotzi behar zaio.  Berria - Mundua   2006-03-14

Baina ezin diogu erantzukizuna Gobernuari egotzi.  Berria - Harian   2005-07-09

Erantzukizun hori "kategoria" filosofikotzat proposatzen da, askatasunaren eta erabakiaren ("fiat") domeinu sakratutzat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.

Gaztetxoak isilik geratu dira, erantzukizun horren zama astunegi balitzaie bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 83. orr.

Frantziak munduaren erantzukizuna zuen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 162. orr.

Krimen horien erantzukizuna ez dela inoiz baliogabe gertatzen adierazi zuen Beltranek.  Berria - Harian   2005-07-19

Juduen gudua eta heien kontrako ozarkeriak ez ditu ahantzi, Polonian gertatuekin eta batzuen eta besteen erantzukizun eta hobenez deus gorde gabe, nahiz hor ere zuhurki.  Herria   2002-08-08

Une latzetan ezinbestekoa da erantzukizuna hartzea.  Berria - Kirola   2006-03-15

Hencke-Bosch Sozietate Mugatuaren ordezkari eta iloba bera baitzen, Herbertek hartu zuen bere gain erantzukizuna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.

Ez al zaik iruditzen gertatutakoaz erantzukizunen bat dugula beraren aurrean?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 225. orr.

Zuzendaritzaren erantzukizuna hartu nuen nire gain, desgogara edo nahiezik, baina indar handiz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 160. orr.

Gutxienekoa, orduan, ikuskizun haren aurrean, errudunak edo erantzukizunak eskatzen hastea zen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 9. orr.

Azpikontratatzea erantzukizuna alde batera uzteko erabiltzen dute erakundeek.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

[Bhopalen] inoizko hondamendi industrialik larrienetakoa eragin zuen Union Carbidek (Dow Chemicals, egun); enpresak ez du ia kalte-ordainik eman, ez ditu hondakinak garbitu eta ez du erantzukizunik onartu.  Berria - Gaiak   2004-12-03

Helburu horretara iristeko behar-beharrezkoa izango da herritarrek eta komunitateek, enpresek eta erakundeek, maila guztietan, dagozkien erantzukizun eta ardurak onartzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 109. orr.

Alor politikoan, berriz, Alfonso Alonso alkatea bera engainatu zutela esan izanak ez duela bere erantzukizuna zuritzen ondorioztatu du batzordeak.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Euskal zinemaren etorkizuna, hein handi batean, erantzukizun horri erantzuteko moduan legoke.  Berria - Kultura   2004-12-19

Lurraren berotzean duen erantzukizuna ezkutatzen ibili da Brasil.  Berria - Gaiak   2004-12-10

Erantzukizun hori "kategoria" filosofikotzat proposatzen da, askatasunaren eta erabakiaren ("fiat") domeinu sakratutzat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.

Neure gain hartua dut mutikoaren erantzukizuna aitaren aurrean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 125. orr.

Gehiegizko pozak ito egiten du, erantzukizunaren pisuak gainezka egiten dio.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 52. orr.

Nire erantzukizunaren zamak gainezka egiten zidan, begiak zabal-zabalik neuzkan eta ez nuen deus ere ikusten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 115. orr.

Eskertu egiten dizut, esan zuen, zure erantzukizuna inplizituki onartu izana.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 105. orr.

Gizon horren heriotzaren erantzukizuna leporatu nahi diguzue.  Elizen arteko biblia   Eg 5,28

Erantzukizunak autoritatea ematen du, ulertzen?  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 101. orr.

Tratu pribaturen bat zuen amarekin bere erantzukizunari aurre egiteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 244. orr.

1997an UNESCOk onartu egin zuen egungo belaunaldiek etorkizuneko belaunaldiekiko duten erantzukizunari buruzko Adierazpena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 96. orr.

Egiaz hurbileko ahaide nauzu eta legez zurekiko erantzukizuna dut.  Elizen arteko biblia   Rt 3,12

Autonomiak beti dakarrela berarekin, eta ezinbestean eraman behar duela gainera, erantzukizuna.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.

PSOEren erantzukizunaz ohartarazi du LABek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Auzian erantzukizunez jokatzen ez duen bakarra zuzendaritza dela uste du sindikatuak.  Berria - Ekonomia   2006-04-11

Honela, samina gozotzat hartu zuen, eta geratzen zitzaizkion erantzukizunetarako gizonki prestatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 284. orr.

Ez dut nik erantzukizunik honen heriotzan.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,46

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egoeraren «erantzukizun bakarra» zuzendaritzarena eta erabakiak nahi bezala hartzen uzten dituen klase politikoarena dela uste du.  Berria - Ekonomia   2006-04-27

Enpresaren erantzukizun soziala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.

Informazioa globalizatzea erantzukizun zibila ahalbidetzea eta herritarren eskubideak sendotzea da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 100. orr.

Hortxe du zientzialariak erantzukizun zuzen-zuzena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.

Alderdi interesatuak -herritarrak eta erantzukizun politikoak dituztenak- biltzea iraunkortasunaren alde lan aktiboa egin behar delako ideiaren inguruan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 30. orr.

Indultuei-eta dagokienez, berriz, ministeriotza eta funtzionariotzako karguak erantzukizun penaletik libratzeko hain zaharrak ez diren indultu kasuak ere ezagutzen ditugu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 104. orr.

Erantzukizun metafisikoaren eta egoismo pornografikoaren arteko amildegia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.

Artearen benetako autonomiak ez dizkigu giza erantzukizunak barkatzen; izatekotan ere, koska bat gehiago estutzen saiatzea eskatzen digu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 101. orr.

Poetari, poeta den aldetik, erantzukizun artistikoak galdegiten eta estimatzen zaizkio, literatura ez baita soziologiaren, politikaren edo historiaren suzedaneo edo sendabelar bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.

Poetak, herritarra izaki bera ere, erantzukizun herritarrak ditu, Camusek kontatzen duenaren bidetik, besteak beste.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.

Gizakiarena da flora eta fauna basatiaren eta beronen habitataren ondarea babesteko eta zentzuz administratzeko erantzukizun berezia. bere gobernuak sarraskian eduki zuen erantzukizun begi-bistakoa estaltzeko edo erlatibizatzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 111. orr.

Prestigioko irakasleak Euskal Herriko Unibertsitatean, iraganean erantzukizun handiak izan dituzte unibertsitatean, eta etorkizuneko ateak ere zabalik dituzte.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.

Hein handi batean erantzukizun erraldoia dute, baina euskaldunek berek ere bai funtsean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 80. orr.

Lortzen ditugun emaitzen ondorioak geuk jasango baditugu, geurea izan beharko litzateke erantzukizun osoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 216. orr.

Gobernuaren erantzukizuna, erabatekoa, biribila eta erreala, lausotua geratzen zen, difuminatua azpijokozko itsaso baten erdian.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 21. orr.

Oraingo sistemak eredu iraunkor baterantz jotzea lortzeko ahaleginean murgildutako gizarte eragile ororen arteko elkarrekiko erantzukizuna erdietsiko litzateke.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 101. orr.

Biltzar Nagusietako talde politikoei egoeraren «zeharkako erantzukizuna» izatea leporatu die.  Berria - Ekonomia   2004-09-10

Irakasle ez diren langileek ez lukete izan behar inolako erantzukizunik, ez iritzia emateko biderik, irakaskuntza akademikoarekin zuzenean loturik dauden arazoetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 61. orr.

Fiskalak ez duelako oraindik frogarik erakutsi, eta ustezko erantzukizun pertsonalak ere ez dituelako zehaztu.  Berria - Harian   2005-04-12

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezagutzen dugun gizarte bilbea osatzen duten pertsonek, erakundeek eta egiturek jakin behar dute erantzukizun printzipioa norberari aplikatuta abiatzen dela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 100. orr.

Krisi honetan Mendebaldeko herriak, eta agian amerikar herria batez ere, ohartzen ziren erantzukizun-zamaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 335. orr.

Ulertarazi behar digute, halaber, "hondar-alearen" kontua gizarteak oro har partekatu behar duen erantzukizun kontu bat dela egiaz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 31. orr.

Erantzukizun lanpostuetan aritzeko (errektore, dekano, etab.).  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.

Zerbitzuak neurri bateko arriskuak eragin baldin baditzake, herrialdeek bermatu beharko dute enpresek erantzukizun aseguru bat izatea.  Berria - Harian   2006-02-14

Besteen erantzukizun faltaren hutsuneak ezin konpondu, besteek utzitako desordena nola konpondu ezin asmatu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 25. orr.

Harremana, alde batetik, kategoria penalen eta erantzukizun maila gutxituen gisako zehaztapen planoen eta, bestetik, ezaugarritze psikologikoen planoen artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horregatik, erreinu guztiko gobernu-erantzukizuna berari emateko asmotan zebilen erregea.  Elizen arteko biblia   Dn 6,4

Gipuzkoa Donostia Kutxak Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren lehenengo txostena aurkeztu zuen atzo.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

"Enpresaren gizarte erantzukizun bakarra mozkinak lortzea da" zioen Milton Friedman liberalak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 176. orr.

Burua galdu eta Jainkoaz eta beren epaile-erantzukizunaz ahaztu egin ziren.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,9

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baina erantzukizun (4); bere erantzukizun (4); da erantzukizun (5); duen erantzukizun (8); dute erantzukizun (7); duten erantzukizun (5); erantzukizun bakarra (4); erantzukizun bat (6); erantzukizun batzuk (4); erantzukizun berezia (6); erantzukizun eta (12); erantzukizun guztia (17); erantzukizun guztiak (9); erantzukizun handia (39); erantzukizun handia da (5); erantzukizun handiagoa (9); erantzukizun handiena (4); erantzukizun handiko (5); erantzukizun hori (16); erantzukizun horrek (4); erantzukizun maila (5); erantzukizun morala (6); erantzukizun nagusia (10); erantzukizun osoa (39); erantzukizun penalak (4); erantzukizun politiko (10); erantzukizun politiko eta (5); erantzukizun politikoa (16); erantzukizun politikoak (18); erantzukizun sozial (4); erantzukizun soziala (4); erantzukizun zibila (4); erantzukizun zuzena (8); ere erantzukizun (6); eta erantzukizun (40); gizarte erantzukizun (4); heriotzaren erantzukizun (4); horren erantzukizun (4); zer erantzukizun (6); zuen erantzukizun (5)

atentatuaren erantzukizuna (7); atentatuen erantzukizuna (7); bahiketaren erantzukizuna (4); baina erantzukizuna (4); bere erantzukizuna (33); beren erantzukizuna (4); da erantzukizuna (9); dagokion erantzukizuna (5); du erantzukizuna (5); duen erantzukizuna (21); dugun erantzukizuna (4); dute erantzukizuna (6); duten erantzukizuna (12); egoeraren erantzukizuna (4); emateko erantzukizuna (4)

erantzukizuna argi (4); erantzukizuna azpimarratu (4); erantzukizuna bere (42); erantzukizuna bere gain (40); erantzukizuna berea (4); erantzukizuna beren (4); erantzukizuna beren gain (4); erantzukizuna beste (6); erantzukizuna bizkar (7); erantzukizuna bizkar gain (6); erantzukizuna da (31); erantzukizuna dela (13); erantzukizuna du (14); erantzukizuna duela (7); erantzukizuna duen (6); erantzukizuna dute (4); erantzukizuna dutela (4); erantzukizuna ere (15); erantzukizuna eskatu (7); erantzukizuna eta (18); erantzukizuna ez (15); erantzukizuna gure (4); erantzukizuna gure gain (4); erantzukizuna handia (6); erantzukizuna har (7); erantzukizuna hartu (31); erantzukizuna hartu behar (9); erantzukizuna hartu eta (6); erantzukizuna hartu zuen (7); erantzukizuna hartzea (8); erantzukizuna hartzeko (17); erantzukizuna hartzen (6); erantzukizuna izan (8); erantzukizuna izango (6); erantzukizuna izatea (5); erantzukizuna leporatu (4); erantzukizuna leporatzen (5); erantzukizuna nabarmendu (9); erantzukizuna nabarmendu du (6); erantzukizuna onartu (13); erantzukizuna onartzeko (7); erantzukizuna orain (4)

erasoaren erantzukizuna (17); erasoen erantzukizuna (4); ere erantzukizuna (4); eta erantzukizuna (40); euren erantzukizuna (6); gaineko erantzukizuna (5); gertatutakoaren erantzukizuna (7); gidatzeko erantzukizuna (4); gizarte erantzukizuna (11); gobernuaren erantzukizuna (8); gure erantzukizuna (7); guztiaren erantzukizuna (5); guztien erantzukizuna (8); guztion erantzukizuna (4); haren erantzukizuna (4); hartu zuen erantzukizuna (6); heriotzaren erantzukizuna (5); hilketaren erantzukizuna (4); horien erantzukizuna (5); horren erantzukizuna (16); izanaren erantzukizuna (9); izandako erantzukizuna (4); izateko erantzukizuna (4); luke erantzukizuna (4); nire erantzukizuna (4); partidaren erantzukizuna (5); zuen erantzukizuna (16); zuen erasoaren erantzukizuna (6); zure erantzukizuna (4); zuten erantzukizuna (5)

bere erantzukizunak (11); bere erantzukizunari (7); bere erantzukizunari aurre (4); dituen erantzukizunak (4); du erantzukizunik (5); duten erantzukizunaz (4); erantzukizunak argitu (6); erantzukizunak argitzeko (7); erantzukizunak eskatu (15); erantzukizunak eskatu dituzte (4); erantzukizunak eskatuko (5); erantzukizunak eskatzeko (5); erantzukizunak eta (6); erantzukizunak hartzeko (9); erantzukizunaren eta (4); erantzukizunaren zati (6); erantzukizunaren zati bat (4); erantzukizunari aurre (7); erantzukizunari buruzko (4); erantzukizunari uko (6); erantzukizunari uko egin (4); erantzukizunei muzin (5); erantzukizunen bat (5); erantzukizunez eta (5); erantzukizunez jokatu (13); erantzukizunez jokatu behar (6); erantzukizunez jokatzea (4); erantzukizunez jokatzeko (14); erantzukizunez jokatzeko eskatu (12); erantzukizunik ez (12); erantzukizunik hartu (6); erantzukizunik hartu nahi (4); erantzukizunik izatea (4); ere erantzukizunik (4); eta erantzukizunak (18); eta erantzukizunaren (6); eta erantzukizunari (5); eta erantzukizunez (11); ez du erantzukizunik (5); inolako erantzukizunik (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus