Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Chiffonierraren aldamenean berogailu eramangarri bat zegoen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.
Beso luzatuetan CD-gailu eramangarri bat zeraman. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 262. orr.
Ordenagailu eramangarria itzali aurretik, ohi bezala, hurrengo eguneko agenda aztertu zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 46. orr.
Sakelako telefonoaren bitartez ordenagailu eramangarria Internetera konektatu zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 52. orr.
Ipuina galdu zen, urte hartan bertan bikoteak eta lagunek kamera eramangarriarekin errodatu zuten filma bezala. Berria - Kultura 2004-09-30
Hormaren eta liburu apala baten tartean kokatuta zegoen irrati eramangarri txiki baten atzean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 242. orr.
Hogei urte pasatxo eta, hara orain: edozein pantaila eramangarritan azken ordu erdiko meteosat erretratu garbi gardena ikus zenezake. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 82. orr.
Eseri egin zen, eta argi-mahai eramangarri baten gainean aztertu zituen berrogeita zazpi irudiak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.
Saddam Hussein agintari ohiaren garaiko milaka misil eramangarri desagertu dira Iraken. Berria - Mundua 2004-11-09
Publikoa elkarren kontra estutuko zen banku korritu eramangarri eta deseroso haietan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.
Ivan Revinskyk hartu zuen bigarren erabakia, zirkuaren inguru osoa banku korritu ilaraz betetzea izan zen, anfiteatro eramangarriak sortuz, antzinako Erroman ohi zutenez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.
Umeak beren gisara uzten zituzten, Jerryk, saltokian erosten zituen beste gauza asko bezala, ia hutsaren truke erosi zuen igerileku eramangarrian. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 71. orr.
Berrehun kosako eta hogeita bost bashkir zaldi gainean, berrehun soldadu oinez, hirurehun gamelu, hogeita bost gurdi, bi ontzi eramangarri eta bi kanoi, hori baino gutxiago ez zuen eramango. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.
Judutarrek tabernakulu eramangarri bat besterik ez zeukaten, eta etengabe aldatzen zuten lekuz; horrek kanpo uzten zuen babesaren ideia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 144. orr.
Negu betean bageunden ere, eramangarria zen itzalguneetako hotza, gozoa eguzkiak epeldutako kale bazterren epela. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.
Ai ene, hau hondamena gurea! Sendagaitza gure zauria! Eta gu, gaitz eramangarria izango zelakoan! Elizen arteko biblia Jr 10,19
Ura aurrezteko, modu eramangarrian kudeatzeko, eta eskaera kontrolatzeko helburuak jasotzen dira, besteak beste. Berria - Harian 2005-01-18
Dolarraren beheraldiak, azkenik, esportazioen bolumenari eragin zion, eta horrek maila eramangarri batera eraman zuen defizit korrontea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.
Jatetxe lasai eta intimo bat, eta akustika eramangarriaren dohain erantsiarekin bedeinkatua. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.
Aldizkariak itxaronaldia eramangarriago egiten lagundu dit. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 15. orr.
Mina artean oihartzun urruna, eramangarria bazen ere, banekien luze gabe beste sentipen guztei nagusituko zitzaiela. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 177. orr.
Kontu korrontean eta ohean bere nagusitasuna bermatuta ikusirik [...] ustezko arazo larriak beste itxura bat hartzen zuen, itxura eramangarria, beste askok bezala. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 72. orr.
Baratxurik gabe nolako mina hartuko genukeen pentsatze hutsak arinago bihurtzen zuen mina, eta eramangarriago tortura. defizitak ekonomiari egindako kaltea «eramangarria» izan dela. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 27. orr.
Zuri-beltzeko telebista, berriz, askoz ere eramangarriago zitzaion, ustez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.
Beste bi armagnac botila txiki erosi nituen taberna ondoko denda txiki batean, bidaia eramangarriago egiteko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.
Zikoinak ongitxo daki ipuinek eramangarriago egiten dutela baita bidaiarik luzeena ere. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 77. orr.
Olagarro jarriko zion goitizena emazteak eritasunari, haren ankerkeria eramangarriago egite aldera. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 21. orr.
Eramangarriago dela zuzengabekeria norengandik datorren jakinez gero. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 119. orr.
Olagarro jarriko zion goitizena emazteak eritasunari, haren ankerkeria eramangarriago egite aldera. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 21. orr.
Eramangarriago dela zuzengabekeria norengandik datorren jakinez gero. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 119. orr.
Zezenkoren kontra lortu nuen garaipenarengatik, dena eramangarriagoa zitzaidan gorputza zailtzeko ahalegin hartan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 22. orr.
Esadazu zerbait, gaua eramangarriagoa gerta dakidan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 225. orr.
Erakunde sozial hauek botere popularra, garapen eramangarria eta demokrazia partizipatiboa denfendatzen duten talde progresista gisa aurkezten dute beren burua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 301. orr.
Garapen iraunkorra: «Forumaren gunean eraikin erraldoiak egiten ari dira, inolaz ere eramangarriak ez direnak»- Berria - Kultura 2004-02-21
baino eramangarriagoa (4); bidaia eramangarriago (3); eramangarri bat (6); eramangarri egiten (3); eramangarri eta (3); eramangarria da (3); eramangarria izan (3); eramangarria zen (4); eramangarriago egin (3); eramangarriago egiteko (4); eramangarriago egiten (7); eramangarriagoa da (7); eramangarriagoa egiten (5); eramangarriagoa zitzaidan (3); eta eramangarria (4); garapen eramangarria (3); misil eramangarriak (3); modu eramangarrian (3); ordenagailu eramangarria (7); ordenagailu eramangarriak (3)