Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nork aipatu zuen izatearen arintasun eramanezina? «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 226. orr.
Nola adierazi hitz sotilez oinaze psikikoaren zama eramanezina? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 198. orr.
Donibane Garazi inguruetako lasaitasun eramanezinaz aspertuta, amorratzen egongo da misio kitzikagarriagoak egiteko eta ekintza gizon bihurtzeko, eta azkenean, espioi lan bat emango diote. Berria - Kultura 2004-05-08
Kirats eramanezina da, sandalo eta intsentsuaren usainak gorpu usteldu eta haragi errearenekin nahasten baitira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 193. orr.
Nik adiskidetasun huts mantendu nahi nuena zuk harago behartu nahi izan zenuen, harago ezin eramanak min eramanezina sortzen zizulako apika. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 47. orr.
Orduan, zenduaren aurpegia esku artean duzula, aldatu egiten dira gauzak, eta hiltzeko desio boteretsu bat igotzen zaizu hesteetatik garunera, suzko bihotzerre eramanezin bat sortzen duena. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 134. orr.
Eguerdiko hamabietako eguzki zuri eramanezin hura. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 107. orr.
"Xanpain-kopak", Robert Wadek deskribaturiko desberdintasun patroi gisa, oso modu grafikoan erakusten du munduko ekonomiako aberatsen eta pobreen arteko amildegiaren sakona, eredu politiko eramanezin baten isla inolaz ere. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 82. orr.
Arratsaldeak benetan eternitatea zirudien, urdin bezain eramanezin, baina eder, baina amaigabe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 268. orr.
Tentsio hura eramanezina zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 112. orr.
Oker larri bi bizitzak: eramanezina eta laburregia da. Berria - Kultura 2006-02-14
Eramanezina gertatzen zaizu esparru ezin estuago horretan zain egon beharra. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 114. orr.
Isiltasunaren gogorra eramanezina gertatu zenean, Healy andereñoak honela esan zion baritonoari: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 214. orr.
Eramanezina egiten zitzaion bere burua hirixka postalkara, pastelkara hartan aurkitzea. «Kuskue tanden», 2004 - 177. orr.
Biriketako estura baino eramanezinagoa egiten zait. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 280. orr.
Oker larri bi bizitzak: eramanezina eta laburregia da. Berria - Kultura 2006-02-14
Gero, bere ziegan, beldurra eramanezin bilakatu zenean, Vasili Kashirin otoitz egiten saiatu zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 80. orr.
Eramanezina zuen oinazea, hanka baten gainean baizik ez zitekeen ibili. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 61. orr.
Atxiloturiko lagunen artean bazen zaldun harro bat, guztiz eramanezina. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.
Eraman ezinezko tristura ematen zioten hango herri zuriek eta mendi ilunek. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 79. orr.
Azalekoak izaten dira gehienean eramanezinak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 22. orr.
Ohiko gertakizun, gatazka eta eramanezinak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 197. orr.
Eraman onekoa eta diskretua zen ama, eta kontatzen ari naizen oroi-tzapenen ardatzean beti aitarekin nuen eramanezina ageri bada ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 59. orr.
Eta (Carmichael jauna eta honen eramanezinera itzuliaz) ez zegoen imajinatzerik Ramsay andrea zutik egotea pintatzen, etzanda egotea irakurtzen, goiz osoa belardian. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 192. orr.
baino eramanezinagoa (3); eramanezina da (3); eramanezina egiten (5); eramanezina zen (5)