Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eramaile (orobat eramale g.er. eta eremaile g.er.) 1 iz adierazten dena eramaten duen pertsona. ik eroale.

Gutunak eramanarazi nizkion, eta hartu-agiri bat egin zion eramaileari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

Jada altzari-pieza gehienak, astunenak, igoak zituzten eramaileek, tarteka puxka txikiagoak ere bai.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.

Pauma-luma bat, moda guztien kontrakoa baina eramailearen gustukoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 240. orr.

Gaur ezin zara berri onaren eramaile izan; beste egunen batean bai, beharbada. Baina gaur ezin duzu berri onik eraman, hila baita erregearen semea.  Elizen arteko biblia   2 Sm 18,20

Nire nekaldiaren ezaugarri diren zauriak eman dizkizut, nire ikurrinaren eramaile izan zaitezen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1090. orr.

Begira, hemen Aragorn Arathornen semea, Arnorko Dunedaindarren burua, Mendebaldeko armadako Kapitaina, Iparraldeko Izarraren eramailea, berriz landutako Ezpata erakusten duena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 305. orr.

Hamar egun iragan ziren Eraztunaren Eramailea Raurosetik ekialderako bidean abiatu zenetik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 191. orr.

Orduan zaldunetako batek erregearen bandera hartu zuen zutoihalaren eramailea izan ohi zen eta orain hilik zetzan Guthlafren eskutik, eta gora jaso zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 143. orr.

Bestalde, sharia islamikoa ez zen garai berean erromatar legearen eramaile bakarra, ez biziena ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Gerta daiteke gaixotasun genetiko hereditariorik ez izatea, baina anomaliaren baten eramaile izatea.  Berria - Gaiak   2004-12-12

Harro zaitez, beraz, jadanik seguru, gurutzearen aintzan, Kristoren ikurraren eramaile aintzatsu hori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 874. orr.

Gutuna ez ezik, haren eramailea ere harrapatu behar zuen traidoreak, beraz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 297. orr.

Bidaltzaileak Herakleorentzako oparitan eralgi nahi zuen dirua, hiru arraun-lerroko itsasontziak egiteko eman zuten eramaileek.  Elizen arteko biblia   2 M 4,20

Orduan irtenbiderik erosoena Euskadiko Ezkerrakoa egitea zen: [...], beti eta nonahi ongi ikusiak, progresismoaren bandera egoki guztien eramaile.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.

Ikusgarri honetan, eramaile artistikoa Sylvain Luc izanen da.  Herria   2005-02-03

Kantongo (Txina) zientzialariek egiaztatu dute basakatuak eta azeriak ere pneumonia atipikoaren birus eramaileak izan daitezkeela.  Berria - Gaiak   2004-04-18

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kontua da mundu guztiak joan nahi duela txalupari edo anda-eramaile, zeren, hilerriaren ondoan, hor nonbait, egunotan paratu berri baita puteen auzoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 334. orr.

Berehalaxe hurbildu zitzaizkigun maleta-eramaileak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 37. orr.

Jaffer-en ametsa handi denean pakete-eramaile ofiziala izatea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 131. orr.

Mezu-eramaileen bidez bidali zizkieten gutunak, erregearen izenean idatziak eta beraren eraztunaz zigilatuak.  Elizen arteko biblia   EstGr 8,10

Zuzentzailea, aholkularia, irakurlea, kritikaria, administraria, kontu eramailea, promotorea, publizista.  Berria - Kultura   2006-04-14

Izan ere, oso izen ederra du fosforoak ("argi-eramailea" esan nahi du); fosforeszentea da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.

Bakterioei esker lortuak dira, hain zuzen honako hauek: geneen baitako gai ondoretasun-eramaile gisa azido desoxirribonukleiko (ADN) delakoak jokatzen zuen papera zehaztea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

Lebitar-eramaileen buru zen Kenaiasek antolatu behar zuen kutxaren eramatea, oso iaioa baitzen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 15,22

Moriko izeneko erlijioso bat, Gurutze-eramaileen Ordenakoa, Asis inguruko erietxe batean zegoen gaixo.  Berria - Kultura   2006-02-07

San Frantziskok, Kristoren gurutzearen ikur-eramaileak, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 973. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Oraingoz koadernoak lortu ditu Bepek, eguneko liburuak eta liburu nagusiak batez ere, horiek behar baititu nire ahizpa kontu eramaileak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 123. orr.

-Ene kupido postal-eramaile adiskidetsuak!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Partisano gazte bat, Pepponerentzat agindu-eramaile lanak egiten zituena Peppone mendian zebilen garaian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 89. orr.

5 boz-eramaile ik bozeramaile.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten eramaile (4); boz eramailea (3); eramaile eta (3); eramaile izan (4); eramailea izan (3); eraztunaren eramailea (5); eraztunaren eramaileak (4); gurutze eramaileen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus